Páginas

2025/06/20

Hil ez da deus hiltzen (Eltzegor)


Hil, ez da deus hiltzen, labanean doa eguzkia. Ez da hiltzen eguna, iragan baino. Zimeldu arren liliak, zu gorpu zaren arren, zimeldu arren liliak, ez da eguna hiltzen, iragan baino. Labanean doa eguzkia, ez da deus hiltzen, hil!! ............................................................................................ Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz. Juantxo Garzia, ahotsa Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa Fernando Unsain, ahotsa Marco Jossie, ahotsa Jakes Etxeberria, musika Benito Zubeldia, musika Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea J. Markos Juaristi, baxua Iñaki Peña, akordeoia Nelly Agirre, biolontxeloa J.M. Txilibeia, klarinetea ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. Atzerrian kantatzera maiz atera ziren, birritan aritu zen Antwerpen hirian (Flandria), baita Herbehereetan, Frantzian, Suitzan, Espainian, edo Katalunian. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta. Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.

1980 martxoak 26an (Eltzegor)


Lehergailuaren hotsak, ekintza zorrotz arrotzak, zuen gorputzak xehaturik, mutuerazi ahotsak. Nafarroatik Lapurdira, Baionatik hilerrira, malko dardar, ezintasuna lurperuntz begira. Askatasun egarriak, erreka asegarriak, bat batean, bihur zaizkigu odol iturriak. Azkenik amorrazia, gure uzta eragotzia, belarlandatuko dugu zuen mezuaren hazia. Atxik azkeneko hatsa zuengan bait garamatza, zabal dadin zuen eskaintza eta esperantza, nahiz eta gu preso eman, herriak hori lor dezan. Abertzaleek azkeneko hitza oraino ez dugu erran!! .............................................................................................. Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Ebihotz". 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz. Juantxo Garzia, ahotsa Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa Fernando Unsain, ahotsa Marco Jossie, ahotsa Jakes Etxeberria, musika Benito Zubeldia, musika Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea J. Markos Juaristi, baxua Iñaki Peña, akordeoia Nelly Agirre, biolontxeloa J.M. Txilibeia, klarinetea ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. 1984. urtean, "Ebihotz", berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta. Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor "Sasitik sasira" diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.

2025/06/18

Bi begi bi lore (Janus Lester & Nøgen)


Hitzak: Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Goizeko eguzki izpi berotan Besarka nazazu Bidearekin amestu duzula Berriz esaidazu Biharrak zer dakar Iragarpenek asmatzen ez badute Nola jakingo dugu ? Noraeza ipar Aurreikuspenik gabeko bidai hontan Galdu nahi al duzu ? Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Begiradekin hitz egin dezagun Ulertuko nauzu Ederra dela hemen esnatzea Ez dezagun ahaztu Biharrak zer dakar Iragarpenek asmatzen ez badute Nola jakingo dugu ? Noraeza ipar Aurreikuspenik gabeko bidai hontan Galdu nahi al duzu ? Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude Bi begi bi lore Beldurrik gabe Dena ongi dago Zu bazaude

2025/06/12

Agur kapitaina (Gatibu)


Zuzendaritza: Arriguri Ekoizpen burua: Xabier Fernán Arte zuzendaritza eta Jantzigintza: Paloma Merino Argazki Zuzendaritza: Adri Nogales Kamara laguntzailea: Unax Silva Kamara auxiliarra: Aitor Dañobeitia Gaffer: Borja Herrán, Sandra Apausa Elektrikoak: Ander Beizama, Maider Gartzia, Pablo Santurde, Iker Aranguren Grip: Iñaki Agirrezabalaga, Cesar Fernandez Laucirica Kredituak: Markel Urrutia Gatibu gaztetan: Xabier Paz, Unai Benguria, Mario Abad, Albar Cirarda Extrak: Iñigo San Anton, Xanti Salvador, Jorge Pacheco, Ekain Alzola, Xabier Bengoa, Artzai Iraurgi Eskerrak: Cinelab Rumania, Musta Producciones, Zinealdea, Panda Artist, Popatik Estudio Kreatiboa Bidai honetan barriro maletak hartu behar agur eta kitto gaba da portuen ilargia uretan muga begixetara amaitu bako azken kantuan Gora kopak zugatik Ze momentu onak, parreak algarak da lainoak ur tartean maite_eta bizi bildurrik barik. Bizitza erre, azken momentura arte. Joan arte Haizea soberan, askatu txikotak bela gaindien, abante iparrera Agur kapitaina Hemen batute gauz kitarra zaharrekin Ron botilak eta oroimenak hiru trago zugaitik Berriz ikusiko gara edo agian ez Baina hor gelditzen dire bizitzako momentuek Maite_eta bizi bildurrik barik. Bizitza erre, azken momentura arte. Maite_eta bizi bildurrik barik. Bizitza erre, azken momentura arte. Joan arte

