2025/11/30

Palestinako zelaiak (Deiedra Rebel folk)


The Fields of Athenry Klasikoa hartu ta gure erara moldatu dugu. Palestinako herriari kantatzea ekologismo mentala delako, bere sufrimenduagatik, bere duintasunagatik eta herrien arteko maitasun mugagabeagaitik. Rebel folk since 2009 Kantu hau kapitainaren kobazuloan grabatu dugu Otsoen hilabetearen bukaeran eta MIGUELek egin ditu nahasketak ta masterizazioa UHINAK ESTUDIOETAN. Letra: Hibai Aiestaran Torca Musika: Irlandar herrikoia, arr: Sergio Navarro eta Pablo Q. Elizondo Mila esker Rikar Garagaza-ri parteartzeagatik. Horma gris batean Neska gazte bat margozten ari da, "El Guernica"ren tankerako formak. Nazien itzalak sionisten Ispiluetan, ukazioa ta odolaren islada. Palestinako zelaiak Izarren hautsaz estali dira. Umeen irribarrea, Galtzaileentzat indarra, Harrien eta armen arteko Gudetan. Herria oinperatu ibaitik itsasora, Munduan jaun ta jabe direnak. Estatu modernoenak, morroi ustelak dira, Lau txanponen zain dauden sarraski-jaleak. informazio gehiago: celtic_outlaw@hotmail.com 660800667

2025/11/24

Esku hutsik hiltzen gara (Pier Paul Berzaiz)


Esku Hutsik Hiltzen Gara Hitzak: Xabier Lete Musika: Pier Paul Berzaitz Egunsentiaren Kantak. CD Aztarna AZ018 (2015) Pier Paul Berzaitz - Ahotsa Joxan Goikoetxea - Moldaketak, eta Ekoizpena.. Musikariak: Roberto Yaben - Gitarra Elektrikoa Iosune Marín - Gitarra Akustikoa Maider Zapirain - Txeloa Michel Longarón - Bateria Txema Garcés - Baxua Joxan Goikoetxea - Pianoa, sintetizadoreak eta programaketak. Hernaniko Aztarna estudioan grabatua, 2015.urtean zehar. Grabaketa osagarriak, Ereñozuko Aieka estudioan, Pello Gorrotxategiren ardurapean. Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala : Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa). Bideoklipa errealizazioa: Ion Mari Beasain Azkenik esku hutsik hiltzen gara, biluztasunak itzultzen gaitu gure lehen sorlekua izan zen loaren atsedenera, zertarako orduan ospea, garaipena afanaren ondasun pilatuak, Bide bat izan genuen mundutikan ebiltzeko eta gero urratsik gabe gelditu Bizitzaren eraikuntza gainbeheratzean, horrela izan zen handientzat, ttikientzat denentzat horrela beti hain izanik iragankorrak Zu, ni hura eta denak batera azken ordua arte, azkenean azkenak berdindu ditzan gure demak, gure lehiak, Esku hutsik hiltzen gara ordu kunplituan

2025/11/23

Erantzuna (Antton Valverde)


Musika: Antton Valverde Hitzak: Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' . DONOSTIA/San Sebastián Antzoki Zaharra - Teatro Principal 2021 - VI - 20 Donostia Musika Zikloa . Antton Valverde: Pianoa eta ahotsa Francisco Herrero: Biolina Ivan Carmona: Txeloa Joxan Goikoetxea: Akordeoia . ETB- Euskal Telebista Oholtzan . ERANTZUNA Illargi-mosu dabil edurtze zurijan: urbil geure soin oneik maitasun zorijan, itzal miak dagijez bide bakartijan. Otzak ixoztu daroz maite-itzak abuan eta dardar dixuri barriro kolkuan, maitasun ondar oneik gorderik goguan. —Maitatzen ete nozu, neskatil liraña? lei gurenez ditauntsot: odei baltzez baña ilun-iluntzen yako bekoki bikaña. Itz leunez poztuteko neure gotilluna begijetan neuskijo billau erantzuna. Erantzun orrek dakar minduben zoruna Ixil berak didatzi edurtze ganian; goibelez illargija odeyen artian... Nok digarke erantzunoi gaberdi baltzean?

2025/11/22

Politte (Haize arrosa feat Moonshine Wagon)


Haize-arrosa eta Moonshine Wagon taldeen “Politte” abesti berriaren bideoklip ofiziala.
Videoclip oficial de “Politte”, la nueva colaboración de Haize-arrosa y Moonshine Wagon.

