Euskal Karaokeak (Basque music)
Euskal musikaren karaokeak eta beste baliabideak
2026/11/07
Ahul / collage dominguero con movidas del viernes 44 M (Lecrêpe & Pato ta Panda)
Hitzak - MONSIEUR LECRÊPEGitarra - IKER PANDO Gitarra - POP_EROA Baxua - SERGIO LACASIA Bideoa - LUIS ECEIZABARRENA Grabaketa eta nahasketa - LACASIA DE LA MÚSICA Masterra - VACUUM MASTERING LETRA: Deuseztatu dituzu mapak eta berriz kareta janzten ikasi. Gogortu direnean aldapak, dena bukatutzat eman edo berriz hasi. Laudamenak ematen dizu min, ez zen horrela lehen. Eta esaldi baten atzean bi egia: “bera ez zen horrela lehen”. Eta hau gutxi balitz, kaixo Anarikimedes: gorputz baten tokian bi kabitzen ez direnez, hor zabiltza zu lurrikara bat egonkortzen, aber posible den edo ez. Eta hau gutxi balitz, eguraldiak dio ez dela eguraldi kontu bat eta horrek igual dio. Arduradunak badituen edo zerutik datorren, arazo kolektibo bat zure gorputz barruan lehertu denean. Eta orain zer? Non sartu haizen... egiatan. Mundu guztia ez da labaintzen hi labaindu haizen eurietan. Horregatik ahul... Eta nola mugak ez dauden zuretzako eginda, katu madarikatua dago bizirik eta hilda. Eraman nahiko zenituzke gauzak haratago, baina ez daukazu tokirik beste hutsune batentzako. Eta ailegatu da momentua non bakoitzak duen bere lana. Hasi zara ukatzen B plana. Zer, pana? Lehen zena ez da orain, eta lehen ez zen orain dena. Hasieratik etorkizun bana. Horrelakotik gutxi daukan hauts izpi zikin honetan. Zintzilik eguzki izpi batean, hankak airean eta burua lurrean. Eta orain zer? Non sartu haizen... egiatan. Mundu guztia ez da labaintzen hi labaindu haizen eurietan. Eta nahiz eta saiatu haizen basoa zaintzen egiatan. Urakanatutako haizeak begietan. Eta hor zaude zu, ahul. Erori den zuhaitza, ahul. Basoan inork entzun ez duena, ahul. Isiltasun altuena, ahul. Ahul. Armaduran kabitu ezinda, ahul. Arrazoiak dio “ezin da” ahul. Eta igual arrazoi du. Zer ostia pasatzen zaigu? Igual suak erre gaitu.
2026/11/06
Ezpata Dantza VII atala (Dupla)
www.duplaofficial.com Musika eta letra: Dupla Musika Ekoizpena: Pablo Rouss Masterra: Slatin Estudioko grabazioak: Haritz Harreguy Zuzendaritza, grabaketa, edizioa eta kolorea: Mario Lezaun Zuzendaritza kontzeptuala eta VFX: Zigor Samaniego Arte Zuzendaritza: Alba Murias Argiztapena eta kamara laguntzailea: Julen Aldama Dantzariak: Lucía López, Marc López eta Carmen Turcanu Kontzeptualizazioa: Iker Karrera Txalaparta: Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro Albokan: Hekthor Folk Arropa: Dark Studio Make up: Jone Campo Matxinoak: Edurne Ascasso, Uxue Alonso, Xabier Gutierrez, Ane Bedialauneta, Josetxo Perez, Manu Uriarte, el Isra y la Ari Eskultura: Paco San Miguel Dilistak: Iñigo Lezaun Produ: Julen Caminos, Txetxo eta Elena Lezaun Smooth operator: Iker Pastor RuralKids 2026
2026/11/05
Urzo aphal bat (Haizea)
https://www.txantxangorria.eus/autorea/haizea/ Urzapal bat Urzo aphal bat badugu herrian trixterik nigarrez ari duzu kaloian barnetik bere lagun maitiaz beit izan utzirik kontsola ezazie ziek adixkidik. Oi ene izatia dolorez beterik mundian ez ahal da ni bezain trixterik ni bezala maitiak traditu dianik abil amodioa urrun ene ganik. Tunba bat nahi dit lurpian ezarri ene gorputx trixtia gorde mundiari ene ixter begiek egin dezan irri haieki zira zu ere hain sarri.