Besterik ez (Esanezin)


Hitzak: Honaino iritsi zaren ulertzen pauso bakoitza neurtzen ustez galdutako trenak zenbatzen zenbat aukera merezi dituzte ametsek? Bideak esan dizu hau ez dela uste zenuena Ezta nahi zenuena, zarena besterik ez Gauzak ez direla zerutik erortzen dena ote da lorpena hemen baita lortu ezin daitekena ez jo segurutzat gertatutako dena Bideak esan dizu… Gertatzen dena merezi edo merezi gabe bilatu edo bilatu gabe uste ala ustekabe Baina batzutan besterik gabe, hor ez zaude Une horretan, hor ez zaude Besterik ez, hor ez zaude

2025/06/04

Bihar ere (Jagoba)


Bateria🥁: Oihan Agirretxe Gitarra eta baxua🎸: Beñat Bobillo Ahotsa🎤: Jagoba Mendizabal Ezingo dut aurrera egin, ez baldin bada zuekin zenbat urte, zenbat bizipen, iluntasunean argi Urte asko pasa dira, dena polita zen egun osoa kalean, zoriontsu nintzen, garai hartan ez nuen kezkarik belaunak zartatu, gureak egin du iluntzen hasi da, etxean zain ditut ezin baitut, denbora gelditu... Bihar ere, hala izan dadila eskutik heldu eta gogora gaitezen bizitakoak barnean utzi eta urteak pasa ahala, itzuli daitezen Ostatuko hormetan zailduak, zenbat ume eta gazte, bidean galduak bizitza halaxe delako garai haiek ez dira inoiz itzuliko Guztia aldatu da, hori badakit dena galdu arren, ez nago bakarrik... Bihar ere, hala izan dadila eskutik heldu eta gogora gaitezen bizitakoak barnean utzi eta urteak pasa ahala, itzuli daitezen ezingo dut aurrera egin ez baldin bada zuekin, zenbat urte, zenbat bizipen iluntasunean argi... Bihar ere, hala izan dadila eskutik heldu eta gogora gaitezen bizitakoak barnean utzi eta urteak pasa ahala, itzuli daitezen ezingo dut aurrera egin ez baldin bada zuekin...

Kanturik ez bada (Esanezin) Ianire Aranzabe


Bideo originala:    • Esanezin - Kanturik Ez Bada   Hitzak eta musika: Ianire Aranzabe Pianoa, sinteak, baxua eta kontrabaxua: Iñigo Asensio Gitarra elektrikoa: Imanol Rubio Ekoizpena: Esanezin Grabaketa: Iñigo Asensio Nahasketa eta masterizazioa: Iñaki Llarena Bideoa: Imanol G. Gurrutxaga Aktorea: Leire Berasaluze Estilismoa: Maren Caballero Alokairua: Cesar Hernandez, Ogeitalau camera solutions Eskerrak: Korima Films, Adri Nogales, Aitor Arruti, Maddi Pecharroman ----------------------------------------- Hitzak: Aspaldi jeiki zara ohean utzi dituzu izarak Gaur kanturik ez bada, nundik hasiko gara Gaur dena bete du hotzikarak, bihar akaso gai izango gara Gu ta gure ikarak, gai izango gara Nundik hasiko gara, gaur kanturik ez bada

2025/06/02

Negua (Eider Saez ft Maren)


