2025/02/27

Durangak (Haize arrosa)


Haize-arrosaren "Durangak" abesti berriaren bideoklip ofiziala. Videoclip oficial de "Durangak", la nueva canción de Haize-arrosa. Plataforma guztietan entzungai🔥: https://orcd.co/durangak -------------------------------------------------------------------- Hitzak: Anbototik mugarrara, laralala Elkarrekin pasa daigun sorgin-gaba Ezpainen muxu baladan Oparituz patuari pausu bana ta zirri Eta algara Artizarrak ikusi gaitu santanan Ilargipean dantzari, ta Irrintzika mariren alaba bi. Orain garenak badu nintzenetik, izan zinenetik, Orain garenak badu, sutan erretakoetatik. Abuztu hartan ginen tartean hamaikatik, hegan izarretatik Zigorra euki arren, aske bizi izateagatik. Falta izan arren arnasa sarritan Santana plazan gure desioa zen demasa Urteak, denbora pasa markatuz kanten konpasa mantekin estaliz anabasa. Falta izan arren arnasa gustora ein dogu jolasa Gora geure anabasa Gora motzen anabasa Izar gainean jolasa markatuz kanten konpasa bi duranga santa-ana plazan. -------------------------------------------------------------------- Abestiaren egilea: Haize-arrosa taldea Letra: Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania Grabaketa: Lorentzo Records, Aitor Ariño Nahasketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor García, Ultramarinos estudioak Bideokliparen gidoia: Edurtzeta Ania Bideograbaketa eta ekoizpena: Mikel Quesada Grabaketa laguntzaileak: Saioa Cabañas Aktoreak: Iholdi Beristain, Nazaret Froufe Kolaborazioa: Idoia Otadui Laguntzaileak: Elorrioko Arriola /Ateneoa , JOSTUNAK denda (Ixone Gil)

2025/02/24

Kantatzen duen herria (Patxi Saiz)


Kantatzen duen herria gara, Kantarien basoa zarete
Ez horma ez ate, Gure lurraren algara
Kantarien basoa zarete, Kantatzen duen herria gara.

Lara…la la lara...
Doinuak historiaren gordailu, Zuen pentagrametan
Gogoaren urratsetan, Burdina goriaren mailu
Zuen pentagrametan, Doinuak historiaren gordailu.

Lara…la la lara...
Jauzika gatoz jauzika, Handik hortik hona
Zuei gure eskerrona, Ez dadila eten musika
Handik hortik hona, Jauzika gatoz jauzika.

Lara…la la lara...
Zuen pentagrametan, Burdina goriaren mailu
Kantarien basoa zarete, Doinuak historiaren gordailu.
Gogoaren urratsetan, Gure lurraren algara
Ez horma ez ate, Kantatzen duen herria gara.

2025/02/20

Barneko disdira (Brigade Loco)


Zuzendaritza: Beñat Goia Ziganda Gaizka Sarasua Elena Uriz Gidoia: Ekaitz Bertiz eta Beñat Goia Produkzio Zuzendaritza: Malen Trenado Argazki Zuzendaritza: Jon Corres eta Beñat Goia Aktore Zuzendaritza: Ekaitz Bertiz Arte Zuzendaritza eta Jantzitegia: Nahia Beroiz Muntaia: Beñat Goia Muntai Laguntzailea: Ekaitz Bertiz Kolorea: Jon Corres Narrazio Aholkularitza: Isabel Ziganda Zuzeneko Soinua (Sukaldea): Eduardo Garcia Makillajea eta Ile-apainketa (Sukaldea): Sandra Sota Soinu Diseinua: Julen Urzaiz Diseinua: Beñat Etxebarria Esker bereziak: Lizarako Aterpetxea, Panadería Villarreal de la Canal, Txutxo, Julen Arregi, Iker Aranguren, Amaia Marcos, Iban Durruti eta Pilarín Erdozain ______________________ Musika: Alex Arteaga, Oier Aperribai, Mikel Soto, Martin Erro, Lander Aznal eta Manex Egaña. Produkzioa: Julen Urzaiz eta Miguel Peral. Grabaketa/nahasketa/masterizazioa: Julen Urzaiz (Sound of Sirens Studio).

2025/02/18

Altabizkarko kantua (Benito Lertxundi)

Altabizkarko kantua

Oihu bat aditua izan da
eskualdunen mendien artetik,
eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik,
ideki tu beharriak eta erran du:
“Nor da hor? Zer nahi dautet?”
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena
altxatu da eta karrasiz
Altabizkarren inguruak bete ditu.