Plataforma guztietan entzungai🔥: https://orcd.co/politte

——————————————————————–
Hitzak:

Gustoko dut gorria
koloreen orgia
zartatu zuri-beltz
hegemonia
Sortaldeko argiak
dakart melankolia
neguko egunsentian
eguzkiak:

Diñozku “aizu, tira palante”,
kritikei muzin eta burua tente!
sentiarazi arren ”delinkuente”,
askatu, oihukatu “POLITTE”

POLITTE ZARA ZU, POLITTEK GARA GU
POLITTE NAZELA, POLITTE ZARA ZU,
POLITTE ZARA ZU, POLITTEK GARA GU
POLITTE NAZELA, POLITTEK GARA GU

Maite dut ostadarra
izate irregularra
ez marraztea marra,
irrifarra

Begituz artizarra
jaso haren indarra
entzun zeure gorputzan
su ta garra
——————————————————————-

ABESTIAREN EGILEA: Haize-arrosa
LETRA: Eneritz Gorritxategi

KOLABORAZIOA:
Moonshine Wagon:
Lander Lourido – Ahotsa
Goiatz Dutto – Mandolina eta ahotsa
David “Dagda” Sánchez – Banjoa

GRABAKETA: Aitor Ariño, Lorentzo Records
NAHASKETA: Haritz Harreguy
MASTERIZAZIOA: Victor García, Ultramarinos estudioak
——————————————————————-

Jarrai gaitzazu! / ¡Síguenos! / Follow us!

Haize-arrosa
Instagram: / haizearrosataldea
/ haize-arrosa-taldea-100087377715949

Baga-Biga Musika Ideiak
/ bagabigaprodukzioak
/ bagabigaeus
/ bagabigaprodukzioak

Gezurretan (Bengo)



Instagram   / aitorbengoo  . Ekoizpena: Julen Aduriz Letra: Esan zenizkian guztiyak ahazten Zenbat gezur zure ahotik (x2) Sareko argazki bakoitzan, zure itzala sentitzen dut Oroitzapen guztiyak lotan, berdin zaitela esaten dut Aitortzen dut Galdu dutela esanahia, e,e zure esaldi guztiyek Gezurretan dabillenak, e,e ez dakilako sentitzen Gezurretan dabillenak (x2) Zure doinu guztiyak atzin uzten Mila gezur nere atzetik Gaueko kolore bakoitzan antzeman dut, zure itxura dun norbait albotik Amesgaizto baten moduan bueltaka zu, hor zabiltza nerekin Galdu dutela esanahia, e,e zure esaldi guztiyek Gezurretan dabillenak, e,e ez dakilako sentitzen Gezurretan dabillenak (x2) Esan zenizkian guztiyak ahazten Zenbat gezur zure ahotik Sareko argazki bakoitzan, zure itzala sentitzen dut Oroitzapen guztiyak lotan, berdin zaitela esaten dut Aitortzen dut Galdu dutela esanahia, e,e zure esaldi guztiyek Gezurretan dabillenak, e,e ez dakilako sentitzen Gezurretan dabillenak (x2) Esan zenizkian guztiyak ahazten Zenbat gezur zure ahotik

2025/11/20

Rock eta Rollin Anje Duhalde


Biziaren bidea deitzen genuen
lilura eta amets sortzen baitzuen
bere irudi hotsez asetzen ginen
hain miresgarriak ziren,

Geroztik "Union Jack" egin duk biderik
baduk hiregatik nor enganaturik
Elvis ta Marilyn dituk ehortzirik
ez duk aurkitzen biderik.

Joan dira lilurak ta mitoak
gure gaztetako kontuak
Rock eta Rollin, digute aldegin
Rock eta Rollin, gure ametsekin.

Nekatuak dituk hire teoriak
nekatuak ere hire irudiak
Dylanek bigundu ditik abestiak
ez dik barkatzen biziak.