Egun berri bat, pauso berri bat Udara amaitu denaren seinalea Dena aldatzen dela esan zenidan Bitartean, nik zure ametsetan ikusten duzun hori izan nahi nuke Soilik gaurkoz bada ere Poetikoa al da pentsatzea guztiok zerbaiten bila ari garela Nahi dugun hori zer den jakin gabe? Gure burua aurkitu, bidean zentzua galdu Bukaerarik ez du Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu) Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan) Neguan Behin esan zenidan eta betiko gorde nuen nigan x4 Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu) Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan) Neguan

2025/05/31

Imajinatu libre (Gure Esku, Gozategi, Alaitz eta Maider Sua Enparantza)


Imajinatu peña bat Pirinio artean joaldunak herriz herri Kantauriko partean Marijaia almadian Zeledon Orhipean imajina kuadrilla bat herri libre batean Imajina konpartsa bat Aralarko parkean Mielotxin eta Mari Kontxan izarpean piratak libertimenduz kantari gizartean imajinatu sorgiñak herri libre batean Eo eo eo gero izango da gero Gero gero gero dionak bego dio Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai! San Fermin eguna txupinazo eguna bai bai bai! Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai! Eskubidez bide atera bidera bai bai bai! Imajinatu herri bat gasna zati batean burujabe eta aske Europako atean maskarada erraldoia dantzan giza-katean imajina gure esku dagola bat-batean Eo eo eo gero izango da gero Gero gero gero dionak bego dio Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai! San fermin eguna txupinazo eguna, bai bai bai! Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai! Eskubidez bide atera bidera bai bai! Bizi gaituen lurra Eskual Herria da sortzen gaituen hitza mendetan euskara esku denak bidean elkartzen bagara libre ginenak berriz libre izango gara ----------------------------------------------------------- Ainhoa Gozategi: panderoa. Alaitz eta Maider: ahotsak. Sua Enparantza: ahotsa. Pirata: saxoa, tronpeta, tronboia. Víctor Sánchez: grabaketa teknikaria. Asier Erzilla: soinu teknikaria, produkzio musikala eta nahasketak. Mikel F. Krutzaga: masterizazioa. Aitor Altzibar: produkzioa. Unai Olabarri: bateria. Imanol Goikoetxea: kitarra akustiko eta elektrikoak. Iñigo Goikoetxea: baxua, txarangoa eta ahotsa. Asier Gozategi: triki eta ahotsa. Xabier Sukia: letrak. Adunako Elkar estudioan grabatua, Arantzazuko Balea Estudioan nahastua eta Amezketako Musikart estudioan masterizatua, 2025eko maiatzean. Bideoaren grabaketa eta edizioa: ZAP! bideogintza. Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztiei.

Salda badago (Mirua)


Mirua Erromeria Taldea Triki: Maixa Lizarribar Pandero, bieira, eltze eta motrailua: Hekthorfolk Bajua: Joxe Zeberio Gitarrak: Jorge Gonzalez Bateria: Peru Altukaz Produkzioa: Mattin Zeberio Estudioa eta teknikaria: Haritz Harreguy Mixer: Pablo Martin Master: Pedro Viñuela Eskerrak: Mikel Amunda, Oso Polita, Maria Sarriugarte

2025/05/28

Gora euskaldunak (Bordagarai anai arrebak)


JOJO BERNADETTE, (Elkar 1978) Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Munduko injustizia ari da beti handitzen eta gu hemen gira euskaldun seme-alabak Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gure euskaldun semeak Parisera joaiten dira bainan zer ote dute hemen baino agradable Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Historia gurea sinple sinplenetarik da kantatzeko unea etorri zauku egun bat Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria! Gora, gora euskaldunak! Gora, gora Euskal Herria!

