2024/08/30

Orbaizetako arma olaren kantua (Benito Lertxundi)


Orbaizetako arma olaren kantua

Orbaizetako arma-olaren
horma zaharrak
suzko ekaitz dardartsu guziak
jaurtikiaz jasanik,
kondaira urratu baten
ezaugarri bezala,
xoilki,
bakardadean geldituak.

Beren baitatik ohizko bidean
erreka iheskorra badoa,
harriez maitemin eta lehen-minez
eten gabeko joanean,
hezetasun orlegiz
itzala jauntziaz,
eta uraren murmurio zoroak
hantxe du aurkitzen
oihartzunaren lillura.

Nortasun sarkorra darion
jaure sendoa,
gure nahi eta ezinezko izate hautsiaren
irudi apurtua.
Zahartuegia dagoen
gure ez izatearen mina
ixurtzen ari den sabel sofritua.

Eta eguneroko bakardadean,
ixil ixilean,
nehor ere ohartu gabean,
suzko, burdinezko eta zizpazko
oroitzapen zaharrak
kopletan jalgitzen dira
hormetan erroak dituzten zuhaitzetan gora.

… Eta basoilarrak kantatzen du
Iratiko basoan.

2024/08/23

Mundu berria (Mirari)


Letra: Oheratzean eguzki izpiak ikusten ez dira jada Ta oraingoan ilargia da nire maitale bakarra Amets gaiztoak gauero burutik kendu nahian Urduritasunak izerdiz betetzen dit gorputz osoa Biharamunean pentsatzen Zeruan izar iheskorrak daude Desio bat buruan, bizitza berri bat, mundu berri bat Eguzkiak ilargi berri bat piztuko du Indartsua, izar iheskorrak gaindituz Agian noizbait norbaitek lapurtuko du berriro Bitartean ilargia gurea da mundu berri hontan Hasi da jada bide berria ta ustekabean Pauso bat eman ta bapatean hasi naiz korrika Haizeak gogor aurpegian Malko bana begietan Helmugarik ez duen norabidean Biharamunean pentsatzen Zeruan izar iheskorrak daude Desio bat buruan, bizitza berri bat, mundu berri bat Eguzkiak ilargi berri bat piztuko du Indartsua, izar iheskorrak gaindituz Agian noizbait norbaitek lapurtuko du berriro Bitartean ilargia gurea da mundu berri hontan Distiratsu iritsi da egunsentia Zatoz korrika, hasi da jada mundi berria! Zatoz korrika egunsentira! Hasi da jada mundu berria!

2024/08/22

Bortükak (Xiberotarrak)

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Sasu ederra jin denean,
Pettara ützi beharrean
Egün artzainak joanik gira,
bortüala bürüz goizaldian
Gure artaldearen ürratsean,
tzintzarradaren sonüan
Karrikak oro gainti ebilten,
denek algarrekin alegrantzian

Begira detzagün beti,
gure Eüskal Herriko ohidürak
Herriak bizirik izan ditean,
"ta kanta ditzen bortüak"

Gero, üdan denbora dügü,
bortü hegietan igaraiten
Kabalen artean egünoroz,
gure lana baliatzen
Besterik ez nahiagorik,
gü heben gira gozatzen
Arrenkürak saihetsean ützirik,
gure egiazko bizia da heben.

Larrazkena heltzen delarik,
bazterrak gorriz beztitürik
Olhako bizia ützirik,
etxaltealat arra-ützülirik
Ordüan ez dügüla jagoiti,
beste mengoa handiagorik
Dagün urtean arrajin ditean,
bortükak bedatsea arrajinik