"American way of life" galdu duk bidea
beldurgarria duk hire boterea
onik egin be duk hor daukak ordea
egiten dukan kaltea

2025/11/19

Bildotsa (Olaia Inziarte eta Baztango Koro Txikia)



Jainko izaterik ez da saiatuko zaren arren jainko izaterik ez du hezur-haragizko batek Eguna heldu dut fuerte bi hanketatik bildots hilak heltzen dituzten bezala Eguna heldu dut fuerte bi hanketatik Bildots hori begiratu dut pena aurpegiaz bizilagun batek ni goizean bezala bildots hori begiratu dut pena aurpegiaz Aditu dut “Haizea Garizumakoa” akaso berrogehita bosgarren aldiz eta aditu dut berriz ikusi naute irriz Hartu dut agenda: 2025 usteltzen ari da sagar bakan hori atzeratu dut berriz hitzarmen bat edo bi Bi ile xuri atera zaizkit ispiluan bildotsa, sagarra eta ni Jainko izaterik ez da saiatuko zaren arren Jainko izaterik ez du hezur-haragizko batek Jainko izaterik ez da saiatuko zaren arren Jainko izaterik ez du hezur-haragizko batek Jainko izaterik ez da hezur haragizko Saiatuko zaren arren Jainkorik ez dago Jainko izaterik ez da

2025/11/18

Leku berbera (Ane Han)


Ane Hanen Itzulera(k) lan berriko aurrerapen kantua. Videoclip de Ane Han, adelanto de su álbum Itzulera(k). REDES SOCIALES Instagram:   / ane__han   SPOTIFY: https://open.spotify.com/artist/3MC27... [Euskera] Oroitzapen kuttunenak ere zeharkatu dit guztiz azala kanpotik barrurako bidea hau dela Lehenengo aldien aurrean jantzi nau berriro bizitzak sarritan ahaztutako doinu, momentu Leku berbera, atzera bueltarik ez Milaka aukera sasoi berrietara zoazela Aldean, soinean, eztanda Eskura jarri ditu hitzak, ezerezaren norabide Zainetatik hunkitzearen bide Besarkatu naute zirrarek Inoiz baino estuago, harago Eskerrak gaurkoan bizirik sentitzeko dohaia bueltan den Leku berbera, atzera bueltarik ez Milaka aukera sasoi berrietara zoazela Aldean, soinean, eztanda KREDITUAK Ideia: Ane Han Irudia: Eukeni Arriortua Edizioa: Xabier Zabala Ekoizpena: Bideografik Ekoizpen laguntzailea: Xiber Azkuenaga Grabazioa: Filo Estudioak Nahasketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor Garcia (Ultramarinos Costa Brava) Esker bereziak: Garena Jatetxeari Ane Han, 2025

2025/11/15

Loratzen (Sua)


SUA - Loratzen Loratzen abestiaren bideoklip ofiziala (2025). Musika - SUA Ahotsa - Ane Barrenetxea Baxua - Janire López Gitarra - Julen Wright Bateria - Esteban Gaviria Grabaketa - Jose Lastra (Estudio Tío Pete) Ekoizpena, nahasketa eta masterizazioa - Jon Badi (North Waves Sound) Zuzendaritza eta edizioa - Ximon Agirre eta María Muriedas Letra: Inork ez dezale esan, errezegia izan zela Gertatutako dena begi bistakoa izan zela Iritzi asko eta, ezer berririk aurrean Inork ez dezala esan garrantzirik ez zuela izan Lore hoiek arantzaz beteak zeuden Baina ni nintzen, nire salbatzailea Erorita ere gora egin zuena Inork ez dezala esan, minik hartu ez nuela Zauri guztien penak ikasketa bihurtuta Lore hoiek arantzaz beteak zeuden Baina ni nintzen, nire salbatzailea Erorita ere, gora egin zuena Bide ilunek argitzen zuten dena Bide Ilunek, argitzen zuten dena Bide ilunek argitzen zuten dena Bide Ilunek, argitzen zuten dena Ilusio bat erori da Eroriaz ikasten duena Beldurrik ez, pausorik ez Igarotako pentsamenduak Etor zaitez, izan zaitez Arimantzako leku seguru bat Ez egin negar, ez egin negar Baina ni nintzen nire salbatzailea Erorita ere gora egin zuena Bizitza da loratzea Instagram: / suataldea Facebook: / suataldea Bandcamp: https://suataldea.bandcamp.com

Inork ez du berdin egiten negar (Neomak)


