2014/01/26

nere lagunak gartzelan daude (ze esatek!)




Kotoia eta tinta eskuan
jai batzordeko bilera, kalejira auzoan,
kontzentrara lan baldintza duinegatik
txoznako turnoa ez zait tokatzen oraindik.

Biharko salduak hamar mila rifa,
neska bat bortxatua izan da gero manifa;
beltzak azaldu dira bapatean,
ez al digute utziko sekula bakean!

Nere lagunak gartzelan daude
lana egiteagatik bere herriaren alde
nere lagunak gartzelan daude

Gaurko asanbladara berandu noa,
azkena izango ote naiz agian lehenengoa?
afari herrikoia presoen alde,
gaztetxearen urteurrena, kontzertua debalde

Zenbat aldizkari, manifestu eta txosten,
jada ez dakit ere nere burua ere non den!
han, hemen, batean eta bestean...
eduki nahi zaituztegu gurekin kalean!

Nere lagunak gartzelan daude
lana egiteagatik bere herriaren alde
nere lagunak gartzelan daude
justiziaren izenean bahitu dituzte

Eutsi gogor mutil, eutsi gogor neska,
eutsi gogor gazte, ondo zabiltzate!
injustizia aurrean, duintasuna soinean,
herri baten babesa duzue atzean!

Zuen delitua elkartasuna,
herri batenganako maitasuna
lapurtu dizuete askatasuna,
baina inolaz ere ez duintasuna.

Elkartasunaren txanponak mila aurpegi;
asko kriminalizatuak baina ez etsi!
Euskal Herri libre, justu baten alde
animo neska mutilak zuekin gaudeee!!!

Nere lagunak gartzelan daude
noiz arte?

Adio laguna (Gozategi)



Adio laguna,
aski ezaguna,
nork bete behar du zuk utzi
diguzun hutsuna?

Inoiz ez naiz damu izango
laguna izana,
gogoan daukat irakatsi
izan zenidana.

Jatorrean jator,
ez zen beste inor,
garen artean sendo dirau
gurekin iraunkor

Bizi indarra daukat, gartsu,
zenaren gorantzan,
berriro elkar ikusiko
dugun esperantzan.

2014/01/25

Behin edo behin (Txirri, Mirri eta Txiribiton)





BEHIN EDO BEHIN



Behin edo behin pentsatzen baduzu
munduan bakarrik zarela,
ez sinistu, ene laguntxo,
ez sinistu, ene adiskide.




Behin edo behin ikusten baduzu
zelaian lore gorria,
maite ezazu, ene laguntxo,
maite ezazu, ene adiskide.




Iluntasun eta ezbeharrean
itota aurkitzen bazara,
ez izutu, ene laguntxo,
argia etorriko da ta.




Itsas gaiztoan dihoan txalupak
isurtzen duen kemenaz
jarrai ezazu, zeure bidean,
jarrai ezazu, ene laguna.




Goizeko printzak nabaritu orduko
sentitzen baduzu poza,
zabal ezazu zeure bihotza,
zabaldu egun berrira.

Txatxangorriaren kanal berria (Gabi de la Maza)

Ormatxulo (Txirri, Mirri eta Txiribiton)


Ormatxulo batetik
gau batean ihesi
xagu ttiki polit bat
nuen nik ikusi
zihoan bizkorki!

Salto eta brinkoka
zebilela alaiki,
katu batek heldu zuen
bere hatzaparrekin
ta ezin ihes egin!

Katuzarrak izanik
indar franko haundia
ez zuen askatu nahi
xagutxo gaisoa.
Nahiz egin nigarra!

Xagotxoak orduan
eginik deiadarra
katuari esan zion:
Txatxu eta zakarra,
egingo dizut farra.

Hau entzunez katua
zen guztiz haserretu,
xagua akabatzea
zitzaion bururatu
eta hatzak altxatu!

Instant hortaz xagua
zen ondo baliatu
amenjesus batean
handik abiatu,
ta ormatxuloan sartu!

Ormatxulo barnean
dago xagu gaisoa,
ezin ahantz dezake
gertatutakoa
A ze disgustoa!

Txit ederrak izanik
gauza urrutikoak,
honek orain nahiago du
gertu ta bertakoa:
bere ormatxuloa!


2014/01/20

Toto Pintotxo (Txirri Mirri eta Txiribiton)

 
  Toto Pintotxo Bilbo aldera zihoan bada trenean. horrela zioen, kolkorako leihotik begiratzean: - Ondoko posteak atzerantza azkar demonio doaz, bai! Bilbotik buelta merke egiteko, poste gainean joango naiz. Toto Pintotxo ez da txatxua, Baizik kalamitate hutsa! Aufa labirula, birulera, Aufa labirula, birula! Txartela eske etorri zaio trenetako ispektorea. - Ez dizudala nirea emango. Eros beste bat zuretzat. Txarteltxoa zulatu nahi duzu, artazi itsusi horiekin. Toto Pintotxo ezetz ta ezetz, Topo egin du Ertzantzarekin. Toto pintotxo Bibotedun ertzain lodikotea azaldu den istantean. - Txapel gorriaz prest festarako zabiltza San Ferminetan? Ertzainak autoritate handiaz atera dio karneta. - Madona horri musu pare bat, debozioa diot eta. Toto Pintotxo zoaz etxera hainbat lasterren hemendik. Honela jarraituz ez baitzara, ondo irtengo trenentik! Toto Pintotxo...

Ibuprofenozko goizak (Ze esatek!)

>



Eskuak betegabeko asmoz gainezka dauzkat

ta abesti honen letra paper zati batean

ez dut oroimen onik, neuronen mesedean

ez naiz mozkortuko astelehenetan



Ooooooooooooohh

Ez da zaila bizioa uztea

nik errez uzten dut beti

ibuprofenozko goizetan



Hitegiten nauzunean arren ez hartu txarrera

arreta aurpegia ahaztu badut etxean

ez dut oroimen onik esan al dizut jada?

ez naiz mozkortuko astearteetan



Badakit ez naizela espero zenuen hura

argiak piztean galtzen dut xarma

ez naiz horren altua, ez naiz horren argala

ez naiz... zurekin esnatuko dena



Ooooooooooooohh

Ez da zaila bizioa uztea

nik errez uzten dut beti

ibuprofenozko goizetan

2014/01/19

Miñi (Alaitz eta Maider)

 

Gauaren babesean
ilusioak nagusitzen eta parte hartzen duten une hortan
maitasunaren inguruan lotzen diren sentimenduak
adierazteko gai naiz.
Zuregana heltzen den bidearen erdian nago
nahiz eta asko kostatu,
ziur nago egunen batean helmugaraino
helduko naizela.

Maitasunaren argia
maitasunaren indarra
zu gabe itzaltzen da
sugarra, zu gabe dut nigarra.

Nere barnetik irtetzen zitzaidan indar batek
bultzatu nau, bultzatzen nau
zuganako atrakzioa erakusten.
Nere kontzientzia lasai dago
badakit zer nahi dudan.
Zuregana heltzen den bidearen erdian nago
nahiz eta asko kostatu
ziur nago egunen batean helmugaraino
iritsiko naizela.