Ibañetaren lepoan harrabots
bat agertzen da,
urbiltzen da, arrokak esker eta eskuin jotzen dituelarik;
hori da hurrundik heldu den armada baten burrunba.
Mendien kopetarik guriek errespuesta eman diote;
berek duten seinua adierazi dute,
eta exeko jaunak bere dardak zorrozten tu

Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia!
Nola zer nahi kolorezko banderak
heien erdian agertzen diren!
Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik!
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi.
Bat, biga, hirur, hamairur, hamalaur, hamabortz,
hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hogoi.

Hogoi eta milaka oraino.
Heien kondatzea denboraren galtzea liteke.
Urbilt ditzagun gure beso zailak,
errotik athera ditzagun arroka horiek.
Botha dezagun mendiaren patarra behera.
Heien buruen gaineraino;
leher ditzagun, herioaz jo ditzagun.

Zer nahi zuten gure mendietarik
Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira gure bakearen nahastera?
Jaungoikoak mendiak in dituenean, gizonek
ez pasatzea nahi izan du.
Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira,
tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude.
Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!

Eskapa! Eskapa! Indar eta zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma
beltzekin eta hire kapa gorriarekin;
hire hiloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago;
bere zangartasuna beretako ez du izan.
Eta orai, eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek;
Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardak
eskapatzen direnen kontra.

Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzezko sasi hura?
Non dira heien erdian ageri ziren zer nai
kolorezko bandera hek?
Ez da gaiago zimiztarik ateratzen heien
arma odolez betetarik.
Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi.
Hogoi, hemeritzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz,
hamalaur, hamairur, hamabi, hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi,
sei, bost, laur, hirur, biga, bat.

Bat! Ez da bizirik agertzen geiago.
Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahalzira zure zakurrarekin.
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera.
Zure darden garbitzera eta altxatzera, zure tutekin
eta gero heien gainean etzatera eta lo itera.
Gabaz, arranoak joanen dira aragi puska lehertu horien
jatera.
Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.



2025/02/12

Betirako agur (The Lio)


Abesti hau "Itxaropena Kontraesana" diskaren parte da. 2024ko iraila eta urria tartean Iruñako Sound of Sirens estudioetan grabatuta, nahastuta eta masterizatua izan da Julen Urzaizen eskutik. Bideoklipa Izaro Gallastegi eta Asier Leozek grabatu eta nahastu dute. Kolerea: Asier Toledo LETRA Azkeneko agur bat eman nahiean Orri txuri baten gainean Hasi nondik ere ez dakit gaurko honetan Esperantzaren preso nintzen eta Nire burua gezurtzen Gutxinaka ikusten joan nintzen iluntasuna Eta garai berriak ez dakar argirik Hilerrira zuzen eta ez ihesbiderik Baina esaidazu nola lurperatu Aspaldi hilda bazegoen hori Bihotza eskuan odolez bustirik HEMEN UTZIKO DITUT ELKAR PASATUTAKO MOMENTUEN ERRAUTSAK HAIZEAREKIN DANTZAN EA ORAINGOAN BEHINGOZ ALDE EGITEN DUZUN NIRE AMETS GUZTIETATIK ETA NIRE ERRAIETATIK URRUN BETIRAKO AGUR Urte luzez joan eta etorri ibili eta gero Aurkitu dugu helmuga Bidea zaila bezain polita izan da

2025/02/02

Ttun kurrun ttukun (Jon Bergaretxe Julen Lekuona)


Ttunkurrunku, ttunkurrunku, ttunkurrunkuttuna; ttunkurrunkuttun, kuttun, kuttun, kurrun, kuttuna. Lo, lo, lo ttun, kurrun, kuttuna.

2025/02/01

Seaska kanta-Amaren bularra (Antton Sarasua Miren Agur Meabe Maite Mutub...



Amaren bularra haurraren janari haurraren negarra beti hunkigarri, baratz honen erdian goseak nago ni zure bular laztanen antsiz ta egarriz. Zure bular politak zerrien jostailu edertasunak kontuz gorderik behar du, zaude ixilik haurra ez egin negarrik munduak ez du eta malkoen beharrik. Haunditzen zerenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio duen, jarrai zure bidetik hobe da horrela gauza denen gainetik haizea bezala. Amaren bularra haurraren janari aterpe xamur hortan lo hartu nahi dut nik.