2026/11/04
Kontraesanak (Dupla)
Ideia eta produkzioa: RuralKids Grabaketa eta DOP: Julen de la Serna Drona: Dronetikan AirWorks Furgoneta: Bidean produkzioak Zuzeneko Soinua: Julen Caminos Nahasketa: Dupla Edizioa: RuralKids https://www.txantxangorria.eus/autorea/dupla/ LETRA: Sekula ez nuela erreko zin egin nuen ta zigarroa eskutan nabil hitz hauek idazten Betidanik esan det umerik ez nuela nahi Ta nire neska haurdun dagoela esaten etorri zait Astore ta periko Dirutan justiko Y al mas hijo de puta zemuz aspaldiko? Gure faltsukeria kalean ikusia umeek ikasia Hainbeste alditan esanda batzutan edanda azkenean beti gezurretan Arabar bikotea kantxan beti dabil saltsan ez fidatu gure hitzetan Ez fidatu gure hitzetan Beti kontraesanetan Kontraesanetan Regetoia ez zenun maite ta momentu baten ikusi zaitut dantzan dantzan Nunca digas ese cura no es mi padre Duplatxusekin bazilatzen Guk ez dugu diskorik aterako nipa nipa ta orain elkarren salgai
2026/11/03
ARDIEN BILHUAK (Fabien Oyhanetche) rock
Ardien bilhuak edo Elianen Bilhuak. Legenda egia , Xiberoan 1980 . Egün da jin, laraskenin, ardi bilhuak lüzearekin. Egün horin, bazen erdin, nexka pollit bat, ber bilhorin. BIS REPETA......... N°1 Merkatian atzo Mauletan, bazen nexka bat ardi modean. Bilhuk bürian, lüze kixküriz, menditürik ara ützülik. N°2 Artzain gazte bat horzen erostün, ardi tropa bat etcheko tratün. Begik lanoan ez zin ikuxi, beren artzaiña, bilhuk üxürik. N°3 Gizon(a) trenpüan , biotza hütxik, zabaltü zien errito(a) argian, eskantüz jin orrotzer etxean, aropa berriez oxkiek hala. N°4 Atzo gaiz frexkan eta ebian, bazin behar goxoa beilloan. Hori zen xiberroko legenda, Nexkatx eijer bat, ........ARDIEN ERDIAN. Auteur Xibero; Fabien Oyhanetche. Gratuit pour tous les choeurs Basque Loi 1901. En langue Basque Xibero l'authentique, celui des poètes Paysans d'antan. (Etxahun Iruri...Attuli.....Arabarco Mendikota...Gabriel Nécol.) Trois-Villes Haute Soule. (1960 à 1964.....Apprenti choriste.) (Suis CONTRE le .....Basque-unifié, pour une perte de spécificité ethnique . Comme les Québécois sont CONTRE le Français....Unifié.) Natif d'Espes-Undurein basse Soule jusqu'en 1964. Auteur-compositeur bi-lingues depuis 2005 inscrit au SNAC/EKE et à la SACEM. Création exclusive pour le groupe Xibero "ZENDAKO EZ" de Mauléon-Soule.
