Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara goizaldean. Eta dena hain argi duzula, agertzen naiz. Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara gaualdean. Eta dena hain argi duzula, aurkitzen gara, aurkitzen gara. Baina, berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Pauso bat, pauso bat albora, eta begira zein hurbil nauzun, erreka honetan. Banoa, banoa, bagoaz. Erreka honetako urak jarraituz, garaiz baina berandu da.
2025/04/28
Aurrera ez den alde batera (Mugan)
Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara goizaldean. Eta dena hain argi duzula, agertzen naiz. Urak hura bezala dena bustitzean, bat-batean agertzen zara gaualdean. Eta dena hain argi duzula, aurkitzen gara, aurkitzen gara. Baina, berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Berandu da, baina betirako da idatziko duguna. Bertan banintz bezala egin dezagun dena, eta dena helduko da. Garaiz, baina berandu da. Pauso bat, pauso bat albora, eta begira zein hurbil nauzun, erreka honetan. Banoa, banoa, bagoaz. Erreka honetako urak jarraituz, garaiz baina berandu da.
2025/04/20
Goizaldean (Mocedades)
Hemen da goiztiria
ilunpea urratu nahian
jolea atarian
lo beteak esna dadien.
Oi epelaren zokoan
utzi ditut nagiak.
Argitu zaizkit begiak
egun senti garbian.
Bihotzez abesten det
egun sentia lehioan
gaur nere bizi goseak
zabalik ditu hegoak.
Zozoa gora ta behera
ume irriak kalean
mendi gainean gazteak
amets bikainak airean.
Bihotzez abesten det
egun sentia lehioan
nere herriaren giroa
gaur oberatzera goaz.
Utzi malkoak alboan
zaindu begiak legor
idekitzatzu besoak
egun berria dator.
2025/04/19
Joseba Elosegiri (Etxamendi eta Larralde)
Ene haur eta ahaide
Baita euskaldun haurride
Zonbait zaituztedan maite
Nehoiz nehork ez dakite
Adios mendi ederrak
Oihan ta itsas bazterrak
Adios Donostiarrak
Jauntziren ditut su-garrak
Arras triste da bizia
Askatasunik gabia
Herriarentzat hiltzia
Nuen nik neure lehia
Donostiko medikiak
Erien sendaltzailiak
Utz otoi ene zauriak
Dagoden oroitgarriak
Ni hiltzen baniz huntarik
Ez otoi egin nigarrik
Ez baitut nigar beharrik
Ez baitut jarraikilerik
2025/04/18
Ondo dago (Süne)
Ondo dago, ondo ez egotea
Nor zaren ez jakitea, sentitzea, min hartzea…
Ondo dago, ondoez, ondo ez egotea
Biluztea, erortzea, (e)ta oraindik ez jaikitzea
Ondo nago, nahastuta ibili naiz
Ni-arekin bat, minarekin bat
Bakarrik sentitu naiz maiz
Ereserki bat, bandera bi
Abesti berriak garabi
Zeruan hegan nabilen ustetan
Erori berri zait mundua oinetan
Tanta bakoitza itsaso
(e)ta zatitutakoa jaso
Ez det sinisten, agian pasako da
Bakarrik sentitu naiz maiz
Ondo dago, ondo ez egotea
Nor zaren ez jakitea, sentitzea, min hartzea
Nola nago(e)n, begiratzen banaiz
Mantso, baino garaiz
Sendatzen ari naiz
2025/04/17
Mila goiz ditut aurretik (Markos Untzeta)
Mila goiz ditut aurretik · Markos Untzeta
Abestia: Bob Dylan (One Too Many Mornings)
Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)
Ibili Naiz Sei bide Zartatutan 1962-1964
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Kalean zakurrak zaunka
eguna ahitzen ari da,
gaua iritsi da.
ala zaunkak galduko dira.
Gau isila urratuko da
ene barneko hotsetik
mila goiz ditut aurretik
eta mila atzetik.