2025/05/22

Guk euskaraz zuk zergaitik ez (Urko)


2021/01/17an Donostian zuzenean grabatua "Victoria Eugenia"n. Guk euskaraz, zuk zergatik ez Gabriel Arestiren hitzekin osaturiko abestia da, Urko abeslariak famatu egin zuena 1970eko hamarkadan, euskararen aldeko ereserkia bihurtuz. Hitzak Euskara putzu sakon eta ilun bat zen. (bis) Eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten handik nekez. (bis) Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika) Orain zuen birtutez zuen indarrez. (bis) Euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da. (bis) Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika) Euskara putzu sakon eta ilun bat zen. (bis) Eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten handik nekez. (bis) Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika) Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/

2025/05/20

Aralarko Dama (Zetak)


ARALARKO DAMA Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Ihintzak busti du basoa AMAZEYE Etxejaunak ihesi ilargi argitan AMAZEYE Adarraren deia ta lamien kantuak debekatuta Nafarroan haren izenean Baseliza bat eraiki dute Egiarretan Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Urederra gorriz tindatu da AMAZEYE Zezengorriaren zauri emaria AMAZEYE Basurdekumeak dira noraezean Orbaizetako karriketan ta xoxoak hegan Kanpaiak ozen entzuten dira Amezketan Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Iruzki-sartzien galtzen den itzela Hortan biyurtuaa mendetan ta mendetan siñistetu duun guzia Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da Ahaztuko badira kantuak arbasoen kontakizunak Aralarko dama eroriko bada Nafar lurretan izango da
MUSIKA ETA HITZAK: Pello Reparaz EKOIZPENA ETA KONPONKETAK: Pello Reparaz MUSIKARIAK: Leire Colomo, Gorka Pastor, Iban Larreburu, Jon San Martin, Ion Garmendia NAHASKETA: Paxkal Etxepare MASTERING: Simon Capony ZUZENDARITZA: Arriguri EKOIZPENA: Badator ARGAZKI ZUZENDARITZA: Mattin Saldias EKOIZPEN ZUZENDARITZA: Thomas Ibarrola ARTE ZUZENDARITZA: Iratxe Reparaz ESTILISTA: Martxel Montero MAKILLAJEA: Hiart Olea EDIZIOA: BADATOR eta ARRIGURI KOLOREA: Julen Arregi 1 AD: Ander Merino Etxebeste EKOIZPEN LAGUNTZAILEAK: Liam McDonell, Josu Lucas, Sergio Camino, Ane Escala 1AC: Unax Silva STEADYCAM: Unai Gomez de Segura GAFFER-RA: Aitor Arruti ELEKETRIKOA: Iñigo Salaverria ARTE ZUZENDARITZA: Iratxe Reparaz KOMUNIKAZIO ZUZENDARITZA: Julen Hernandez EGITURA EKOIZPENA: Ane Escala KATALAN ITZULPENA: Paula Egurbide DANTZARIAK: Kukai Dantza FIGURAZIOA: Jule Sarriegui, Noa Sarriegui, Ismael Peralta, Nestor Azcarate, Asier Peragon, Marcos Elizari, Telmo Gonzalez, Miguel Angel Reparaz, Ignacio Escala, Amaia Izar, Mitxel Leatxe, Fermin Leatxe, Kati Leatxe, Estitxu Larrea, Maite Garriz, Jon Leatxe, Oihan Iturria ESKER BEREZIAK: Pello Roteta, Yoli Arnedo, Luca Dapena, Juan Escala, Iban Larreburu, Mari Carmen Escala, Luis Escala, Miguel Escala, Lurdes Navarro, Mamen Navarro, Javi Sarriegui, Xabi Sarriegui, Unanuko Udala, Angel Auzmendi

2025/05/13

Mathematikoon biltzarra (Unidad alavesa)


Jazapenari zaplasteko bat emanez Hondarribian
Garikoitz Amondarain beldurrez beteta bizi behar orain
Euskaltzalearena eginez estatu sozialean gora
Harroputza lehenak gure hiru jainkoen aurka
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
(...)
Estatu kolonialaren hatzaparretatik ihesi beti
Meritokrazia ur emankorretarantz eramanaz
¿Agosti xaoren? bandera ta matriarkia zaharrak
Etorkizunerako argi eta indarra
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
(...)
Jazapenari zaplasteko bat emanez Hondarribian
Etorkizunerako argi eta indarra
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra

2025/05/07

Bi t´erdi (Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K, ZETAK)


