Gaueko ilargi argitan, galderak airean
Zerbaitetan sinestea zer ote dan?
Aspaldiko kontakizunetan aurkitu gara hainbatetan
Agian beste bizitza batean
Esan digute dena dela sorginkeria, dela sorginkeria
Sorginkeria
Aspalditik hasi belaunaldiak behera
Amak beti esan digu gauza bera
Jarraitu barruan duzuen sena
Behin sorginkeritan hasita
zaila da gelditzea
Ingurura begiratu eta ez konturatzea
Dena dela berezia, guztiok gatozela
izar-hauts berdinetik… Sorginkeria
Esan digute dena dela sorginkeria, dela sorginkeria
Sorginkeria
Esan digute dena dela sorginkeria, dela sorginkeria
Sorginkeria
No hay comentarios:
Publicar un comentario