2026/02/05

Fas Fatum (Ruper Ordorika)


Fas fatum Fas fatum ene lagunek fadoa zein tristea den diote moito obrigado entzuten da bazter batetik 53 urteko gizonak lanezan ba du gidatzeko dokumenta edozein lan hartuko luke premia larrian behar bada dagoenerako bota du burua dio (maite haunat) bota ditu kutxarea, ezpata faloa esan nahiko duzu (nik ere maite haut) utzi du betiko leihoa eta bildu zaio odola urarekin arrazoina daukan menturazaleen sasoia amaitu den eta atzo bezala esnezko hibaiak obsesiboki bejetalen azpietatik lurrak orain ere infinitoak ditun haur oina tipientzat baina non dira heroeak imajina ezina dun beste Lope Agirre bat gau zomorroen gisa akabatzen gaitun gure azken orduak: lore ximelduen enpalagoa axfisia zikina arkitzen dinagu krubitxeta konjeladore made in Germany horretan.

Erru dena (Zeatikez)


«Parranda batean sortu zen guztia» esan digute zeatikez taldeko kideek. Emankorra izan zen festa, izan ere, diskoa besapean dutela etorri dira gure estudiora. Donostiako sei gaztek osatutako taldea da zeatikez eta lehen diskoa urkeztu berri dute. Beste behin haserretu zara hodeiekin Haiek dute ta errua eta ez dakizu zer egin Beste behin haserretu zara euriarekin Beratik duzu ta begia busti Buru makur zoazela ezin duzu ikusi Zer duzun alboan zein eder lore hori Denbora pasa hala eskerrak euriari Eta hodei horri dena da orlegi Ta etzara ohartu oraindik niri min iten diazula? Hainbeste bizi ondoren ez esan ahaztu nauzula Ta etzara ohartu oraindik niri min iten diazula? Saiatu banaiz ere etzaizu batere axola Euria banintz bezala Euria banintz bezala Etzaitut batere axola Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete Nahiz ta, nahiz ta dena lorez bete Nahiz ta, nahiz ta lorez bete dena Euriak du beti erru dena Erru dena Euriak du beti erru dena.

Ez ginuke (Arraditz)


Zuhaitzaren sustraien irudira, ainguratuta eta sendo, Arraditz-ek bere arbasoen lurretako kantu tradizionalek askatzen dituzten emozioak ateratzen ditu konpartitzeko. Euren sustrai euskaldun eta gaskoiei atxikitako emakume hirukotea, euren bi kulturak batzen dituen kantuak kulunkaturik, Fanny Châtelain, Lili-Jeanne Barrère, Hélène Ithurritze, ondare hori biziaraziko dizute. Arrauntzeko elizan grabatutako bideoa, 2023ko azaroaren 22an kontaktua: arraditz64@gmail.com Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis) Sortuz geroztik adinerat heldu gabe Bizi gaztea ez bere indarren jabe Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis) Hogoi urtetan sekulako denak usten, Hogoi mendetan gizona berari jotzen Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis) Zertako beraz guduka itsuan jarri Orduan dugu begira beharko zuri. Ez ginuke beste pena haundi beharrik ez (bis)

2026/01/29

Hanka punttetan (Xabi Solano-Txuriya) Etzakit


Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean,
«Amets bat»-ean Alaitz eta Maiderren
kantuen zoriona
gu bion artean,
Kistiñe eta Amaia ere hantxe,
«104 ilargi bete»-tzen gauean
eta azkenean Gozategiren xarma
«Nor-nori-nork» emango muxu ezpainetan!

Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean
gure Etzakit «Zergatik ez» kantatzen,
urrun dagoena gertu sentitzen denean,
nola ahaztu Maixa eta Ixiar
eguna «Iluntzean» uraren ertzean.

Zoriontsuak ginen epoka hartan
pandero eta triki baten konpainian!

Hanka-punttetan
gauetan
gure herriko plazetan-kapunttetan
maitatzen ginen
herriko plazetan
zoriontsu ginenean.

Gu biok zoriontsuak ginenean!

Pasilloan
barrena
isilik hanka-punttetan
irribarrezka
elkarren
konplizidadean

Iragana
denbora
isiltasunaren zama
umore ona
bizitza
soinuarena da!

2026/01/23

Oi denbora!(Markos Untzeta)


Oi denbora!
Nora zoaz hain arin
hondar hari batek nola
eskuartetik ihesi?
Lore gorriak
biziz beteak
uneka horitzen
bideko horma zaharrean.

Oi bideko
horma zaharrean!