Hatortxu Rock 1999-2025 26 urte, 30 edizio eta agur bat. Preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan da Hatortxu Rocken helburua. Orain, ate itxi batek hamaika leiho berri zabaldu beharko ditu. Auzolana da gure ondarea; izan dadila etorkizunaren giltza. Izenburua: Bi t’erdi Artistak: Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K, Zetak Ekoizpena: Mattin Zeberio Grabaketa: Josu Erviti eta Mattin Zeberio Nahasketa: Pablo Martin Master: Pedro Viñuel Bideoklipa: Arriguri LETRA Zuk heldu bat, nik beste bat, orain abiatzeko bagara lau. Nahi beste gau. Nahi beste gau. Zuk ardoa, nik zilarra, elkar helduta bi t’erdi gara. Batera bi t’erdi gara. Argi printza bateko puntu urdin zurbil batean milaka milioi txiki dituzte handi gutxik jaten. Posible da beste mundu bat baina ez da esaten. Ez dago bakerik baldin badago gerra klaseen artean. Ezpainetan kolore falta, dardarka hezurrak. Piztia beti da piztia nahiz eta aldatu ikurrak. Bi t’erdi gara. Zuk heldu bat, nik beste bat… Bat, bi, lau, zortzi. Bat, bi, lau, zortzi… (x) Bat, bi, lau, zortzi, hamasei, hogeita hamabi. Bakoitzari bere beharren arabera, bakoitzak daukana jarri. Denak gara eta bakarrak, inor ez da bat bakarrik. Zure askatasunak askatzen nau ni. Zure berdina ez da zure etsaia, Lakuntzan gaude ahizpa eta anaiak. Inor bidean ez uzteko bide bakarra. Hator, auzolanaren indarra. Badator hotza. Bi t'erdi gara. Zuk heldu bat, nik beste bat... Bat, bi, lau, zortzi. Bat, bi, lau, zortzi… Bi t’erdi gara.

2025/04/28

Aurrera ez den alde batera (Mugan)



Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara goizaldean. Eta dena hain argi duzula, agertzen naiz. Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara gaualdean. Eta dena hain argi duzula, aurkitzen gara, aurkitzen gara. Baina, berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Pauso bat, pauso bat albora, eta begira zein hurbil nauzun, erreka honetan. Banoa, banoa, bagoaz. Erreka honetako urak jarraituz, garaiz baina berandu da.

2025/04/20

Goizaldean (Mocedades)


Hemen da goiztiria ilunpea urratu nahian jolea atarian lo beteak esna dadien. Oi epelaren zokoan utzi ditut nagiak. Argitu zaizkit begiak egun senti garbian. Bihotzez abesten det egun sentia lehioan gaur nere bizi goseak zabalik ditu hegoak. Zozoa gora ta behera ume irriak kalean mendi gainean gazteak amets bikainak airean. Bihotzez abesten det egun sentia lehioan nere herriaren giroa gaur oberatzera goaz. Utzi malkoak alboan zaindu begiak legor idekitzatzu besoak egun berria dator.

2025/04/19

Joseba Elosegiri (Etxamendi eta Larralde)


Ene haur eta ahaide Baita euskaldun haurride Zonbait zaituztedan maite Nehoiz nehork ez dakite Adios mendi ederrak Oihan ta itsas bazterrak Adios Donostiarrak Jauntziren ditut su-garrak Arras triste da bizia Askatasunik gabia Herriarentzat hiltzia Nuen nik neure lehia Donostiko medikiak Erien sendaltzailiak Utz otoi ene zauriak Dagoden oroitgarriak Ni hiltzen baniz huntarik Ez otoi egin nigarrik Ez baitut nigar beharrik Ez baitut jarraikilerik

2025/04/18

Ondo dago (Süne)


Ondo dago, ondo ez egotea Nor zaren ez jakitea, sentitzea, min hartzea… Ondo dago, ondoez, ondo ez egotea Biluztea, erortzea, (e)ta oraindik ez jaikitzea Ondo nago, nahastuta ibili naiz Ni-arekin bat, minarekin bat Bakarrik sentitu naiz maiz Ereserki bat, bandera bi Abesti berriak garabi Zeruan hegan nabilen ustetan Erori berri zait mundua oinetan Tanta bakoitza itsaso (e)ta zatitutakoa jaso Ez det sinisten, agian pasako da Bakarrik sentitu naiz maiz Ondo dago, ondo ez egotea Nor zaren ez jakitea, sentitzea, min hartzea Nola nago(e)n, begiratzen banaiz Mantso, baino garaiz Sendatzen ari naiz

