2025/12/14

Bada leku bat (Ruper Ordorika)


RUPER ORDORIKA - BADA LEKU BAT --------------------------------------------------------- Musika eta hitzak: Ruper Ordorika Biideoa: Oskar Alegria 25

Bada leku bat
nire gogoan,
non gaitzik ez den
sekulan.
Non alai bizi,
nahi bezala,
non zoli ibili
bizikleta xuri batean.
Nere menditik
urruti da leku hori,
zeru txiki bat,
hara nahi dut itzuli.
Zainduko al nauzu
beheko sua bezala,
dena argi-itzal
dena zalantza?
Nere lekura
lagun nazazu,
haize ero batek
orbela eraman duenean.
Nere menditik
urruti da leku hori,
zeru txiki bat,
hara nahi dut itzuli.
Izarra nahi zenuke udako zeruan,
dantza doinuak entzun inguruan,
gogo ilun hori alaiagoa izanen da,
gaugiro promesaz betean.
Nere menditik
urruti da leku hori,
zeru txiki bat,
hara nahi dut itzuli.

No hay comentarios:

Publicar un comentario