Oi iragana!
su ahaltsuak
behin argitutako gauak
gaur errautsen basamortua

Oi bideko
horma zaharrean
lore gorriak
uneka horitzen

Oi oraina!
Hemen zaude baina
konturatu orduko
hor atzean zaude jada
Oi geroa!
Nire begiak
bi arrain itsu dira
zure uretan galduta

Oi bideko 
horma zaharrean
lore gorriak
uneka horitzen!

2026/01/22

Nola hartu arnasa (Janus Lester Izaro Jokin Pinacho)


Nola Hartu Arnasa · Janus Lester · IZARO · Jokin Pinacho Olaciregui

Zein da modua Begirada bat pizteko Argazkietan Ondo nagoela saltzeko Nola hartu arnasa Airea falta bada Minera ohitu denak ezin du Zein eroso zegoen oroitu Minera ohitu denak ezin du Zein eroso zegoen oroitu Zein da bidea Barrenak liberatzeko Bakardadea Une batez agurtzeko Nola hartu arnasa Airea falta bada Minera ohitu denak ezin du Zein eroso zegoen oroitu Minera ohitu denak ezin du Zein eroso zegoen oroitu Minera ohitu denak ezin du Zein eroso zegoen oroitu Minera ohitu denak ezin du Zein eroso zegoen oroitu Ezin du (Uoh, uoh, uoh, oh) Ezin du (Uoh, uoh, uoh, oh) Minera ohitu denak ezin du Nola hartu arnasa Minera ohitu denak ezin du Nola hartu arnasa Minera ohitu denak ezin du Denak ezin du Denak ezin du Minera ohitu denak ezin du Denak ezin du Denak ezin du

2026/01/18

Eutsi eskutik (ETS)


Iñigo Etxezarretak bere galdutako anaiari idatzitako kantua. ETSren 'EUTSI ESKUTIK' bideoklip ofiziala / Videoclip oficial de ETS 'EUTSI ESKUTIK'. SPOTIFY: https://open.spotify.com/artist/1Z6pq... WEB: https://entolsarmiento.com/ INSTAGRAM:   / entolsarmiento   FACEBOOK:   / entolsarmiento   TIKTOK:   / entolsarmiento   Jada urte batzuk igaro dira agurtu ez ginen egunetik Urrun sentitu arren zure argia agurtu berri nauzu zerutik Badakit ez zela izan nire errua baina zama eraman dut beti Barkatu ulertu ez bazintudan Barkatu berandu heldu banintz Berriro elkartu nahi dut zurekin istorioak gogoratu hitzez hitz Herrian jolastu, irribarre egin lehen aldia bezala balitz Ezinezko ipuin baten bi anai gara apurtu zirenak barru barrutik Nire ametsetara hurbiltzen bazara eutsi eskutik Biok lo egiten genuen logela berdin dago Bion argazki bera, hartua Iekoran udan, udan zenbat maite zintudan Azken urtean ez dut jakin nola egin aurrera Bakarrik sentitu naiz ta burua daukat zugan zenbat maite zaitudan.

2026/01/17

Bizitza gurea da (Mirari)


Musika eta Letra: Urko Milagro MIRARI Urko Milagro: Ahotsa, gitarra eta perkusoiak Aitor Herbon: Baxua Odei Berrade: Gitarra Maitane Gamazo: Pianoa eta ahotsak Roberto Monreal "Pope": Bateria Iker Fernandez: Tronoeta Andoni Goldaracena: Tronboia Ekoizpena: Adrian Vallejo, Urko Milagro eta Iker Fernandez Grabaketa: Estudios Musiikki (Adrian Vallejo) Teknikaria: Adrian Vallejo Irudiak: Unai Cabañas eta Jon Sesma Bideo ekoizpena: Unai Cabañas Diseinatzaile grafikoa: Iranzu Aguirre IRUÑEAKO CANALLA ARETOKO KONTZERTUAN PARTE HARTU ZUTEN MUSIKARI, TEKNIKARI ETA LANGILEAK OROKORREAN: Mirari, Leire Satrustegi, Ane Martija, Adrian Vallejo, Ibai Andreu, Jon Sesma, Unai Cabañas, Jesus Sola, Javier Egurza BESTELAKO LANAK Baga-biga produkzioak LETRA: Berriz ere urduri nago Zu nire buruan zaudela Berriz ere arnas hartu ezinik Zure mezuak iristean Ikusi zitudanean hotzikarak Begirada baten indarra sentitzen da Lehenengo musuak urtuko ditu gorputzak Logela hontan sua, bizitza gurea da! Berriz ere urduri nago Pentsatu zaitudanean Berriz ere biluzik nago Zure ohearen magalean Ikusi zitudanean hotzikarak Begirada baten indarra sentitzen da Lehenengo musuak urtuko ditu gorputzak Logela hontan sua, bizitza gurea da! Berriz ere ikusi zaitut…

2026/01/16

Xiberutikan mendebaldera (Zetak, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martik...