2025/04/17

Mila goiz ditut aurretik (Markos Untzeta)


Mila goiz ditut aurretik · Markos Untzeta Abestia: Bob Dylan (One Too Many Mornings) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Ibili Naiz Sei bide Zartatutan 1962-1964 Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ https://www.youtube.com/@GabidelaMaza https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Kalean zakurrak zaunka eguna ahitzen ari da, gaua iritsi da. ala zaunkak galduko dira. Gau isila urratuko da ene barneko hotsetik mila goiz ditut aurretik eta mila atzetik. Nire ataurretik aitzin begirada lausotuz gibelean, maitearen gelara begiratuz, berriz kalera so nabil atearen ertzetik, mila goiz ditut aurretik eta mila atzetik.

2025/04/16

Zeruko atea joz (Audience)


https://txantxangorria.eus/autorea/audience/ Garaiak aldatzen baitira · Audience Abestia: Bob Dylan (Knockin’ On Heaven’s Door) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Bob Dylan berrikusia Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ https://www.youtube.com/@GabidelaMaza https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ama, kendu intsignia niri hustu baitzait balioz, ilundu da eta ezin ikusi, sentitu naiz zeruko atea joz. Tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, Ama, gorde armak lurpean, ezin dut segi tiroz, hodei beltz hori hurrean, sentitu naiz zeruko atea joz Tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz,

2025/04/14

Garaiak aldatzen baitira (Audience)


https://txantxangorria.eus/autorea/audience/ Garaiak aldatzen baitira · Audience Abestia: Bob Dylan (Blowin' in the Wind) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Bob Dylan berrikusia


Zaudeten lekutik erdu berehala eta onartu urak gora datozela, laster zaudetela denak mela-mela, gal ez dadin zuen garaia, hasi igeri arin edo ito bestela, garaiak aldatzen baitira. Idazle, kritikari, profeten erara erne ibili, hauxe azken aukera da. Ez mintzatu goizegi, unea ez bada jada, hurrena nor den jakin ezinda, gaur dena galtzaile, bihar garaile da, garaiak aldatzen baitira. Erdu senatariok, kongresuko jendea, ez geratu atean, ez eten bidea, azkena ez baita zauri gabea; kanpoko gerra hurbiltzen ari da, birrinduko du leiho-hormen tartea, garaiak aldatzen baitira. Lurraldeko aita zein amak, batu eta ulertezinik ez kritikatu. Seme eta alabak ezin menderatu; zuen bidea zahartzen ari da, onartu ezik, berririk ez hartu, garaiak aldatzen baitira. Marra bat da hor, zoriarena, azkarra izango da gaur motela dena, orainaldi hau, laster lehena; ordena galtzen ari da, gaurko lehena, bihar azkena, garaiak aldatzen baitira.

2025/04/12

Nire atzeko orriak (Markos Untzeta)

Nire atzeko orriak · Markos Untzeta Abestia: Bob Dylan (My back pages) Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu) Ibili Naiz Sei bide Zartatutan 1962-1964


Belarriak sugarrez, biraka altu tranpak, sutan eraso níen, ideiak ziren mapak, "Elkar gaitezen ertzetan" harro, kopeta argiz, baina lehen zaharra níntzen, orain gaztea naiz. Aurreiritziez gaindi, oihu "gorrotorik ez!'; oro zuri-beltz dela esaten nuen. Amets eginez musketarien istorio galaiz, baina lehen zaharra nintzen, orain gaztea naiz. Nesken bisaien bidea, lehenik inbidia, gero gogorarazte/a Antzinako historia, Ebanjelarien hilotzek pentsatu bako/ak maíz baina lehen zaharra nintzen orain gaztea naiz Maisu haren mihi prestuak serioegi, horrela zioen berdintasuna eskoletan hasten dela “berdintasuna” esan nuen. Jantzita ezkongaiz, baina lehen zaharra nintzen orain gaztea naiz Soldadu gisan seinalatuz zakurren doktrina hura, ez nintzen nire aurkari izateko beldur predikuen kontura, ontzi nahasiek gidatuz ma/xinadarako nahiz, baina lehen zaharra nintzen orain gaztea naiz Bai, meha/xu abstraktuei gogor nien eutsi, nahiz babesteko zerbait nuela sinetsarazi. On eta txar, argi ditut hitz eta esanahiz, baina lehen zaharra nintzen orain gaztea naiz