Musika eta hitzak: NEOMAK (Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe eta Leire Etxezarreta Learreta) Ekoizpen exekutiboa eta grabaketa: Pau Brugada Vilà eta Vic Moliner Abos (Olivera Estudi) Nahasketa: Haritz Harreguy (Haritz Harreguy Studio) Masterizazioa: Victor Garcia Guartmoner (Ultramarinos mastering) BIDEOKLIPA Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Zuzendaritza laguntzailea: Aitor Abio Ekoizpen burua: Liam McDonnell Ekoizpen laguntzaileak: Adrian Gonzalez eta Asier Zubia Argazki zuzendaritza: Andrea López eta Julen Arregi Milikua Aktorea: Klara Intxausti Arte zuzendaritza: Mikel Godoy Kamara laguntzailea: Aitor Rojo MUAH: Lexark eta Iraxxe Gaffer: Iker Aranguren Ramírez Diseinu grafikoa: Mikel Gardz Elektrika: Saioa Contreras Jantzigintza: Garikano Studio Kolorea: Julen Arregi Milikua Muntaia: Maitane Campos eta Asier Zubia ESKERRAK Iñigo Aranburu eta bere familia, Jangitz eta ECPV Aldaketen aurrean sentitu daitezken beldurren ondorioz, guztia zalantzan jarri eta ez egiteko erabakiak hartu izan ditugu zenbaitetan. Beldur horiek interpretazio subjektiboak direla ohartzean sentitutako amorrutik idatzi da kantua. Zein garrantzisua den norbere buruarekin elkarrizketak izatea. Ezinbestekoak diren mugak jarriz, norberak bereak, emozioei dagokien tokia emanez eta ekintzara eramanez. Norberak identifikatu behar ditu bereak eta ondokoarenak errespetatu, egoera beraren aurrean "inork ez baitu berdin egiten negar". LETRA Behingoz baretu dira garai bateko ekaitzak. Harrapatu gaitu gelditzeko oholtzak. Ihesi goaz barrenera, urtzeko gorderik dauden beldurren izotzak. Minak norenak, norenak dira? Ez ditut sentitzen nireak. Itsutu gaitu zure gorrotoaren keak. Inork ez du berdin egiten negar! Inork ez du berdin egiten negar! Inork ez du berdin egiten negar! Inork ez du berdin egiten negar! Behingoz argitu dira neguko gau ilunak. Aukeratu gaitu oholtzaren leunak. Ihesi goaz barrenera, hausteko gelditzen gaituzten horma astunak. Minak norenak, norenak dira? Ez ditut sentitzen nireak. Itsutu gaitu zure gorrotoaren keak. Inork ez du berdin egiten negar! Inork ez du berdin egiten negar! Inork ez du berdin egiten negar! Inork ez du berdin egiten negar!

2025/11/12

Zilarra (Gorka Urbizu)


BAKAN II EP-tik erauzitako kanta (c) Only In Dreams, 2025) www.gorkaurbizu.eus Bideoa: Arriguri Hitzak eta musika: Gorka Urbizu Ruiz Abbey Road Studios-en grabatua Studio #2 (Londres, UK) Ekoizpena eta nahasketa: Jordi Matas Ekoizpen laguntzailea: Joan Pons Masterizazioa: Dave Cooley (Elysian Mastering, Los Angeles, US) Personnel: -Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra -Jordi Matas: Baxua, gitarra, pianoa -Karlos Arancegui: Bateria -María Perera: Biolina Batzutan ez daukat iritzirik Galduta nago baina bizirik Diok nik Aaah ah Batzutan asko ez omen da aski Denak eman duenak badaki zergatik aaah ah ah Ta badator negarra berriz.... Batzutan nere izena ahazten dut Ta munduak berria ematen du Nik baditut mila motibo Ta badator negarra Zure begiak, zilarra Dena aldatzen ari da horren azkar Denak etsita gaudenean jada Jada... Nola bizi daiteke erantzuna duten galderak bakarrik eginez? aah ah ah ah Ta zerurantz begiratzen dute egan egiten ahaztu dutenek Ia denek, ia denek... Ta badator negarra Zure begiak, zilarra Dena aldatzen ari da horren azkar Denak etsita gaudenean jada Dena...

2025/11/10

Gereziak (Olaia Inziarte)


Jarri musika eta emaizkidazu gereziak ahora Eskuak dira lehen ukituarekin igotzen dutenak arbola,
eta gainean suge batek banatzen du kulpa kristaua doan Eroriko naiz, baino ez du inporta hartzen al badut loa Xoratuko zara, maitia Xoratuko zara Xoratuko zara, maitia Xoratuko zara Nola ote da posible aurreikusita zena, tripa beteakin, 'ta halere penaz Ardiak lerroz-lerro mendi maldan eskapo, 'ta ni zure gibeletik zeharo Aunitz maite duenak, aunitz sufritzen du eta Ez galdetu, zeren ez dakit zertaz Xoratuko zara, maitia Xoratuko zara Xoratuko zara, maitia Xoratuko zara Gosеz, gosez hil behar bai, baina Elkar maitez, еlkar maite Nik dudan guztia ez bada zuretako ere izango, ez dut deustako nahi Yo nunca pude vencer nada muy grande Caramelitos de miel, toma mi parte

2025/11/09

Mapa bat baino gehiago (Esne beltza - Amak)


Sakonki maite dut ene herria.

