DANTZA DEZAGUN
Pistola baten aurrean denok berdinak gara
berotzen naiz entzuten influencer baten negarra
erretzen nuen belarra orain aldiz zure barrak heldu naiz
deitu zero laurogeita hamaikara
Xatiro berriro begira
neurea dezberdina hemen otoitzen dugun ama ez da birjina
hau da jo ta fuego letrak egiteko grina zure letra hutsa dirudi ETB-ko parrilla
PNVro Cayetano pila
Youtubero nazia kuneta baten hila mutila! behin torturatzeko jarri zidaten Take That
gaur aldiz jarri al didazu Ben Yart
garaipenaren harira musikan egia, gaur egungo eszenan garailea marketina
baina utzi betiko miarda hori tira tira goaz harira poltsa honetan daukat merkantzia
inor ez da mugitzen denak lotan, euskal hizkuntza berriro kolokan, oihu egin beharrean
gaude txioka faltan botako doku kale borroka
hau da nire kopla akoplatzera noa mikroa
faxismoa beti egon da ez esan dela ziklikoa
baina dena pikutara bidali baino lehenago lagun… LASAI
ESTRIB: Dantza dezagun (x4) IGO BOLUMENA!
DANTZA DEZAGUN – Juantxoren zatia
Dantzatu nahi dut, baino kaguendios ezin dut.
Ez dakit nola besteek ahal duzuen.
Kontua ez da gitarrak edo sinteak,
estilo-gerra aspaldi pasa zuan.
MLC eta Xatiro, tsunami bat zure buruan esaldiro,
pentsatu dugu balada bat egitea baina ez da giro.
Ez ditut kea eta folklorea bereizten,
estatu hileta bat talde batek utzi duen aldiro.
Bagara, bagera, bagire, ez dauzkadan seme-alabak
D eredutik ateratzekotan nago ni ere.
Ez da zilegi dena, denak ez du balio,
gutxienez Euskarari zerbait emango balio...
Ez al dio inork hartzen honi apropiazio kulturalaren kiratsa?
Euskaldunak euskaldunari ikatza.
Baina arrazoiak soberan dauzkat egoteko lasai,
hurrengo urtean berriz BBK Live!
Oso popularrak zaretela denak, baietz!
Pandemiako SOLD OUT haiek...
Resaka emozionalak eta asimilatzeko denborak...
Sagardotegian ez bezala gutxitan baina asko,
a ver si de una vez hablamos ya todos en vasco.
Ez da kimera bat, gertatzen ari da gaur egun
eta Gaur Egun-ean, baina lagun lasai,
dantza dezagun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario