2014/02/15

Pupu eta Lore (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)



Konposizioak, moldaerak zein programaketa: XABIER ZABALA

Behin Pirritx etorri zitzaigun
amatxo izan nahi zuela.
Gogotsu nengoen,
eta hara hemen.
bi umetxo batera.
Goxo hartu dute titia
Ozen bota puzkerra.
Zuk, aldaiezu pardela,
garbitu kaka-pastela.
Sudurra bezain gorria
ez jartzeko ipurdia.
Hau Lore eta hau Pupu
pailazo txikiak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Familia dugu mila-pila kolore!
Hau Lore eta hau Pupu
irrien lagunak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
Pupu, marru ta zalaparta
etxeko rock abeslaria
Poliki, suabe,
kopla kantan lore
gure bertsolaria.
Eskutxoak txiki-txikiak
Oinak handi-handiak.
Begiak zabal-zabalik.
Oraindik ez dute hortzik.
Baina irri egitean,
ez dago politagorik.
Hau Lore eta hau Pupu
pailazo txikiak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Familia dugu mila-pila kolore!
Hau Lore eta hau Pupu
irrien lagunak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
YUPI!!

Pingui (Takolo, Pirritx eta Porrotx)




Pingui pinguino txiki-txikia
Plist!plast! Plist! Plast!
sabela zuria. (bi aldiz)

Txano Borobila bufanda gorria
Plist!plast! Plist! Plast!
dotore jantzia. (bi aldiz)

Ur hotzetan eskuin eta ezker
Plist!plast! Plist! Plast!
Moko luze oker. (bi aldiz)

Negua heltzean lodi-lodia
Plist!plast! Plist! Plast!
Mugitu ipurdia. (bi aldiz)

Jon Braun (Imanol Urbieta)



Jon Braun indio txiki bat zen.
Jon Braun indio txiki bat zen.
Jon Braun indio txiki bat zen.
Indio txiki bat zen Jon Braun.


Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki,
Lau txiki, bost txiki, sei indio txiki,
Zazpi txiki, zortzi txiki, bederatzi indio txiki,
Hamar indio txiki Jon Braun.