Páginas

2026/05/22

Zuri begira hemen (Eider Saez)


 Bideo originala

Instagram: / eidersaez13. .
Tik Tok: / eidersaez13

Bideoklipa: Unai Lizarza
Produ: Iker Villa, Oihan Moreno
Musika: Eider Saez
Hitzak: Eider Saez

Uda hontan egunak hondartzen,
eta zu nire ondoan.
Nork esan zidan?
Betiko lekutan, momentu berriak,
besarkada bat zure etxe azpian.
Berriro ikusiko garela hitz eman.
Berandu izan baino lehen,
oroitu nazazu zuri begira hemen.
(Oooooh…)
Eta oroitu nazazu zuri begira hemen.
Zure jertsea areak estalita,
eguzkia itsasoan erortzen den bitartean.
Begiak itxita, gelditu denbora,
besarkada bat zure etxe azpian.
Berriro ikusiko garela hitz eman, hitz eman.
Berandu izan baino lehen,
oroitu nazazu zuri begira hemen.
Begiak itxita, gelditu denbora,
maite ninduzula esan zenidan.
Momentura itzuliko garela hitz eman, hitz eman.
Berandu izan baino lehen,
oroitu nazazu zuri begira hemen.
Berandu izan baino lehen,
oroitu nazazu zuri begira hemen.
(Oooooh…)
Eta oroitu nazazu zuri begira hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario