2014/01/20

Toto Pintotxo (Txirri Mirri eta Txiribiton)

 
  Toto Pintotxo Bilbo aldera zihoan bada trenean. horrela zioen, kolkorako leihotik begiratzean: - Ondoko posteak atzerantza azkar demonio doaz, bai! Bilbotik buelta merke egiteko, poste gainean joango naiz. Toto Pintotxo ez da txatxua, Baizik kalamitate hutsa! Aufa labirula, birulera, Aufa labirula, birula! Txartela eske etorri zaio trenetako ispektorea. - Ez dizudala nirea emango. Eros beste bat zuretzat. Txarteltxoa zulatu nahi duzu, artazi itsusi horiekin. Toto Pintotxo ezetz ta ezetz, Topo egin du Ertzantzarekin. Toto pintotxo Bibotedun ertzain lodikotea azaldu den istantean. - Txapel gorriaz prest festarako zabiltza San Ferminetan? Ertzainak autoritate handiaz atera dio karneta. - Madona horri musu pare bat, debozioa diot eta. Toto Pintotxo zoaz etxera hainbat lasterren hemendik. Honela jarraituz ez baitzara, ondo irtengo trenentik! Toto Pintotxo...

Ibuprofenozko goizak (Ze esatek!)

>



Eskuak betegabeko asmoz gainezka dauzkat

ta abesti honen letra paper zati batean

ez dut oroimen onik, neuronen mesedean

ez naiz mozkortuko astelehenetan



Ooooooooooooohh

Ez da zaila bizioa uztea

nik errez uzten dut beti

ibuprofenozko goizetan



Hitegiten nauzunean arren ez hartu txarrera

arreta aurpegia ahaztu badut etxean

ez dut oroimen onik esan al dizut jada?

ez naiz mozkortuko astearteetan



Badakit ez naizela espero zenuen hura

argiak piztean galtzen dut xarma

ez naiz horren altua, ez naiz horren argala

ez naiz... zurekin esnatuko dena



Ooooooooooooohh

Ez da zaila bizioa uztea

nik errez uzten dut beti

ibuprofenozko goizetan

2014/01/19

Miñi (Alaitz eta Maider)

 

Gauaren babesean
ilusioak nagusitzen eta parte hartzen duten une hortan
maitasunaren inguruan lotzen diren sentimenduak
adierazteko gai naiz.
Zuregana heltzen den bidearen erdian nago
nahiz eta asko kostatu,
ziur nago egunen batean helmugaraino
helduko naizela.

Maitasunaren argia
maitasunaren indarra
zu gabe itzaltzen da
sugarra, zu gabe dut nigarra.

Nere barnetik irtetzen zitzaidan indar batek
bultzatu nau, bultzatzen nau
zuganako atrakzioa erakusten.
Nere kontzientzia lasai dago
badakit zer nahi dudan.
Zuregana heltzen den bidearen erdian nago
nahiz eta asko kostatu
ziur nago egunen batean helmugaraino
iritsiko naizela.