2025/02/20

Barneko disdira (Brigade Loco)


Zuzendaritza: Beñat Goia Ziganda Gaizka Sarasua Elena Uriz Gidoia: Ekaitz Bertiz eta Beñat Goia Produkzio Zuzendaritza: Malen Trenado Argazki Zuzendaritza: Jon Corres eta Beñat Goia Aktore Zuzendaritza: Ekaitz Bertiz Arte Zuzendaritza eta Jantzitegia: Nahia Beroiz Muntaia: Beñat Goia Muntai Laguntzailea: Ekaitz Bertiz Kolorea: Jon Corres Narrazio Aholkularitza: Isabel Ziganda Zuzeneko Soinua (Sukaldea): Eduardo Garcia Makillajea eta Ile-apainketa (Sukaldea): Sandra Sota Soinu Diseinua: Julen Urzaiz Diseinua: Beñat Etxebarria Esker bereziak: Lizarako Aterpetxea, Panadería Villarreal de la Canal, Txutxo, Julen Arregi, Iker Aranguren, Amaia Marcos, Iban Durruti eta Pilarín Erdozain ______________________ Musika: Alex Arteaga, Oier Aperribai, Mikel Soto, Martin Erro, Lander Aznal eta Manex Egaña. Produkzioa: Julen Urzaiz eta Miguel Peral. Grabaketa/nahasketa/masterizazioa: Julen Urzaiz (Sound of Sirens Studio).

2025/02/18

Altabizkarko kantua (Benito Lertxundi)

Altabizkarko kantua

Oihu bat aditua izan da
eskualdunen mendien artetik,
eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik,
ideki tu beharriak eta erran du:
“Nor da hor? Zer nahi dautet?”
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena
altxatu da eta karrasiz
Altabizkarren inguruak bete ditu.

Ibañetaren lepoan harrabots
bat agertzen da,
urbiltzen da, arrokak esker eta eskuin jotzen dituelarik;
hori da hurrundik heldu den armada baten burrunba.
Mendien kopetarik guriek errespuesta eman diote;
berek duten seinua adierazi dute,
eta exeko jaunak bere dardak zorrozten tu

Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia!
Nola zer nahi kolorezko banderak
heien erdian agertzen diren!
Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik!
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi.
Bat, biga, hirur, hamairur, hamalaur, hamabortz,
hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hogoi.

Hogoi eta milaka oraino.
Heien kondatzea denboraren galtzea liteke.
Urbilt ditzagun gure beso zailak,
errotik athera ditzagun arroka horiek.
Botha dezagun mendiaren patarra behera.
Heien buruen gaineraino;
leher ditzagun, herioaz jo ditzagun.

Zer nahi zuten gure mendietarik
Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira gure bakearen nahastera?
Jaungoikoak mendiak in dituenean, gizonek
ez pasatzea nahi izan du.
Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira,
tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude.
Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!

Eskapa! Eskapa! Indar eta zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma
beltzekin eta hire kapa gorriarekin;
hire hiloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago;
bere zangartasuna beretako ez du izan.
Eta orai, eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek;
Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardak
eskapatzen direnen kontra.

Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzezko sasi hura?
Non dira heien erdian ageri ziren zer nai
kolorezko bandera hek?
Ez da gaiago zimiztarik ateratzen heien
arma odolez betetarik.
Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi.
Hogoi, hemeritzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz,
hamalaur, hamairur, hamabi, hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi,
sei, bost, laur, hirur, biga, bat.

Bat! Ez da bizirik agertzen geiago.
Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahalzira zure zakurrarekin.
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera.
Zure darden garbitzera eta altxatzera, zure tutekin
eta gero heien gainean etzatera eta lo itera.
Gabaz, arranoak joanen dira aragi puska lehertu horien
jatera.
Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.



2025/02/12

Betirako agur (The Lio)


Abesti hau "Itxaropena Kontraesana" diskaren parte da. 2024ko iraila eta urria tartean Iruñako Sound of Sirens estudioetan grabatuta, nahastuta eta masterizatua izan da Julen Urzaizen eskutik. Bideoklipa Izaro Gallastegi eta Asier Leozek grabatu eta nahastu dute. Kolerea: Asier Toledo LETRA Azkeneko agur bat eman nahiean Orri txuri baten gainean Hasi nondik ere ez dakit gaurko honetan Esperantzaren preso nintzen eta Nire burua gezurtzen Gutxinaka ikusten joan nintzen iluntasuna Eta garai berriak ez dakar argirik Hilerrira zuzen eta ez ihesbiderik Baina esaidazu nola lurperatu Aspaldi hilda bazegoen hori Bihotza eskuan odolez bustirik HEMEN UTZIKO DITUT ELKAR PASATUTAKO MOMENTUEN ERRAUTSAK HAIZEAREKIN DANTZAN EA ORAINGOAN BEHINGOZ ALDE EGITEN DUZUN NIRE AMETS GUZTIETATIK ETA NIRE ERRAIETATIK URRUN BETIRAKO AGUR Urte luzez joan eta etorri ibili eta gero Aurkitu dugu helmuga Bidea zaila bezain polita izan da

2025/02/02

Ttun kurrun ttukun (Jon Bergaretxe Julen Lekuona)


Ttunkurrunku, ttunkurrunku, ttunkurrunkuttuna; ttunkurrunkuttun, kuttun, kuttun, kurrun, kuttuna. Lo, lo, lo ttun, kurrun, kuttuna.

2025/02/01

Seaska kanta-Amaren bularra (Antton Sarasua Miren Agur Meabe Maite Mutub...



Amaren bularra haurraren janari haurraren negarra beti hunkigarri, baratz honen erdian goseak nago ni zure bular laztanen antsiz ta egarriz. Zure bular politak zerrien jostailu edertasunak kontuz gorderik behar du, zaude ixilik haurra ez egin negarrik munduak ez du eta malkoen beharrik. Haunditzen zerenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio duen, jarrai zure bidetik hobe da horrela gauza denen gainetik haizea bezala. Amaren bularra haurraren janari aterpe xamur hortan lo hartu nahi dut nik.

2025/01/29

Haurra seaskatxoan (Uretxindorrak)


Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Hara sehaskatxoan
haur sortu berria
loak hartu diola
dirudi begiak

Ametsetan zer dion
nahi nuke aditzea
horren polita bait da
horren aurpegia

Musu bat ematean
esnatu liteke
eta esnatutzea
inola nahi nuke

Bihotza zertan daukan
asmatu diteke
horren lo hain goxoa
horren musu eder…
Ixo, ixo, haurtxoak
irri egiten du
norekin hitz egin eta
nor ikusi du?

Ixo aingeruekin
bat egin dezagun
maitetxo esan eta
Agur
Agur
Agur

2025/01/28

Naiari (Imanol Larzabal)


Begiak itxi
badator eta,
lo-lo, dagizun lamia
behaztxoekin heldu egizu
izara zuri garbia
ixil-ixilik zarata barik
ostandu da eguzkia
bainan artean zeure ertzean
jagole da ilargia.

Ardi txiki bat
ardi txiki bi
lokartu jatzuz ondoan
zeure ametsak entzun daitezen
heuren lepo beroan
ttunkurrunkuttun, lo-lo dagizun
izar azpiko itsasoan
laztan eginez, ezpainen finez
adats kizkurren basoan.

Itargiaren irunzazpian
igeri egizu lasai
amets artean, klabelin zuriz
apaindu zaitezan galai
binbi-bonbolo, egizu lo-lo
aingeruak dagoz ernai
egunsentian itxartutzian
izan nagizu zeure zai.

2025/01/27

Gure haur honen (Olatz Zugasti)


Gure haur honen haur ona
Balio baitu Baiona
Baionarekin Frantzia
Ingalatierra guzia.
Santa loa, loa, loa,
Nik emanen det korradoa,
Eman dezauzun gure haur honi
Bi ordutako loa.
Bolon bat eta bolon bi,
Bolon zubitik erori
Erori bazen erori
Etzen geokoik egarri

(Aita Donostiak, Auritzen jaso zuen lo kanta hau, 1944an)