2024/11/05
Lau teilatu (Itoiz) bideoklipa
Hemen gaude
Ta poztutzen naiz
Ta ziur zure aita ere bai
Ta zer ondo zelan dijua
Zure bufanda txuria
Lau teilatu gainian
Ilargia erdian eta zu
Goruntz begira
Zure keia eskuetan
Putzara batekin putz!
Nengana etorriko da
Ta berriz izango gara
Zoriontsu
Edozein herriko jaixetan
Goxo goxo
Kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt
Negarrik ez
Txuri zaude ta malkoak
Zure kolorea kentzen dute
Lau teilatu gainian
Felix, Felix bihar
Berriz egongo gara
Txanpain apur batekin
Diru gabe baina
Izarrak gurekin daude
Piano baten soinuaz
Lau teilatu gainian
2024/11/03
Egun motela (Itoiz)
Autobusetik behera
zigarroa lurrean lausotuz
eskailera gora giltzaren metal hotsa
ate hau gizendu dela dirudi
argia piztu behar
iluna desegin
zapatak aparkatzeko tokia
tokia bilatu behar
sukaldean hotzgailua
hilkutxa dirudi
afaltzeko gogoak
kafe bero batean urtu ditut
zigarro bat piztu nahi
hauxe da egun motela
berriz aspertuko naiz
beti histori berdineaz
tokataren gain dagoen diskoak
hautsa azalean eseri behar naiz
oinak bilusik fmen gainean
telebistaren zaratak betetzen aidea
iheserako botoirik banu
autobideen arrai horiak
bukatzen diren puntura joateko
ta modernoak "english speaking"
hauxe da egun motela
berriz aspertuko naiz
beti histori berdineaz
2024/10/25
Ttiki ttikia (Anje Duhalde - Georges Brassen)
Ez nuen inoiz txapelik kendu nehoren aurrean
Ta orai berriz noa zoratzen deitzen nauenean
Otso nintzen ta bere eskutik jaten dut geroztik
Zakur gaiztoaren hortz handiak ez ditut jadanik.
Ttiki ttikia bihurtu nintzen
Panpina bat besterik ez zen
Etzanda begiak hesten zituen
Aita-ama erraiten zekien.
Beti izan naiz oso eroskorra, ah! Zer aldaketa
Urtu egin naiz bere ezpainetan izotzen antzera
Ezpain gozoak, ezpain xamurrak kontent dagonean,
Bihurtzen dira mutur luzeak, hasarre denean.
Segi behar ditut bere legeak, agindu guziak
Zentzugabeko erokeriak ta jeloskeriak,
Neska xarmant bat behin agertu zen etxeko atarian
Golpe ederrak bildu zituen bere ausardian.
Azti guziek erran didate galduta nagola
Panpina hunen atzaparretan hiltzera noala,
Ustegabean denak gabiltza borreroren bila,
Nere kasua desiratzen dut bera izan dadila.
2024/10/19
Jauntxoak egin eban (Guggenheim Urdaibai STOP)
JAUNTXOAK egin eban
urrezko zubixe
bertora ekarteko,
PUPPY (e)ta GUGGENHEIN!!!
Ekartzen hasi ziren ...
jauzi zen zubixe...
Jauntxoak hartu eban
KRISTOREN OSTIXE!!!
2.
Gure OKA errekatik
irten zan bustirik,
gainera sikatzeko
ez zen eguzkirik🌞
Egindakoarekin...
guztiz damuturik...
EZ DAU BERRIZ EGINGO
URREZKO ZUBIRIK!!!
3.
Horrelaxe hil jako
makina bat asmo,
baina aurrera doa
moskieta Jauntxo!
Batzuei berdin jake...
buzti zein ez buzti...
Erreka zehar doa
museo eta guzti!!!
4.
Erreka basterrien
herrikoekin kexka,
lizentzi barik egin
ote dauen peskan!
Eskuek gora jasoz...
Jauntxoren protesta...
"Neure museue da ta
arrain-kaixa ez
da!"
5.
Astileru(e) pasa eban
berak osta-osta...
herritarrei esker...
MUSEUEK OSPA!!!
Jauntxoak bere atzetik
Mekaguendioska:
"Erreka pasatzie
ez jazt gitxi kosta!
6.
Jauntxoren Gure Eugen
diruz hasikue,
beti negoziorako
holan pentsaikue.
Museuek alde egin da...
Hor ihesi doa...
AGUR SOLOMO ETA URDAIAZPIKOA!!!
7.
MUSEUE maite eban,
eta ez besterik,
munduen ez zegoen
beste halakorik.
Pentsetan dago hilda
ala dan bizirik...
Museue topau ezin...
Holako ostirik!!!
8.
Bere museuen bila,
behera ta gora,
ihesi egin deutso
(e)ta ez daki nora.
Horren pentsanendue...
datortzo gogora...
"Txerri-askaren baten
gordeta (eg)ongo da!!!
LA
LARALA LARALA....
2024/10/18
Txitxarro (Süne)