Nire ataurretik aitzin
begirada lausotuz gibelean,
maitearen gelara begiratuz,
berriz kalera so nabil
atearen ertzetik,
mila goiz ditut aurretik
eta mila atzetik.
2025/04/16
Zeruko atea joz (Audience)
https://txantxangorria.eus/autorea/audience/
Garaiak aldatzen baitira · Audience
Abestia: Bob Dylan (Knockin’ On Heaven’s Door)
Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)
Bob Dylan berrikusia
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Ama, kendu intsignia niri
hustu baitzait balioz,
ilundu da eta ezin ikusi,
sentitu naiz zeruko atea joz.
Tok, tok, zeruko atea joz,
tok, tok, zeruko atea joz,
tok, tok, zeruko atea joz,
tok, tok, zeruko atea joz,
Ama, gorde armak lurpean,
ezin dut segi tiroz,
hodei beltz hori hurrean,
sentitu naiz zeruko atea joz
Tok, tok, zeruko atea joz,
tok, tok, zeruko atea joz,
tok, tok, zeruko atea joz,
tok, tok, zeruko atea joz,
2025/04/14
Garaiak aldatzen baitira (Audience)
https://txantxangorria.eus/autorea/audience/
Garaiak aldatzen baitira · Audience
Abestia: Bob Dylan (Blowin' in the Wind)
Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)
Bob Dylan berrikusia
Zaudeten lekutik
erdu berehala
eta onartu urak
gora datozela,
laster zaudetela
denak mela-mela,
gal ez dadin zuen garaia,
hasi igeri arin edo ito bestela,
garaiak aldatzen baitira.
Idazle, kritikari,
profeten erara
erne ibili, hauxe
azken aukera da.
Ez mintzatu goizegi,
unea ez bada jada,
hurrena nor den jakin ezinda,
gaur dena galtzaile, bihar garaile da,
garaiak aldatzen baitira.
Erdu senatariok,
kongresuko jendea,
ez geratu atean,
ez eten bidea,
azkena ez baita
zauri gabea;
kanpoko gerra hurbiltzen ari da,
birrinduko du leiho-hormen tartea,
garaiak aldatzen baitira.
Lurraldeko aita
zein amak, batu
eta ulertezinik
ez kritikatu.
Seme eta alabak
ezin menderatu;
zuen bidea zahartzen ari da,
onartu ezik, berririk ez hartu,
garaiak aldatzen baitira.
Marra bat da hor,
zoriarena,
azkarra izango da
gaur motela dena,
orainaldi hau,
laster lehena;
ordena galtzen ari da,
gaurko lehena, bihar azkena,
garaiak aldatzen baitira. |
2025/04/12
Nire atzeko orriak (Markos Untzeta)
Nire atzeko orriak · Markos Untzeta
Abestia: Bob Dylan (My back pages)
Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)
Ibili Naiz Sei bide Zartatutan 1962-1964
Belarriak sugarrez,
biraka altu tranpak,
sutan eraso níen,
ideiak ziren mapak,
"Elkar gaitezen ertzetan"
harro, kopeta argiz,
baina lehen zaharra níntzen,
orain gaztea naiz.
Aurreiritziez gaindi,
oihu "gorrotorik ez!';
oro zuri-beltz dela
esaten nuen. Amets
eginez musketarien
istorio galaiz,
baina lehen zaharra nintzen,
orain gaztea naiz.
Nesken bisaien bidea,
lehenik inbidia,
gero gogorarazte/a
Antzinako historia,
Ebanjelarien hilotzek
pentsatu bako/ak maíz
baina lehen zaharra nintzen
orain gaztea naiz
Maisu haren mihi prestuak
serioegi, horrela
zioen berdintasuna
eskoletan hasten dela
“berdintasuna” esan nuen.
