Mostrando entradas con la etiqueta txatxangorria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta txatxangorria. Mostrar todas las entradas

2024/05/11

Putzuaren barrunbean (Deserrite)

Putzuaren barrunbean (Deserrite): Putzuaren barrunbean (Deserrite) Buru hutsik jarraitzen dugun ideia Nahi edo nahi-ez behar dugun zoriona Pozoindutako krabelin iluna bezala Hain polit baina gaiztoa Bidean laguna erortzen baldin bazaik Burua zapaldu eta segi aurrera Gaixoak lurra jo behar izan dugunak “Zoriontsu zinen eta…” EZIN DUT GEHIAGO, ITOTZEN ARI NAIZ PUTZUAREN BARRUNBEAN PASTILLA... Read more"Putzuaren barrunbean (Deserrite)"

Ametsen esklabu (Mendeku)

2024/03/03

Korrika edizio guztien karaokeen zerrenda

 

YOUTUBE erreproduzio zerrenda

URTEAWIKIPEDIAnABESTIAAbeslaria / Taldea
19801. KorrikaZuk ere esan bai euskarariXabier Amuriza
19822. KorrikaKorrikanAkelarre
19833. KorrikaKorrikaEGAN
19854. KorrikaKorrikaLontxo Aburuza
19875. KorrikaKorrikaOskorri
19896. KorrikaGu AEK-koak garaXanti eta Maider
19917. KorrikaKorrika euskara euskaraz Euskal HerriaIrigoien anaiak-Mikel Erramuspe
19938. KorrikaAide korrikanTapia eta Leturiak - Jon Sarasua
19959. KorrikaBizi ganorazKepa Junkera -Edorta Jimenez
199710. KorrikaEuskal Herria KorrikaGozategi
199911. KorrikaBat eta batJoxe Ripiau - Maialen Lujanbio
200112. KorrikaBig BeñatFermin Muguruza
200313. KorrikaGero bat gaurdanikMikel Laboa-Ruper Ordorika / Igor Elortza
200514. KorrikaNi ere bai!Afrika
200715. KorrikaHeldu!Niko Etxart
200916. KorrikaOngi etorri lagunBetagarri
201117. KorrikaPausoz pauso euskalakariGose
201318. KorrikaBagoazEsne Beltza
201519. KorrikaDenok KorrikaraHainbat
201720. KorrikaZirkorrikaXabier Zabala - Uxue Alberdi
201921. KorrikaKlikaFermin Muguruza - La Furia - Chalart58
202222. KorrikaHitzekinNera Urbizu - Anari - Sustrai Colina
202423. KorrikaHarro HerriMaite Arritajauregi - Amaia Astobiza
Txis pun! KorrikaPirritx, Porrots eta Mar Motots
Baztertuen korrikaHibai & The Basauri prison folkies
Klik egin ezazu Klika (Klika jota)Iñaki Reta eta Natalia Narcué

2011/10/23

Zergaitik eta nola ekoizten dut karaoke bat


Nire irakaskuntzako lan jardueran betidanik euskal abestiak esparru handi bat bete dituzte. Ikasleekin abestiak lantzeko etapa desberdinetatik pasa egin dugu. Hasieran lan egiteko era oso simplea zen, ikasleek abestiak aukeratu, biniloak martxan jarri eta idazmakinez egindako abesti txostenak irakurriz abesten genuen.
Gero informatika ailegatu zen eta txostenak hobetzen joan ziren. Kasette eta biniloetatik CDetara pasa egin genuen. Urtero euskal kantagintzan sortu diren nobedade gehienak erosi eta erosten ditugu. Dugun  Euskal CDteka oso handia danez, taldeekin lantzeko ikasturtero abesti CDa prestatzeko aise egiten  dugu.
Orain dugun CD  zein binilo guztiak  mp3ra pasa ondoren musika guztia digitalizatuta daukagu. Honek edozein bilduma  edo trataera informatikoa egiteko balio zaigu.
Duela laupabost urte Karaokeak egiteko aukerak bilatzen programa batzuk probatu eta azkenean duela ia lau urte oso erreza den KARAFUN programa topatu genuen. Honek lortzen dituen emaitzak itxurosoak dira.
Orain karaokeak egiteko, gehienetan KARAFUN bakarrik erabiltzen dut. Efektu bereziren bat lortu nahi baldin badut Pinnacle Studio erabiltzen dut. Hau da Karafunekin exportazioa AVIra egiten dut eta gero artxibo hori  bideo edizio programan jarriz, nahi dudan edizioa burutzen dut. Editatutakoa MPG2an gordetzen dut.
Azken ikasturteetan barnetegian karaokea ekintza oso potentea izan da. Taldeak bost egun izaten dira eta bigarren egunerako ikasleak erdal giroko ingurukoak izan arren  prestatutako abestiak topera abestu dituzte. Duela hiru urte ikasle batzuk Youtuben eskegiteko eskatu zidaten, eta hortxe hasi zen istorio hau:
Gaur egun nire YOUTUBEko kanalak 500 karaokeen muga gainditu du eta laster 10.000.000 bisiten muga lortuko du
Blog honetan, eskegitzen ditut karaokeak mp4an daude. Barnetegitik pasatutako ikasle zein irakasleak gogo handia adierazten dute karaoke hauek bere jardueretan erabiltzeko. Hau dela eta, euskal abestiak eta euskera gehiago egin  eta eragin dezazuen hemen dituzue karaoke hauek.