2025/04/07

Galtzaile (Kaparrak)


Irudi grabaketa: Beñat Abasolo Mujika @b.art98 Edizioa: Beñat Abasolo Mujika @b.art98 Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria LETRA: Nire rubixatxua Ezin zaut ikusi Zurekin nauenian Zoratzen nauzu ni Zu zarenakin Zure zaporiakin Ez zaitxen nahastu limoiakin Nire rubixatxua Inoiz inoiz Zure muxutaz egarri Ez dago zu bezalakorik Biok elkartzen garenin Nire burua ez dabil Ta bukle honetan sartuta ezin atera Pentsamendu berdiñekin gora ta behera Betiko lez kalera jeitsi eta gero Infernuko atera Ta hasi naz zoratzen tabernan sartzian Bertako danekin dantzatzen Ez zarelako bakarra Joder! Ta hasi naz jolasten izotzen artian Gero ta gehixau berotzen Nire burua zeharo galtzen. Keler voy a hacer Zu barik esnatu naz Bixamona ta ni Betiko eztaibada hori Ez dakit ze pasau zan Atzo bortitza izan zuan Kontau duztielako lagunek ezin nitzela etxera fan Izan nitzen galtzaile Ta zu nire hiltzaile “El aire de la calle” entzutean Etxetik atera ta berriz tabernara bidean Ta hasi naz zoratzen tabernan sartzian Bertako danekin dantzatzen Ez zarelako bakarra Joder! Ta hasi naz jolasten izotzen artian Gero ta gehixau berotzen Nire burua zeharo galtzen. (BIS) Keler voy a hacer Keler voy a hacer Keler voy a hacer Keler voy a hacer Keler voy a hacer Nun dau nire rubixatxua Keler voy a hacer Hau al da zoruen kantua Keler voy a hacer Nun dau nire rubixatxua Keler voy a hacer Hau al da ba zoruen kantua

2025/04/06

Arbasoen su txikia (etenik gabe) Araba euskaraz 2025


Araba Euskaraz´25 kanta eta bideoklipa; Arbasoen su Txikia (Etenik gabe) da abestia, eta Mikel Urdangarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra. Abestiaren grabazioan, bere taldeaz gain, hainbat artistaren laguntza izan du Urdangarinek: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai), eta Adriana Fernandez. Euskararen transmisioari, euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat pertsona ezagun eta herritar xumeren ekarpenari egiten die erreferentzia, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere. Bideoklipa, berriz, Jon Santamariak egin du eta gure arbasoen sugarra piztuta mantenduta, eta jakintza horietan oinarrituta, esperientzia berriak eta abenturak bizitzera gonbidatu nahi izan du bideoklipaz gozatzen duen ikuslegoa. ARBASOEN SU TXIKIA (Etenik gabe) Pentsa, erromatarrek Irulegiko herrixka hura nola desegin zuten, esklabo hartuz, etxeak errez. Baina gutariko batek euskaraz egiten jarraitu zuen. Arbasoen su txikia eskutik eskura, igarotzen. Pentsa, Lazarragaren poema eder desagertuez, hainbat mendez. Pentsa, Landucci haren hiztegirako sei mila berbez. Baina gutariko batek euskaraz egiten jarraitu zuen. Aurrekoen su txikia eskutik eskura igarotzen. Gerran, fusilatu zuten Lauaxeta Santa Isabelen. Gure hizkuntza ezin zen inon hitz egin, galarazi zen. Baina gutariko batek euskaraz egiten jarraitu zuen. Arbasoen su txikia eskutik eskura igarotzen. Ikastolak sortu ziren, Araba euskaraz iratzarri zen. Euskararen su txikiak milaka ta milaka bihotz ditu berotzen, etenik gabe. FITXA TEKNIKOA Kirmen Uribe: Hitzak. Mikel Urdangarin: Musika eta ahotsa. Koldo Uriarte: Sintetizadoreak, pianoa, testura elektronikoak. Ander Hurtado de Saratxo: Bateria. Rafa Rueda: Gitarra elektrikoa. Ahots gonbidatuak: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai), Adriana Fernandez. Jon Santamaria: Bideokliparen egilea. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/    / @gabidelamaza      / euskalkaraokeak   Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music

