2025/11/07

Muga bat beti hor (Anje Duhalde)


TXOMIN DUHALDE: Bateria, perkusioak eta ahotsak IÑIGO TELLETXEA: Baxua REMY GACHY: Gitarrak, pedal steel eta ahotsak MIKEL IRAZOKI: Ekoizpena, grabaketa, nahasketa Grabaketa: Berako “MIK ESTUDIOA” Musika: ANJE DUHALDE Hitzak: XABIER AMURIZA Eskerrak. IÑAKI GOGORTZA, JOSEBA IRAZOKI Banabil Iparrean banabil Hegoan batean naizenean bestea gogoan. Inork ez dit galdetu mugan oraingoan nondikan heldu naizen edo nora noan. Ibili naiz munduan ene kantu maitez eta txalotu naute mira eder batez. Dohatsu sentitu naiz nintzena izatez eta ene herria hain gora ikustez. Hala itzuli nintzen pozik eta baikor baina barne-barnean muga bat beti hor. Grina bat nuen eta betea dut dena agian ez osoki agian gehiena. Maite dut berritzea ene oroimena eskura izan baitut desio nuena. Zer edo nola izan ninteke gehiago? Zirkulua joan da geroz handiago. Gelditu naiz pentsatuz: «Hemen ongi nago! Iritsia naiz uste baino aitzinago». Hala itzuli nintzen pozik eta baikor baina barne-barnean muga bat beti hor.

No hay comentarios:

Publicar un comentario