2026/11/02
Bateginik (EGAN eta Lupe)
Musika: Linda RoustadtHitzak: Xabier Saldias https://www.txantxangorria.eus/autorea/egan/ Bat eginik / When will I be loved Bat eginik bat izanik eskualde guztiak Bat eginik guztiak euskararen alde ikus dezan etsaiak garela behingoz talde. Bat izanik guztiak utzi gaurko grinak txuri beltz eta gorriak gaitezen lagun minak. Zerbaitek merezi badu lehena hizkuntza inoiz ez dezagun galdu eman bada zuk laguntza
2026/11/01
ARDIEN BILHUAK (Fabien Oyhanetche)
ARDIEN BILHUAK (Fabien Oyhanetche) melodikoa
ARDIEN BILHUAK (Fabien Oyhanetche) rock
Ardien bilhuak edo Elianen Bilhuak. Legenda egia , Xiberoan 1980 . Egün da jin, laraskenin, ardi bilhuak lüzearekin. Egün horin, bazen erdin, nexka pollit bat, ber bilhorin. BIS REPETA......... N°1 Merkatian atzo Mauletan, bazen nexka bat ardi modean. Bilhuk bürian, lüze kixküriz, menditürik ara ützülik. N°2 Artzain gazte bat horzen erostün, ardi tropa bat etcheko tratün. Begik lanoan ez zin ikuxi, beren artzaiña, bilhuk üxürik. N°3 Gizon(a) trenpüan , biotza hütxik, zabaltü zien errito(a) argian, eskantüz jin orrotzer etxean, aropa berriez oxkiek hala. N°4 Atzo gaiz frexkan eta ebian, bazin behar goxoa beilloan. Hori zen xiberroko legenda, Nexkatx eijer bat, ........ARDIEN ERDIAN. Auteur Xibero; Fabien Oyhanetche. Gratuit pour tous les choeurs Basque Loi 1901. En langue Basque Xibero l'authentique, celui des poètes Paysans d'antan. (Etxahun Iruri...Attuli.....Arabarco Mendikota...Gabriel Nécol.) Trois-Villes Haute Soule. (1960 à 1964.....Apprenti choriste.) (Suis CONTRE le .....Basque-unifié, pour une perte de spécificité ethnique . Comme les Québécois sont CONTRE le Français....Unifié.) Natif d'Espes-Undurein basse Soule jusqu'en 1964. Auteur-compositeur bi-lingues depuis 2005 inscrit au SNAC/EKE et à la SACEM. Création exclusive pour le groupe Xibero "ZENDAKO EZ" de Mauléon-Soule.
2026/10/31
Bizilore (Ainhoa Urteaga eta Aitzol Ibarloza)
Bizilore · Ainhoa Urteaga · Aitzol IbarlozaEzbaian Lore soil bat hartu, ureztatzen ikusi Kausalitatearen lorezainaren eskutik Irriak malkoa eragin baldin balezake Lorategi harek, itsutu gaitzake Usain, itxura, kolore eta zapore Ezberdinetako sustraiek jan naute Itomenak eragindako oihu hontatik Atera baita betiko lezko oihua Elkarrekin egindako topetan Bizi izandako unetan Gure ideia eroetan Bihotzak hautsi izan badizkiguten arren Kafe usainek barrenean diraute Haizeak loreak astindu baditu ere Sustraiak lurrera errotuta daude Esandako hitz guztietan Eukitako liskarretan Besarkada estuetan Atzo ginen, gaur bagara Bihar ere izango gara Ez ahaztu lagunak gara
2026/10/30
X urte [Mendillorri 2026] (Sustrai berriak)
2026ko abuztuaren 29an X URTE kontzertuan grabatutako aftermovie-a. Milesker bihotzez kontzertu honetan parte hartu zenuten guztiei. Grabazioa: Julen Urzaiz (Sound of Sirens) Bideoa: Javi Etxegarai (@javirck) [EUS] X URTE Atzera jarri naiz pentsatzen Zenbat urte daramagun hemen Gure lehen poemak Mendillorri maitean Lagun minenak ezagutzen Melodietaz inguratzen Hamaika gaztetxetan Gaurik zoroenak BIZIRIK GAUDE 10 URTE GERO ETSAI ZAHARREK EZ ZUTEN ESPERO ESZENA BERRIZ DAGO BERO-BERO BAIETZ ZUTIK HAMAR URTE GEHIAGOZ, HAMAR URTE GEHIAGOZ Nonahi gure jendearekin Heriotzerarte zuekin X urte pasata Kolpe asko jasanda Tinko jarraituz gurean Zerua ikusten laino artean Sutan jartzen eszena Harrotasunez aurrera! BIZIRIK GAUDE 10 URTE GERO ETSAI ZAHARREK EZ ZUTEN ESPERO ESZENA BERRIZ DAGO BERO-BERO BAIETZ ZUTIK HAMAR URTE GEHIAGOZ, HAMAR URTE GEHIAGOZ
2026/10/29
Izaren emaitza (Roberto Urrutia) Fabien Oyhanetche
https://fabien-oyhanetche.com/IZAREN EMAITZA ou « le cadeau des étoiles » Autorea : Fabian OYHANETCHE Adaptatio: Roberto URRUTIA-UGAL Goizian eki pixtalan, xoriak azkar kantan, jinik-zen gure etxolan, izar beren emaitza. Ama gure estia, bülharian beilloan, basien haren iraza, gure bihotzek bestan. Hori-da gure adera, gizonaren aldean, Ai..ta...ren bidazalian, Amareko goxoan. Denetan ezagün berria, habian bexte jina, xariko entzünen zeiñiak, Jinkuaren bidelat. Ekar zin biharko argia, denetako bakian. Mündian handiko familian, izena Euskal herriak. Hori-da gure adera, gizonaren aldean, Ai..ta...ren bidazalian, Amareko goxoan.
