2026/09/14

Zenbat bide (Skaregekasko ft Anuk & Elene)


 Lahardi Road 2026

Skaregekasko Musika eta letrak: Skaregekasko Ahotsak: Maddi Zuloaga, Elene Alustiza, Anuk Harreguy Grabaketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor García, Cool v Mastering S.L. Letra: Bala hotsak nagusi Intxortan Emakume bat momentu hortan Herrerako aldapan Bi haur esku banatan Frantziara ihesi eskortan Odol gorritu zen Urumea Mututu zuten emakumea Arriskua zapaldu Ideia bat zabaldu Eta gaur arte ixilunea Nahiz eta gerra galdu Ta faxistak ugaldu Hau da gure unea! Hiru pauso eskeralderantza Bat gehiago horrela da dantza Eskubian botere ta arau Bertan buka zenezakelako uau uau uau Orain ezker besoa jaso zazu gora Besapea garbien sudurren ondora Eskubia hobe da mantentzea behian Gehiegik altxa zuten 36an Norengana gerturatu ta nondik aldendu Ze alderdi aukeratu ta ze mugimendu Kuba, Iran, Nikaragua edo Palestinak Zure dantzaren erritmoa sumatzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina