Páginas

2025/05/31

Imajinatu libre (Gure Esku, Gozategi, Alaitz eta Maider Sua Enparantza)


Imajinatu peña bat Pirinio artean joaldunak herriz herri Kantauriko partean Marijaia almadian Zeledon Orhipean imajina kuadrilla bat herri libre batean Imajina konpartsa bat Aralarko parkean Mielotxin eta Mari Kontxan izarpean piratak libertimenduz kantari gizartean imajinatu sorgiñak herri libre batean Eo eo eo gero izango da gero Gero gero gero dionak bego dio Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai! San Fermin eguna txupinazo eguna bai bai bai! Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai! Eskubidez bide atera bidera bai bai bai! Imajinatu herri bat gasna zati batean burujabe eta aske Europako atean maskarada erraldoia dantzan giza-katean imajina gure esku dagola bat-batean Eo eo eo gero izango da gero Gero gero gero dionak bego dio Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai! San fermin eguna txupinazo eguna, bai bai bai! Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai! Eskubidez bide atera bidera bai bai! Bizi gaituen lurra Eskual Herria da sortzen gaituen hitza mendetan euskara esku denak bidean elkartzen bagara libre ginenak berriz libre izango gara ----------------------------------------------------------- Ainhoa Gozategi: panderoa. Alaitz eta Maider: ahotsak. Sua Enparantza: ahotsa. Pirata: saxoa, tronpeta, tronboia. Víctor Sánchez: grabaketa teknikaria. Asier Erzilla: soinu teknikaria, produkzio musikala eta nahasketak. Mikel F. Krutzaga: masterizazioa. Aitor Altzibar: produkzioa. Unai Olabarri: bateria. Imanol Goikoetxea: kitarra akustiko eta elektrikoak. Iñigo Goikoetxea: baxua, txarangoa eta ahotsa. Asier Gozategi: triki eta ahotsa. Xabier Sukia: letrak. Adunako Elkar estudioan grabatua, Arantzazuko Balea Estudioan nahastua eta Amezketako Musikart estudioan masterizatua, 2025eko maiatzean. Bideoaren grabaketa eta edizioa: ZAP! bideogintza. Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario