2025/08/09

Urtaroak (Korrontzi eta Xabier Amuriza)


URTAROAK
 
Udaberri, udaberri
zoroak ere igerri.
Zuhaitzak hostotu eta
odolak gora etorri
gorago ikusten ditut
Gorbeia eta Aizkorri.
 
Uda gori, uda gori
eltxoak ere erori.
Zein labetan errea da
eguzki biribil hori
izerdia dariona
Orhi eta Anbotori?
 
Udazkena, udazkena
kolorez aberatsena
orbelak airean eta
urak bueltan datozena.
Hego-haizeak badaki
nire maiteen izena.
 
Negu beltza, negu beltza
haserre da leiho ertza.
Elurrez eta txingorrez
hain beltza ere ez pentsa.
Olentzerok beteko du
otso txikien ametsa.
 
Korrontzi
Xabier Amuriza

No hay comentarios:

Publicar un comentario