2025/08/07

Denboran (Etxekalte & Habi)


ETXEKALTE & HABI - DENBORAN Irudiak: Sutxart ---------------------------------------------------- Denbora igaro arren, elkarrekin dena hobe ---------------------------------------------------- Hitzak: Behin bakarrik egongo da, zure aurrean Saiatu zara eskuekin heltzen, baina ez zaizkio zure mugak gustatzen Alde egin duzu, kea eskuetan, materializatuz etereoa dena Bidean aurkitu egin gara, halabehar honengatik, gurpila ez gelditzeko Eta horregaitik bizipen irudiak barrura doaz beti, hitzetan doaz berriz, Hala ere denboran ordenak aldatu zaizkit “zure ondoan” Lehenago gosaldu eta gero lotan hasi “zure ondoan”, bizitzen uztea baino, erail “zure ondoan” Baina normala izanda, badakit ezin dela egin, berdina banintz. Denboran ordenak aldatu zaizkit. ---------------------------------------------------- Esker bereziak bidelagunei: Unai Guenetxea, Nerea, Victor, Marcos, Ziortza, Mada, Naroa, Andrea, Alvaro, David, Rulo, Katu, Ibai, Nagore, Mai

2025/08/05

Axuri beltza (Oskorri)


Axuri beltza ona dut bainan
xuria berriz obea,
dantzan ikasi nai duen orrek
nere oinetara begira.

¿Zertan ari aiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun orrek argitzen badik
agiriko aiz guzia."

2025/08/02

Oihanian (Botakantu)


                1
Oihanian zuiñen eijer
Txorriño bat khantari
Eskualdün arbolari
Zazpi probintzier
 
Amodio dio gazter
Eskuarari bethi exker
Jarraiki aiten ürhatzer
Ez zekülan bazter
Ez deia xarmagari
Nuri ez dü plaser
Txori bat khantan ari
Eskualdün aurhider
 
                2
O txoria hanitxetan
Zurekilan batian
Boztarioz khantatzia (bi aldiz)
Nian desiretan
 
Sarthü gira plaseretan
Egün plaza eder huntan
Nahiz boztario ezari
Eskual bihotzetan (bi aldiz)
Hots anaie maitiak
Bandera eskietan
Eskualdünak beikira
Nausi güzietan

Etxahun Iruri