2025/04/04

Ametsen batean (TOC)


Bideoa: Ximon Agirre eta Maria Muriedas Abestiaren grabaketa eta nahasketa: Aitor Etxebarria eta TOC Masterizazioa: Urtzi Iza Eskerrak: Javi Muriedas, Lide Mikele Billelabeitia, Alex Perez ------------------------------------------------------------------------------------------------- Ametsen batean Ginen ezagutu Gu biok bat ginen Bat ginen biok gu Ta noiz? Zelan? Nor zara zu? Barriro Zara Agertu Eta izarrik Bere falta nik Lotan bakarrik Batera egonik Eguna heltzean Zara desagertu Konturatu barik Barriz konturatu Ta non? Zegaitik? Ez zauz zu? Barriro Noz? Topakozu? Eta izarrik Bere falta nik Lotan bakarrik Batera egonik Eta ordutik Ez dau egunik Gauetan baino Pozau nagonik Eta izarrik Bere falta nik Lotan bakarrik Batera egonik

2025/04/01

Ahaztu behingoz ta kito (Markos Untzeta)


Abestia: Bob Dylan Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)

Alferrik dun zergatik galdetzea, bost axola, gainera.

Alferrik dun zergatik galdetzea, galdu dun aukera.

Egunsentian oilarrak jotzean, leihotik ez naun ikusiko!

Hi hago nire bidaien atzean. Ahaztu behingoz, ta kito!

Alferrik dun hire argia piztea, ez zaidan ezagun.

Alferrik dun hire argia piztea,

Hemen den-dena dun ilun.

Hobe zerbait egin bahu arin

Asmoa aldaraziz hemen gera nendin.

 

Halere, ez dinagu lar hitz egin.

Ahaztu behingoz, ta kito !

Alferrik dun nire izena deitzea,

lehen inoiz ez bezala.

Alferrik dun nire izena deitzea,

ez haut entzuten jada.

Bidean behera noan pentsatzen,

hausnartzen, maite nuen neska haurra omen zunan,

Bihotza eman nionan, arima nahi zinan.

Ahaztu behingoz, ta kito !

Bide bakartian behera noan,

2025/03/28

Saldu genizun Izaro & Olaia Inziarte


Izarok Olaiari idatzitako kanta, gero elkarrekin bukatua eta abestua. Maitasuna eta erresilientziari poema txiki bat. Bideoa: Julen Arregi Milikua Argazki finkoa: Maitane Campos Fundazuri MUAH: Laura Lexark

Berandutu zaigu, gureak egin du, ze orduan
Busa galdu dugu, dirurik ez dugu, ez da gezurra
Ta zerua dago iluna baino ongi ikusten da
Hau ez zegoen gaur egin beharrekoen zerrendan

Aukeratu banu zuria izango zen nire zaldia
Etorri nirekin, ez zaitez zoratu ene maitia
Ta burua dago iluna baina ondo ikusten da
Hau bai zegoen gaur egin nahi genuenaren zerrendan

Ta hemen goaz, ta hemen gurekin eutsi gaituen lurra
Ta ohartu gara hau zеla zain geunden bizitzaren gailurra
Zе ederra den bizirik egotea eta ederragoa da
Zurekin egiten badut nere bidea

Zaldiak ditugula jakinez, saldu genizun pottoka hori…
Non zinen zu orduan? Ni limoiak zukutzen
Non zinen zu orduan? Ni lepoari eusten
Non zinen zu orduan?

Itzuli gure loa
Saldu genizun