Xiberutikan Mendebaldera (ZETAK, Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena) Herensugeren itzala Santa-Grazitikan Zarrakaztelura Eta Errigoraren auzolan eredua Eskutik eskura Hori ere bagara Sorgin baten azken kanta Itoizko kaleetan Zer gara euskara bera ez bagara Maixux eta Erramunen herrian Maitasun eskutitz baten bide luzea Xiberutikan mendebaldera Junkeraren fandango berri bat bezala Bidaia berri baten bila Ko! rri! ka! Arranoaren hegaldia lumadi berriaz Ko! rri! ka! Irrintzi zahar bat aho gaztetan Gailur berrietan Basurdearen aztarna gara Elorretatikan Agurainaldera Larruz eraikitako milaka etxola Dajlatik Gazara Hor da gure gogoa Ezkerraldeko AEK Saretuz lurra Artzai gazte bat kontu zaharretan Bariñako Bidane Baskaran Maitasun eskutitz baten bide luzea Xiberutikan mendebaldera Junkeraren fandango berri bat bezala Bidaia berri baten bila Ko! rri! ka! Arranoaren hegaldia lumadi berriaz Ko! rri! ka! Irrintzi zahar bat aho gaztetan Gailur berrietan Lauburu bat gâteau batean baino Euskara gara Ilargirik gabe mareak gora Nola bestela? Nola bestela? Maitasun eskutitz baten bide luzea Xiberutikan mendebaldera Junkeraren fandango berri bat bezala Bidaia berri baten bila Ko! rri! ka! Arranoaren hegaldia lumadi berriaz Ko! rri! ka! Irrintzi zahar bat aho gaztetan

2026/01/15

Nire ondoan bazina (Gatibu)


Nire ondoan baziña ez legoke itsasorik ez legoke mendirik zu eta ni gelditzekorik. Nire ondoan baziña ez legoke ur tantarik ganezka egingo leukenik edalontzi honetatik. Zoratzen hasi nazela diñoe, betikoa zoratzen hasi nazela. Baña ezin zaitut burutik kendu iñola, preso zagoz urrun. Nire ondoan baziña egunek hain desberdiñak ta ziur nago gauak laburragoak zirela. Elkarregaz bagiña zuk bakarrik imajiña momentu bakoitzaren gozamena, zoramena... Zoratzen hasi nazela diñoe, betikoa zoratzen hasi nazela. Baña ezin zaitut burutik kendu iñola preso zagoz urrun.

2026/01/11

Epo itai ta ye (Takolo, Pirritx eta Porrotx)


EPO ITAI, TAI, YE Epo itai, tai ye Epo itai, tai ye Epo itai, tai Epo Ituki tuki Epo Ituki tuki ye Zerua ozkarbia Dizdizka eguzkia Ilargia joan zaio elkar besarkatuta Dantzan hasi dira.

2025/12/31

Tuli Tuli (Albina Stardust eta Yogurinha Borova)


LETRA : Tuli Tuli / Yogurinha Borova y Albina Stardust
TULI TULI GAUEZ TULI TULI TULI TULI TULI Ta EGUNEZ TULI
Gaua ta eguna lagunak Gauez Pasioia azaldu nahieran
Gazte edo zaharra berdin da Guk duguna Tuli Tuli da
Ez dugu elkar ezagutzen Baina hori berdin da Lehen unetik jakin nuen Desioa azaldu zela
Zatoz gurekin batera Ez galdu zure aukera Izan Marika Bollera Goazen ahalduntzera Ahalduntzera Ahalduntzera Ahalduntzera Goazen ahalduntzera
Taberna batean Zaude laino artean Begirada itzuli Egizu Tuli Egin Tuli Tuli
Hau da zure gaua Suntsitu araua Sentitu aske Maitatu aske Loratu aske
GAUEZ ETA EGUNEZ BOTA JASO EGIZU TULI OIHUZ ETA ISILIK BOTA JASO EGIZU TULI
Begira Aurrera Zabal begiak Eman pausoa Zu
Ez Zara Bakarra
GAUEZ ETA EGUNEZ BOTA JASO EGIZU TULI OIHUZ ETA ISILIK BOTA JASO EGIZU TULI
GAUEZ ETA EGUNEZ GAUEZ GAUEZ ETA EGUNEZ GAUEZ
Begira Aurrera Taberna batean Zaude laino artean Zabal begiak Hau da zure gaua Suntsitu araua Eman pausoa Taberna batean Zaude laino artean Zu Ez Zara Bakarra
Sentitu aske Maitatu aske Loratu aske