2011/10/23

Zergaitik eta nola ekoizten dut karaoke bat


Nire irakaskuntzako lan jardueran betidanik euskal abestiak esparru handi bat bete dituzte. Ikasleekin abestiak lantzeko etapa desberdinetatik pasa egin dugu. Hasieran lan egiteko era oso simplea zen, ikasleek abestiak aukeratu, biniloak martxan jarri eta idazmakinez egindako abesti txostenak irakurriz abesten genuen.
Gero informatika ailegatu zen eta txostenak hobetzen joan ziren. Kasette eta biniloetatik CDetara pasa egin genuen. Urtero euskal kantagintzan sortu diren nobedade gehienak erosi eta erosten ditugu. Dugun  Euskal CDteka oso handia danez, taldeekin lantzeko ikasturtero abesti CDa prestatzeko aise egiten  dugu.
Orain dugun CD  zein binilo guztiak  mp3ra pasa ondoren musika guztia digitalizatuta daukagu. Honek edozein bilduma  edo trataera informatikoa egiteko balio zaigu.
Duela laupabost urte Karaokeak egiteko aukerak bilatzen programa batzuk probatu eta azkenean duela ia lau urte oso erreza den KARAFUN programa topatu genuen. Honek lortzen dituen emaitzak itxurosoak dira.
Orain karaokeak egiteko, gehienetan KARAFUN bakarrik erabiltzen dut. Efektu bereziren bat lortu nahi baldin badut Pinnacle Studio erabiltzen dut. Hau da Karafunekin exportazioa AVIra egiten dut eta gero artxibo hori  bideo edizio programan jarriz, nahi dudan edizioa burutzen dut. Editatutakoa MPG2an gordetzen dut.
Azken ikasturteetan barnetegian karaokea ekintza oso potentea izan da. Taldeak bost egun izaten dira eta bigarren egunerako ikasleak erdal giroko ingurukoak izan arren  prestatutako abestiak topera abestu dituzte. Duela hiru urte ikasle batzuk Youtuben eskegiteko eskatu zidaten, eta hortxe hasi zen istorio hau:
Gaur egun nire YOUTUBEko kanalak 500 karaokeen muga gainditu du eta laster 10.000.000 bisiten muga lortuko du
Blog honetan, eskegitzen ditut karaokeak mp4an daude. Barnetegitik pasatutako ikasle zein irakasleak gogo handia adierazten dute karaoke hauek bere jardueretan erabiltzeko. Hau dela eta, euskal abestiak eta euskera gehiago egin  eta eragin dezazuen hemen dituzue karaoke hauek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario