2026/10/06

Izan genuena (Izan bai)


 Ni gabe ez zara ezer

Ni gabe ezin bizi Eta ezin nauzu ikusi Ukatu nauzu behin eta berriz Baina nire egarriz Beti zaudela ulertu ezin Besteen esperantzan Bizi zara zalantzan Zatoz niregana! Ez daukat baldintzarik Behar duzun hortatik Emango dizut nik! Zure lotsa, zure haserre Zure beldur eta atsekabe Iluntasuna dut maite Toki guztietan, uneoro Ez al zara ohartuko? Zure zati naiz betirako Besteen esperantzan Bizi zara zalantzan Zatoz niregana! Zaurien magalera Zure izate hutsera Iluntasunera! Barne borroka behin eta berriz Gainditzen da ikasiz Iluntasuna ez da betiko Jarrai dezadan tinko Maitasuna eta onarpena Ikasgairik zailena Kolpe bat beste baten ondotik Jaso arren, jarraituko dut Zutik! Besteen esperantzan Bizi zara zalantzan Zatoz niregana! Zaurien magalera Zure izate hutsera Iluntasunera! Barne borroka behin eta berriz Gainditzen da ikasiz Iluntasuna ez da betiko Jarrai dezadan tinko Maitasuna eta onarpena Ikasgairik zailena Kolpe bat beste baten ondotik Jaso arren, jarraituko dut Zutik Orain ez duzu nire beharrik Baina ez zaude bakarrik Gauez begiak itxi orduko Ilunetik naiz agertuko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina