Zergaitik eta nola ekoizten ditut karaokeak


TXANTXANGORRIA.EUS

Nire irakaskuntzako lan jardueran betidanik euskal abestiak esparru handi bat bete dituzte. Ikasleekin abestiak lantzeko etapa desberdinetatik pasa egin dugu. Hasieran lan egiteko era oso simplea zen, ikasleek abestiak aukeratu, biniloak martxan jarri eta idazmakinez egindako abesti txostenak irakurriz abesten genuen.
Gero informatika ailegatu zen eta txostenak hobetzen joan ziren. Kasette eta biniloetatik CDetara pasa egin genuen. Urtero euskal kantagintzan sortu diren nobedade gehienak erosi eta erosten ditugu. Dugun  Euskal CDteka oso handia danez, taldeekin lantzeko ikasturtero abesti CDa prestatzeko aise egiten  dugu.
Orain dugun CD  zein binilo guztiak  mp3ra pasa ondoren musika guztia digitalizatuta daukagu. Honek edozein bilduma  edo trataera informatikoa egiteko balio zaigu.
Duela laupabost urte Karaokeak egiteko aukerak bilatzen programa batzuk probatu eta azkenean duela ia lau urte oso erreza den KARAFUN programa topatu genuen. Honek lortzen dituen emaitzak itxurosoak dira.
Orain karaokeak egiteko, gehienetan KARAFUN bakarrik erabiltzen dut. Efektu bereziren bat lortu nahi baldin badut Pinnacle Studio erabiltzen dut. Hau da Karafunekin exportazioa AVIra egiten dut eta gero artxibo hori  bideo edizio programan jarriz, nahi dudan edizioa burutzen dut. Editatutakoa MPG2an gordetzen dut.

Azken ikasturteetan barnetegian karaokea ekintza oso potentea izan da. Taldeak bost egun izaten dira eta bigarren egunerako ikasleak erdal giroko ingurukoak izan arren  prestatutako abestiak topera abestu dituzte. Duela hiru urte ikasle batzuk Youtuben eskegiteko eskatu zidaten, eta hortxe hasi zen istorio hau:
Gaur egun nire YOUTUBEko kanalak 500 karaokeen muga gainditu du eta laster 10.000.000 bisiten muga lortuko du
Kanal honetan, eskegitzen ditut karaokeak hasieran mpg4an igotzen nituen, horregatik duela hiru urte igo nituenak kalitate txikiagoa dute, orain mpg2an igotzen ditut. Barnetegitik pasatutako ikasle zein irakasleak gogo handia adierazten dute karaoke hauek bere jardueretan erabiltzeko. Hau dela eta, euskal abestiak eta euskera gehiago egin  eta eragin dezazuen hemen dituzue karaoke hauek.
Bideo bat jaisteko youtubetik erabiltzen dudan programa: aTube Catcher
Formatoak aldatzeko: Format Factory

6 comentarios:

  1. Lan bikaina!! zure karaoketara guztiz "engantxatuak" gaunde!! bai ni, bai nire 3 urteko haurra..
    Eskerrikasko.

    ResponderEliminar
  2. zorionak egindakoaz, lan itzela.

    gauzatxo bat baino ez, ba ahal dakizu zelan kendu ahal daiteken abeslarien ahotsa, "basea" baino ez gera dadila?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Nik egiten ditudan karaokeak, ia gehienak, abesti originalekin eginak daude. Hau da musika eta ahotsak dute. Nire karaokeak ikasgela batean taldeka, txoko, elkarte, taberna, … denok batera kantatzeko erabiltzen ari dira.
      Jendeak karaokeez hitz egiten duenean, ahots gabeko musika letrekin sinkronizatua du buruan, batez ere 80 hamarkadan zabaldu zen erabilerarako: indibidualki kantatzeko, txapelketak, …
      Horrelako karaokeak egiteko nahi dugun abestiaren soinu banda izan beharko genuke. Edo guk sortutako artxiboak, guk instrumentuak joz.
      Abesti orijinalak erabili nahi baldin badugu aukera bi ditugu ahotsaren bolumena jaisteko. Dena den hori egitean musikaren soinua ere kalitatea galtzen du eta askotan ahotsaren jaitsiera hori oso txikia izanik galtzen den kalitatearen ondoan ez du merezi.
      !. Dohaineko AUDACITY programa erabiliz edo Adobe Audition program. Bi programa hauekin nola egin youtuben tutorialak topa ditzakezu.

      Ga2

      Eliminar
  3. kaixo Gabi,

    mila zorion zure lan bikanagatik! neuk ere interneten erabiltzen diren base hutsak egitera animatzen zaitut . Inglesezko hainbat eta abestik duten estilora horrela ikasleek oraindik gehiago abestuko lukete

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Gabi:

    Mundakako eskolatik idazten dizut. Asko entzuten ditugu zure abestiak karaokean eta gogoz abesten dituzte haurrek.
    Mesede bat eskatzeko idazten dizut. Oraingo honetan, eskola jazarpena lantzen ari gara eta proiektu bat egingo dugu. Honekin batera, pentsatu dugu “se buscan valientes” rap-a euskeratzea. Horretan gabiz lanean, baina arazo batekin topatu gara. Ezin dugu originaleko ahotza kendu. Lagundu gaitzakezu? Euskeratzearen lana gu ari gara egiten baina abestiaren doinua behar dugu.
    Eskerriako aurretiaz

    ResponderEliminar
  5. kaixo Gabi, daukat "marianico el taliban", "si piensas...inoiz" eta "portaloitik" youtube n , ez dakit interesgarriak izan leitekeen zuretzat

    ResponderEliminar