Páginas

2025/06/20

Hil ez da deus hiltzen (Eltzegor)


Hil, ez da deus hiltzen, labanean doa eguzkia. Ez da hiltzen eguna, iragan baino. Zimeldu arren liliak, zu gorpu zaren arren, zimeldu arren liliak, ez da eguna hiltzen, iragan baino. Labanean doa eguzkia, ez da deus hiltzen, hil!! ............................................................................................ Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz. Juantxo Garzia, ahotsa Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa Fernando Unsain, ahotsa Marco Jossie, ahotsa Jakes Etxeberria, musika Benito Zubeldia, musika Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea J. Markos Juaristi, baxua Iñaki Peña, akordeoia Nelly Agirre, biolontxeloa J.M. Txilibeia, klarinetea ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. Atzerrian kantatzera maiz atera ziren, birritan aritu zen Antwerpen hirian (Flandria), baita Herbehereetan, Frantzian, Suitzan, Espainian, edo Katalunian. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta. Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario