2026/06/04
Flako Fonkik, Xabier Lete. Antton Valverde eta Julen Lekuonaren "Amalau eriyotzena" abestia bertsionatu du. Egile ezezaguneko bertso-sorta da, Jose Larrañaga Mendaroko semeak 1825eko urriaren 31n Etxebarriako Altzibar baserrian egin zituen hilketak kontatzen dituena. Kartzelan zegoela heriotza zigorraren zain, bertsolari bati enkarguz jarrarazitako bertso-sorta da, haren ibilera odoltsuaren berri ematen duena lehenbiziko pertsonan. Amalau eriyotzena Mila zortzieun eta ogeitabostian au amairugarrena Urri-ko illian Martin Itzeberriko Altzabarrenian atiak jo nituen ongi illunian, baita ireki ere borondate onian. Ixtimatu ninduten konde bat bezala, sillan exeri erea afaldu nezala; konformatu ziraden familiyan ala nagusiya ta biyok etzinen giñala... berari sartu niyon petxutik puñala. Oitikan saltatu za eriyo-igesi, nigandik alakorik etzuen merezi. Alabak zuenian aita ala ikusi apaizaren eskaka bertatik zan asi aizkora trixte batez niyon burua autsi. Lenguan izandu zait anaia gaztia, lastima egiten zuen nere ikustia. Ai zer nola ote diran aita-ama tristiak! Nizaz eskarmentu balitez bestiak... Ni ere izutzen nau biziya kentziak. Ogeita iru urteko neskatxa gaztia... etzen bada lastima ala tratatzia? Aizkora trixte batez muñak saltatzia; ez da milagro izan ni laixter galtzia; aisa merezi nuen bertan urkatzia. Ikusi zitunian senarra ta alaba Katalina gaxuak, ai, ura negarra! Ez bazuen jarri nai bestiak bezala dirua non zeguen esan beriala; ongi benakiyela dirurik etzala. Santo Kristo, zurekin konfesa nadiyan zer obra egin nuen nik Katalauniyan. Leridan pasa eta urbilen erriyan bost lagun bizi ziran beren familiyan, guztiyak il nituen gabaren erdiyan. Gorputzeko ikara, animako lotsa zeren egin ditudan amalau eriyotza. Aditu ezkerotik diruaren otsa bidean atera-ta botatzeko poltsa aterako niola bestela biotza. (Jose Larreina baten gertakizunetaz)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario