Gabi de la Maza

 


Wikipedian biografia Gabiren Biografia Wikipedian


Gabi de la Maza   (txantxangorria), Euskal Girotze Barnetegi bateko irakaslea izandakoa 2017 arte. 2005. urtetik nire lanerako ekoizten nituen mota honetako karaokeak, ikasleekin  egonaldietan erabiltzeko. 2008an ikasle talde batek Youtubera igotzeko eskatu zidan, horrela nire lehenengo kanala sortu nuen. Gaur egun bi kanal ditut eta bien artean 3000 abesti baino gehiago karaokeatuta topa ditzakezue.


 
 Plentziako Goñi Portalen, Kantari app-aren aurkezpenean
 
Euskara ala ezkara 2019. Gabi de la Maza 'Txantxangorria' proiektuaren sortzailearen hitzaldia
"Euskara ala ezkara ingurune digitalean?" galderari erantzun zioten Elgoibarren 'Euskara ala ezkara' jardunaldietara batutako aditu eta arituek. Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak eta PuntuEUS fundazioak antolatu zuten, DanobatGroupen eta IMHren laguntzarekin. Gabi de la Maza 'Txantxangorria' proiektuaren sortzailearen hitzaldia
Gure kantuak youtuben Gabi de la Maza Musika X. jardunaldian. Eskualdeetako Berritzeguneak eta @BGNagusia-k elkarlanean ekoiztuta

 
2022ko Euskaraldiaren hasieran #kantubatgara Gorlizen izan da. Horren barruan, eta ekimenaren ohitura jarraituz, herritar bati inbitazioa luzatzen diote oholtzara igotzeko. Honetan @jonmaiasoria k niri, luzatu zidan, galdetuz: Zuretzat zer da KANTUA? Kontzertu bat baino gehiago izan zen.
 
HERRI TXIKI INFERNU HANDI: Aski ezaguna den Gabi De La Maza euskal karaokearen sortzailearekin izan da Zuhaitz Gorlizen. Nola hasi zen horrekin? Ezagutu itzazu ibilbidean zehar izan dituen hainbat anekdota

No hay comentarios:

Publicar un comentario