Mapan marraztu dut herri zahar bat

gaur Euskal Herri berria,

mapan marraztu dut herri zahar bat

gaur Euskal Herri berria.

Mapa bat baino gehiago da

gure nortasunaren irudia,

euskaraz zeharkatzen dugun

hizkuntzaren zubia,

mapan gu gara Euskal Herria.

 

Zazpi herrialde

etorkizunari elkarri begira,

zazpi herrialde

etorkizunari elkarri begira.

Mapa bat baino gehiago da

gure nortasunaren irudia,

euskaraz zeharkatzen dugun

hizkuntzaren zubia,

mapan gu gara Euskal Herria.

 

Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa

Lapurdi, Araba,

Zuberoa, eta Baxenafarroa,

zazpiak bai baina bakar bat elkartuz dantzan,

abesti beraren seme-alabak gara.

 

Zuekin eskutik

2025/11/08

Hitza hitz (Xiberoots-Gatom)


Ra-ta-ta-ta xiberootsen ataka, ez da gure lehena sekülan ez azkena Begira ezak banana rastaman, eguzki pean, aigü dantzan Hitza Hitz lehen Maulen, müsika freska heben Hitza Hitz lagünak biltzen, elektronika reggae skanking Oi-oi-oi-oi Herridxe garbi udaletxi loi Mozorrorik jantzi barik sistemien morroi Izen barin ta izan barik ezin leike bizi Horregaitxik xiberootsek argi dino beti Ronpopopon mauletik bermiora Xiberoots ragamuffin original style Ronpopopon mauletik bermiora, Laguntasune landuten, right now Bana banandutendu maitasune leko danatan Landutendu nortasune bana banaka goizetan Erritmuri emoten sue gara betiko sorginen ondorenguek Zerora altxatzen eskuek Lagun artin beti, gugana etorri, ta beti ta beti ta beti bardin Dirorik barik baie beti pozik Gudari fighters unity Hitza Hitz lehen Maulen, müsika freska heben Hitza Hitz lagünak biltzen, elektronika reggae skanking Grabaketa, nahasketa, mastering: Jérémie Garat Klip bideo egilea: Oier Arregi Bateria: FOUCHER Jordi–gital Gitar apala: POUVRASSEAU Rémi – la momie Gitarra lead : STASSINET Antoine – Tonio Gitarra ritmikoa/back : JAH–RAGOYHEN Pette Teklatüak: DHERS Txomin – Mine Perküzioak: FAROPPA Thierry – Titi Lehen botz: ETXEKOPAR Jon – Pulporiginal Feat : GATOM Sohütan grabatürik, “lükainka faya” studio barnean, 2022ko Üztailan

2025/11/07

Muga bat beti hor (Anje Duhalde)


TXOMIN DUHALDE: Bateria, perkusioak eta ahotsak IÑIGO TELLETXEA: Baxua REMY GACHY: Gitarrak, pedal steel eta ahotsak MIKEL IRAZOKI: Ekoizpena, grabaketa, nahasketa Grabaketa: Berako “MIK ESTUDIOA” Musika: ANJE DUHALDE Hitzak: XABIER AMURIZA Eskerrak. IÑAKI GOGORTZA, JOSEBA IRAZOKI Banabil Iparrean banabil Hegoan batean naizenean bestea gogoan. Inork ez dit galdetu mugan oraingoan nondikan heldu naizen edo nora noan. Ibili naiz munduan ene kantu maitez eta txalotu naute mira eder batez. Dohatsu sentitu naiz nintzena izatez eta ene herria hain gora ikustez. Hala itzuli nintzen pozik eta baikor baina barne-barnean muga bat beti hor. Grina bat nuen eta betea dut dena agian ez osoki agian gehiena. Maite dut berritzea ene oroimena eskura izan baitut desio nuena. Zer edo nola izan ninteke gehiago? Zirkulua joan da geroz handiago. Gelditu naiz pentsatuz: «Hemen ongi nago! Iritsia naiz uste baino aitzinago». Hala itzuli nintzen pozik eta baikor baina barne-barnean muga bat beti hor.