Musika 1 abesti
2024/10/17
Altxa eskua (Esnebeltza ft Xiberoots)
2024/10/09
Udazkena (Iñaki Palacios ft Mikel Urdangarin)


2024/10/03
Lehia ez da nahia (Imuntzo eta Beloki)


2024/10/02
Goizeskolak (Eltzegor)
Urtez urte, pausoz pauso,
herriz herri eta auzoz auzo!!
Urtez urte, pausoz pauso,
herriz herri eta auzoz auzo!!
Erdaldunak euskaldun/u
(e)ta itxaopendu gure geroa,
gau eskola gazteen arra,
kutsatu beharra, bai,
Iparra baita Hegoa,
gauez, gauez, gau eskola gazteen arra,
kutsatu Iparra eta Hegoa.
Urtez urte, pausoz pauso,
herriz herri eta auzoz auzo!!
Urtez urte, pausoz pauso,
herriz herri eta auzoz auzo!!
Ilunpetikan argira,
ororen desi/a aspaldikoa,
eta unea heltzean,
jokoa musean handiari jo hordagoa,
goizez, goizez, eta unea heltzean,
jokoa musean jo hordagoa.
Ur/tez ur/te, pau/soz pau/so,
he/rriz he/rri e/ta au/zoz au/zo!!
Ur/tez ur/te, pau/soz pau/so,
he/rriz he/rri e/ta au/zoz au/zo!!
Gas/te/iz-/ti/kan e/ra/so/ak,
HA/BE e/ro/so/ak e/ka/rri ga/ra,
A/E/K, KO/RRI/KA e/ta ba/tzu/ek e/rre/ta,
e/zi/ne/an HA/BE trai/le/rra.
Har/tu, har/tu,...
A/E/K, KO/RRI/KA e/ta ba/tzu/ek e/rre/ta,
har/tu trai/le/rra.
Urtez urte, pausoz pauso,
herriz herri eta auzoz auzo!!
Urtez urte, pausoz pauso,
herriz herri eta auzoz auzo!!
Heldu da demokrazia
ta_aristokrazia heldu berriak
e/ro/si na/hi du guz/ti/a,
gu/re bur/ge/si/a lo/kar/tu/a bai/ta a/tza/rri/a,
HABE-k, HABE-k e/ro/si na/hi du guz/ti/a,
hi/ru pro/bin/tzi/ak, Eus/kal He/rri/a.
Bukatu da eskasia
jokoduna baita nagusia,
atzarri den burgesia,
euskararen aristokrazia!!
Bukatu da eskasia
jokoduna baita nagusia,
atzarri den burgesia,
euskararen aristokrazia!!
Bukatu da eskasia
jokoduna baita nagusia,
atzarri den burgesia,
euskararen aristokrazia!!
Berandu da (Itoiz)
Lehengo batin
bidali nuen
Sherlock Holmes
Watson-ekin
ene andre ideiala, please
bilatzeko eskatuz
Astero egiten gendun
bilera luza bat
detektibe haiek beti
informe berbera zen
ematen zitadena
iribarre etsiaz
"Ez, Sigrid erregina ez da
hiri guztian azaltzen
arrastorik batere utzi gabean
joana dirudi."
Ni ere ibiltzen naiz
ene maitearen
soineko pusketa bat-edo
bere painelu horia
aurkitzeko asmua
desio alper horreaz.
"Ez, Sigrid erregina ez da
hiri guztian azaltzen
arrastorik batere utzi gabean
joana dirudi."
Berandu da, berandu da
berandu da niretzako
Berandu da, berandu da
berandu da niretzako
Ez dut sekula aurkituko
nire Sigrid erregina...
...sekula ez dut...
2024/10/01
Oihan beltzian (Guk)
udaberria jin denian
lumak ez dituzte galdu negian
dira ohantzian.
Nungo oihanetik kantuz xoriak
entzunarazi ote dauku deia
nundik oiharzunez da xoria
bai, abertzalia.
Udaberria du bere semia
eriotza beltzaren etsaia
bizirik du begiratu nahia
bai Eskual-Herria.
Zenbat izerdi ta odol xoriak
ez galduak bai baliatuak
zonbat luma ez ditu xoriak
ohantzeratuak...
Ohantzia dauka gure herria
luma pean latza du bizia
hatsa ere du ezaugarria
da libertatia...