2025/07/22

Arlote basatia The wild rover (Zutik euskal kantak)


Urteetan alderrai
egin dut bidea
dzanga-dzanga ardoa,
xurrut pattarra.
Halaxe batu dut
zaku-bete urre
Bideari agur
ta edan hil arte!

Tabernara joanda,...
Ei, aspaldiko!
Dirurik enuela
ta fidatzeko,
zuzenesan nion,...
neskatilari;
haren erantzuna:
bider-itzuli hadi!

Zazta! Hamar txanpon,...
atera nik;
horra neska begiak
argiturik:.....
txantxetan esan diat,....
hi mutila
badiat hiretzat,
hamaika botila.

Banoa etxera
gurasoenera
barka nazatela,...
eskatzera;
eta laztanez, hartzen
banaute,
enaiz berriro,
ibilko eskale.

Sekula berriz eskeko...
enauzue ikusiko.
Ahaztu dut bidea,
bide inpernuko!

2025/07/16

Elizondo (Naxker)


Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Ekoizpena: Lucas Alves Argazki zuzendaritza: Iyán Altube Arte zuzendaritza eta jantzigintza: Paloma Merino Ilustratzailea eta kredituak: Magu Grabaketa, nahasketa, masterizazioa eta produkzioa: Josu Erviti (Erviti Studio) Laguntza gitarretan: Eric Deza Laguntza teklatuetan: Ander Unzaga naxkertaldea@gmail.com LETRA: Isiltasunean murgilduz, bakar bakarrik doa Zeruaren erdian, nire bihotzarekin dantzan Egunez zerua estaltzen, gauean xuxurlaka Zure izpiak nire barrenean saltoka doaz Taupaden ametsa, nirekin zatozen esan Beti da zurea argia, gauaren bidean Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du importa, zure begi argiek Egia islatuko dute Zure inguruko sua ezagutzen dute besteek Utzidazu neri sentitzen barnean duzuna Hodeien atzean bada ere, beti zutik zaude Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du inporta, zure begi argiek Egia islatuko dute Nork ikusi du zure negarra? Nork entzun ditu zure oihuak? Ez du inporta, zure begi argiek Egia islatuko dute

2025/07/12

Agur Atxabalta (Kaparrak)


Bideo originala:    • KAPARRAK - Agur Atxabalta (feat. Glutenbak...   Irudi grabaketa: Zuk in zuk jan @zukinzukjan Edizioa: Kaparrak ediciones @k.art04 Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria LETRA: Agur Atxabalta, Debagoieneko herririk ederrena Agur Atxabalta, barrara goiaz tragotxo bat hartzera Txikito pare bat, 10, ez da azkena ezta azken bigarrena Ez dou gure kali, ezta joxe mari Ardaua bakarrik Ez dou gure kali, ezta joxe mari Ardaua bakarrik

2025/07/08

Ahots hura (Sukena)

Noizbait (Bulego)


Isiltasunak non zauden galdetzen dit noiznahi Zure izena milla aldiz oihukatuz noiznahi Egutegiko horriak aurpegiratu dit Zenbat gau pasatu dudan itzarrik Zu ez zaudenetik Aska gaitezan,malkoz esan zenidan noizbait Izango dugu,gure aukera seguru noizbait Geroztik noraezean barneko ekaitzetan Arraunean ibiltzen naiz zure mezu baten zain Billa nazazu izar bako gauetan Gida nazazu zure itsas ertzera noizbait Iritsiko naiz Argiak jarraituz Iritsiko naiz berriz saiatuz Noizbait Itzuliko naiz Aurkituko zaitut Begiak itxiz gertu sentituz Bilatu nazazu argiontziaz Gidatu nazazu itsaz ertzera Iritsiko naiz Argiak jarraituz Iritsiko naiz berriz saiatuz Noizbait Itzuliko naiz Aurkituko zaitut Begiak itxiz gertu sentituz

Oro mintzo (Jesus Aiesa)


Baina nik, hizkuntza larrekoa 
nahi haunat ere noranahikoa 
jakite hegoek igoa Soina zahar, 
berri gogoa azal horizta, 
muin betirakoa, azal horizta, 
muin betirakoa.

2025/07/04

Ez dudalako (Trikidantz)


Bideo originala: https://youtu.be/uiBu_rXvvVw?si=2iX0X3c1L5DB_d1o Abestiaren hitzak @Bittori Elizalderenak dira Grabaketak @Estudios Mussikin egin genituen,Adrian Vallejorekin. Bideoklipa berriz j.l.cordoncuesta handiarekin @elbotonrojojlc Gozatu! 𝑬𝒛 𝒅𝒖𝒅𝒂𝒍𝒂𝒌𝒐 Maitasunean ze kolore Maitasunean zenbat plazer Bukatu da bota zenidan batean Muga bat jarrita ezpainen artean Enauzula mai-ta-tzen. Etxeko atea itxita Desagertu zinen AIO! Enaiz zuregatik malkotan hustuko Ta egingo dut dudana gustuko Merezi dut ze arraio! Bizi berriaren hasiera Askatasunean izanen da Nere oinen erritmoan Kaos goxoan Ni izanez Ez dudalako zu bezalako Inor behar bizitzaz gozatzeko! Ez dudalako zu bezalako Inor behar zoriontsu izateko! *Nere muxuak harribitxi Eta besarkadak, Luxu! Jakizu faltan botako dituzula, Ekintzen ekuazioa kalkula: Zuk bakarrik galdu duzu!* Bizi berriaren hasiera Askatasunean izanen da Nere oinen erritmoan Kaos goxoan Ni izanez Ez dudalako zu bezalako Inor behar bizitzaz gozatzeko! Ez dudalako zu bezalako Inor behar zoriontsu iz

Zure begiak (La Txama ft ENE)


Ta nun zaude? Nun sartu zara? Ni hemen nago mundu honetan harrapatuta Atea jotzen dabil deabrua Berak dio ez dela maltzurra Ordutik nire bihotza hotza Ikusi baina ezin jo zerua Tripak goitik behera nahastuta Gauean biok ohean sartuta Ume bat ispilu aurrean mutua Bizitza dauka itsututa Zure gezurrak dirudite egia Maitasuna baztertu dut maitia Ta gauean piztuta uzten dut argia Nire ondora etortzeko ama birgina Bizi tokia omen dut nik lur azpian Aspaldi galdua dut gertatzen den haria Ez dit inporta ez delako nere mobida Ta nun zaude? Nun sarta zara? Ni hemen nago mundu honetan harrapatuta Zerk hausten du gehiago gezurrek edo egiek? Ni lehertzen nau gehiago esan ez dudan guztiak. Izan nendin aingeru egin ninduten mutu. (E)ta hitz egin nahi dudanean, non zaude zu? Ta nun zaude? Nun sartu zara? Ni hemen nago mundu honetan

Gure azken helburua (URKO)


Gure azken helburua (B.Gandiaga-Urko; Hemen gaude, Zafiro 1977) Baina aurrera behar bada gure azken helburua. Hauxe izango da nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ordun, zoriuntsu, izango gara: garailearen poza edukiko dugu edo hildakoen bakea. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Askatasuna. Aurrera behar bada gure azken helburua. Hauxe izango da nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ordun, zoriuntsu, izango gara: garailearen poza edukiko dugu edo hildakoen bakea. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Askatasuna. Aurrera behar bada gure azken helburua. Hauxe izango da nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ta aurrera, aurrera burruka buka ditekenean. Ordun, zoriuntsu, izango gara: garailearen poza edukiko dugu edo hildakoen bakea. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Amnistia. Zer eskatzen du herriak? Askatasuna.