2026/10/28
Bila-bila (La Txama ft Süne)
https://www.txantxangorria.eus/autorea/la-txama/ Zuzendaritza, produkzioa, argazki zuzendaritza, kamera, muntaia eta kolorea: Iker Perez eta Miren Gomez - Borrokiñe Kamera laguntzailea: Saioa Contreras Arte zuzendaritza: Beñat Azkue, Julene Flamarique eta Borrokiñe Gaffer-a: Carmen Ruiz de Temiño Argiketaria: Iker Aranguren Dron-a: Beñat Arroyo Laguntzailea: Aimar Jimenez Koreografiak: Oinat Razkin Dantzariak: Daniela Gomez, Uxue Redin, Irati Cereceda, Oinat Razkin, María Gurrea, Xabier Calleja, Bettina Sauvageot eta Tania Redal Eskerrak: Maitane Beristain, Lasturko tabernako langile guztiei, Martinaren amari eta nebari, Debako eta Itziarko udalari eta gerturatutako pertsona guztiei Traktore gidaria: Telmo Soto Dantzari helduak: Matilde Soto, Jose Mari Soto, Marta Soto, Maria Ostolaza, Karmelo Ostolaza, Roke Salegi, Itziar Borda, Ainhoa Urbieta, Dorleta Lazarobaster eta Arantza Egaña Gazteak: Elaia Oiartzabal, Malen Oiartzabal, Jone Gomez, Intza Martin, Malen Emezabal, Maria Saenz, Irati Etxegoien, Maider Gorosabel, Izaro Mendizabal, Elene Aizpurua, Maitane Pastor, Ibone Mancisidor, Janire Prieto, Nora Del Olmo, Haizea Zubimendi, Nora Azpiazu, June Lizarzaburu, Nora Ait Akki, Ane Castillo, Miren Sagarna, Julene Perez, Maddi Galindez, June Etxabe, Enara Oruesagasti, Elene Ramirez eta Elene Iriondo Tabernako langileak: Maitane Beristain, Ali Mendizabal, Nahia Olaizola, Ainara García eta Nerea Salegi https://www.txantxangorria.eus/autorea/la-txama/ Uste nuen gau hau korrido bar izango zela maitasun historio bat Adelitarena bezala Ez zen izan ta eskerrak galtzen atera nintzela kalabaza batekin joan nintzen etxera Nen bilen bila-bila beti zure atzetik Orain ze marabilla askoz hobe bakarrik (x2) Beste behin gertatu da ez dakit zer egin azkenian ze pozik nagoen berarekin zergaitik, zergaitik beti bukatzen dut berdin zergaitik, zergaitik, zergaitik... Nen bilen bila-bila beti zure atzetik Orain ze marabilla askoz hobe bakarrik (x2) Hau da rantxero bakarti baten abestia hau da rantxera bakarti baten abestia maitia ez da urrea distira duen guztia ay maitia, ez da urrea distira duen guztia Nen bilen bila-bila beti zure atzetik Orain ze marabilla askoz hobe bakarrik
2026/10/27
Erreka (Eñaut Elorrieta)
Bideoklipa: ARRIGURIHitzak eta musika: EÑAUT ELORRIETA Festina Lente https://www.txantxangorria.eus/autorea/enaut-elorrieta/ ERREKA Bi suziri ginen atzo. Denbora haizeak darama. Zorte txarrak zenbat alditan salbatu ote gaitu? Denbora haizeak darama. Suziri bi ginen atzo, gaur elkarrenak gara. Suziri bi ginen atzo, elkarrenak gara gaur, errekarenak bihar. Gu ukitzen gaituen ur hau itsaso izango da eguna argitzerako. Promesa ziurragoetan ez dugu sinisten. Suziri bi ginen atzo, elkarrenak gara gaur, errekarenak bihar. Suziri bi ginen atzo, denbora haizeak darama.
.Movie_Instant%C3%A1nea.jpg)
.Movie_Instant%C3%A1nea.jpg)