Jantzita ezkongaiz,
baina lehen zaharra nintzen
orain gaztea naiz
Soldadu gisan seinalatuz
zakurren doktrina hura,
ez nintzen nire aurkari izateko beldur
predikuen kontura,
ontzi nahasiek gidatuz
ma/xinadarako nahiz,
baina lehen zaharra nintzen
orain gaztea naiz
Bai, meha/xu abstraktuei
gogor nien eutsi,
nahiz babesteko zerbait
nuela sinetsarazi.
On eta txar, argi ditut
hitz eta esanahiz,
baina lehen zaharra nintzen
orain gaztea naiz
2025/04/07
Galtzaile (Kaparrak)
Irudi grabaketa: Beñat Abasolo Mujika @b.art98
Edizioa: Beñat Abasolo Mujika @b.art98
Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria
LETRA:
Nire rubixatxua
Ezin zaut ikusi
Zurekin nauenian
Zoratzen nauzu ni
Zu zarenakin
Zure zaporiakin
Ez zaitxen nahastu limoiakin
Nire rubixatxua
Inoiz inoiz
Zure muxutaz egarri
Ez dago zu bezalakorik
Biok elkartzen garenin
Nire burua ez dabil
Ta bukle honetan sartuta ezin atera
Pentsamendu berdiñekin gora ta behera
Betiko lez kalera jeitsi eta gero
Infernuko atera
Ta hasi naz zoratzen tabernan sartzian
Bertako danekin dantzatzen
Ez zarelako bakarra Joder!
Ta hasi naz jolasten izotzen artian
Gero ta gehixau berotzen
Nire burua zeharo galtzen.
Keler voy a hacer
Zu barik esnatu naz
Bixamona ta ni
Betiko eztaibada hori
Ez dakit ze pasau zan
Atzo bortitza izan zuan
Kontau duztielako lagunek ezin nitzela etxera fan
Izan nitzen galtzaile
Ta zu nire hiltzaile
“El aire de la calle” entzutean
Etxetik atera ta berriz tabernara bidean
Ta hasi naz zoratzen tabernan sartzian
Bertako danekin dantzatzen
Ez zarelako bakarra Joder!
Ta hasi naz jolasten izotzen artian
Gero ta gehixau berotzen
Nire burua zeharo galtzen.
(BIS)
Keler voy a hacer
Keler voy a hacer
Keler voy a hacer
Keler voy a hacer
Keler voy a hacer
Nun dau nire rubixatxua
Keler voy a hacer
Hau al da zoruen kantua
Keler voy a hacer
Nun dau nire rubixatxua
Keler voy a hacer
Hau al da ba zoruen kantua
2025/04/06
Arbasoen su txikia (etenik gabe) Araba euskaraz 2025


2025/04/04
Ametsen batean (TOC)
2025/04/01
Ahaztu behingoz ta kito (Markos Untzeta)
Abestia: Bob Dylan
Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)
Alferrik dun
zergatik galdetzea, bost axola, gainera.
Alferrik dun
zergatik galdetzea, galdu dun aukera.
Egunsentian
oilarrak jotzean, leihotik ez naun ikusiko!
Hi hago nire
bidaien atzean. Ahaztu behingoz, ta kito!
Alferrik dun
hire argia piztea, ez zaidan ezagun.
Alferrik dun
hire argia piztea,
Hemen
den-dena dun ilun.
Hobe zerbait
egin bahu arin
Asmoa aldaraziz hemen gera nendin.
Halere, ez dinagu lar hitz
egin.
Ahaztu behingoz, ta kito !
Alferrik dun nire izena
deitzea,
lehen inoiz ez bezala.
Alferrik dun nire izena
deitzea,
ez haut entzuten jada.
Bidean behera noan
pentsatzen,
hausnartzen, maite nuen
neska haurra omen zunan,
Bihotza eman nionan, arima
nahi zinan.
Ahaztu behingoz, ta kito !
Bide bakartian behera noan,
Suscribirse a:
Entradas (Atom)