2025/11/04

Hil artean bizi (Ilargi ft Ines Osinaga Marina Landa)


Musika eta letra: Ilargi Arrizabalaga Ahotsak: Ilargi Arrizabalaga, Marina Landa, Ines Osinaga Bateria: Mikel Zubiria Gitarra: Manu Moro Ekoizpena, Grabaketa eta nahasketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor Garcia (Ultramarinos Estudioa) Aktoreak: Elena Guinea Lur Serrano Aritz Aranburu Gidoia, errealizazioa eta muntaia: Jon Alberto Lejardi Figurazioa: Mª Carmen Lasurtegi, Mayu Olalde, Maoxe Arana, Aintzane Artola, Edurne Sáez, Norma Andrade, Peru Kortabarria, Uxue Kortabarria, María Guinea, Aritz Aranburu, Saioa Alonso, Oihana Arakistain, Lorea Anacabe, Marta Díez, Maren Díez, Eli Bergaretxe, Amaia Zabala, Amaia Ullate, Lorea Martínez, Nahia Intxausti, Sandra Barkaiztegi, Naiara Ormazabal, Elena Rodrigo, Irati Urionaguena, Ane Larruscain, Marixa Berriozabal , Onditz Mendizabal, Jone Unzalu, Ione Pagonabarraga, Arrate Igarza, Eba Tomasena, Yolan Ibarzola, Janire Vazquez Eskerrak: Kontxi Gorrotxategi Eliza Zaharra Elkargunea Iñurri elkartea “Amore emateko beti da goizegi”
Leire Pagadizabal Igarzabal (Lesaka), 2024ko Urtarrilaren 14an mibiziaz hil zen, 22 urte zituela.

Notizia baten bidez Bizitza aldatu zen Ziklo baten hasiera Luzerako joango zena Ezezkoak ematen behingoz hasi Unean unez bizitzen ikasi Taldea indarrez eta goxo eutsi Iñurrien antzera: Hil artean bizi Lehen ileei agur esan Bular barik ageri bihotza Ospitala lantoki berria Nire bilaketa ispiluan Ezezkoak ematen behingoz hasi Unean unez bizitzen ikasi Talde indarrez eta goxo eutsi Iñurrien antzera: Hil artean bizi Hutsunez beterik hil artean bizi Hutsunez beterik hil artean bizi Badaude bi titi dituzten emakumeak, titi bakarrak ere bai eta bagaude ere titirik ez daukagunak Bakoitzak ahal duen moduan eraman dezala Hutsunez beterik hil artean bizi Hil artean bizi

2025/11/03

Tantaka (Burutik)


Musika: Burutik Produkzioa, grabaketa eta nahasketa: Josu Erviti Ko-produkzioa: Peio Martinez Bideoa: Peio Martinez Kanpo irudiak: Hatortxu Rock Ohore, agur bero. Zurekin oroituko naiz inoiz huts egin ezkero. Betiko zirudien, ta non geratu ziren ikusiko ez dutenak maitasuna ez dela orain erregaiaz neurtzen? Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria, izanda gaindia iragandako iragan guztia. Orok jarriaz zuhaitz, belar, lore ta harritxoak osatzen da gure basoa nahiz horrenbeste espero sute eta furtiboak. Hargatik ez dirudi ez gaudenik eroak. Estadistikei buruz estadistikak dio huts egin lezakeela. Tinko jarraitzen dugu, nahiz esanez adio. Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria. Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia. Nork emango dizu bat eraman ezkero milak jarraituko dugularen bermea? Arauak ez gaitu egingo herri askea! Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria. Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia.

2025/11/01

Flash begi batean (Itoiz)


Gero...
astindu gauaren hormak
zein suaz urtzen saminak...
musikaz?
gero...
magiaz igortzen nau guztiz
zigarroak suzko begi bat dirudi.

Ilunare ilunare ilunare
pizten ari zaizu ilea...ez?
zure sare barruan nago.

Gero...
i love ezpain bilduma
txirrinduak gure zai arean gurpilez gora
gero...
eseri uhinetan
utopien museotatik ezin ihes.

Haizebare haizebare haizebare
pizten ari zaizu ilea... ez?
Zure sare barruan nago.