Udazkenaren ertz batek maitia Eman dizkit egun onak gure leihotik Zaldi eroaren tiraka atera dit Eguneko lehen irria
Gure aita sarean eskelak leitzen dabil Gaztainondoak kimatzen jarri aurretik Adaxkak betiko kutxan gorde dizkit Sugar hau guztiz inoiz itzal ez dadin
Bina plater jartzeko esan dit amak Egongelan bazkalduko dugula Txakurrak bere ferekak eskatzen dizkit egunero Gerratik itzuli banintz bezala da Zerbait xumatuko zuen beharbada
Hogei arte zenbatzerik hasi du ilobak Zenbat urte dugun galdetu digu gaur Zenbat urte da hori osaba, zenbat?
Ta hegaldiak hartu ditut maitia Bi aldiz pentsatu gabe
"Ke os jodan, txiltxoko records yauyaa,
Honetarako jaio nintzen ni, eta honetan hilko banaiz ongi,
kantua zure ezpainetan soilik, baina etzaitut ikusten hemendik.
Ezgaude salmentan, zaindu maite duzun horii, yaau,
kantuen itzala betiko kaleetan, zure ezpainetan soilik.
Iñork agintzeen ez didan bitarteaan,
zuretan nintzeen denbo geyegi zure itzala izan nintzenetik,
zuretan nintzeen, denbo geyegi denbo geyegi ,
iann beats, keos jodan un poco hago lo que quiero,
hey berriz, iñorrek agintzen ez didan bitartean
iñorrek agintzen ez didan bitartean
iñorrek agintzen ez didan bitartean
Maiteko dut, maiteko dut maite dudana,
Ouh, txiltxoko records yauyau,
Iñorrek agintzeeeeeeeeen,
Iñorrek agintzeeeeeeeen"
Jainkoak babes zaitzala
zure ametsak beteaz,
besteei lagundu eta
zuri laguntzen lagaz.
Izarretara eskailera
mailaz maila igo.
Izan zaitez gazte betiko,
gazte betiko, gazte betiko,
ahal bada, gazte betiko.
Artez hazi zaitezela,
hazi zaitez egiaz,
beti egia jakinda,
jabetu zure distiraz.
Izan beti kementsua,
eutsi tente eta tinko.
Izan zaitez gazte betiko,
gazte betiko, gazte betiko,
ahal bada, gazte betiko.
Lana falta ez dakizula,
ez biderik aurrean,
izan oinarri sendoak,
haizea aldatzean,
bihotza alai mantendu,
kantu hau izan begiko.
Izan zaitez gazte betiko,
gazte betiko, gazte betiko,
ahal bada, gazte betiko.
Mikel Urdangarinek bere 20. diskoa argitaratu du 2024an, Mundua eder izenburu pean. 15. estudioko lana da.
10 abestiz osatuta dago, ia denak Mikel Urdangarinen letrak eta musika dituztela. Mundua eder eta Udako gau epela kantuen letren egilea: Kirmen Uribe. Zerua izar jario kantuaren letraren egilea: Harkaitz Cano.
✅ Hau da Mundua eder abestiaren bideoklipa eta hemen fitxa teknikoa:
Bideoaren egilea: Josu Venero
Argazkiak: Juan Carlos Rodriguez
Letraren egilea: Kirmen Uribe
Musikaren egilea: Mikel Urdangarin
Abesti honetan Izaro Andresek parte hartzen du
Eskerrak:
BilbaoTurismo
Hotel The Artist
✅ Mundua eder. 2024. Abestien zerrenda:
Gaur ez da nahiko
Euripean
Bart gauez
Mundua eder
Izurik ez gehiago
Ilunabarra
Zerua izar jario
Udako gau epela
Argira
Edertasuna
✅ Mundua eder abestiaren letra:
Mundua edertzen du bertsoak
mundua edertzen du naturak
mundua edertzen du arteak
mundua edertzen du lagunak
bai, lagunak edertzen du mundua
Mundua edertzen du gauak
mundua edertzen du ametsak
mundua edertzen du larruak
mundua edertzen du bihotzak
bai, bihotzak edertzen du mundua
mundua edertzen du justiziak
mundua edertzen du begiruneak
mundua edertzen du oroimenak
mundua edertzen du berdintasunak
Bai, berdintasunak edertzen du mundua
Mundua edertzen du irriak
mundua edertzen du biziak
mundua edertzen du herriak
mundua edrtzen du euskarak
bai, euskarak edertzen du mundua
Itzultzen bada matita jakin merezi izan duela.
Bizitza oso bat borrokan
Untxiaren kontra korrika dordoka
Atera Puntsa litroka
Emeki goaz higatzen arroka
Ta zenbat gau egon garen zeruari galdetzen
Jakin gabe erantzunik ote den
Ta galdetzen hasi aurretik zergaitik jarraitu honekin?
Gogoratu eraiki duguna gure maitasunarekin
Ta muga hoien gainetik hurrengo dantza zurekin
Ospatu dezagun maitia berriz gaudela elgarrekin
Denok batera segi dezagun gure bidea
Euskaraz nahi ditugu orain gure azterketak
Elkarlanean arituz lortu dugu aldaketa
Orain besta egiteko momentua iritsi da
Zuk ere egin dezakezu urratsa herria garatzeko
Trago bat edan dezakegu denak giroan sartzeko
Hizkuntza har dezagun bihotzetik salbatzeko
Ta galdetzen hasi aurretik zergaitik jarraitu honekin
Gogoratu eraiki duguna gure maitasunarekin
Ta muga hoien gainetik hurrengo dantza zurekin
Ospatu dezagun maitia denaaaaaa
Azken dantza izango balitz bezala
Bapatean tentetu zait azala
Eta pena itzultzen bada
Maitia, jakin merezi izan duela
Ta muga hoien gainetik hurrengo dantza zurekin
Ospatu dezagun maitia berriz gaudela elgarrekin
Hitzak eta musika: Gorka Urbizu
1. Bateria eta koroak: Joan Pons
2. Bateria eta koroak: Mariana Mott
Gitarra eta koroak: Amaia Miranda
Baxua eta koroak: Jordi Matas
Gitarra eta ahotsa: Gorka Urbizu
Zuzeneko soinu teknikaria: Mikel Santos
Zuzeneko argiztapena: Jokin Iriarte
Backlinerra: Patxi Gabilondo
Road managerra: Adela Vázquez
Managementa: Panda Artist Management
Ekoizpena: Only In Dreams
Irudiak Teatre de Ca l'Eril antzokian grabatuak (Guissona, Lleida),
2024ko azaroaren 1ean bertan emandako kontzertuan.
1. Kamera: Alex Cabeza Trigg
2. Kamera: Marc Cuscó
Bideo edizioa eta muntaia: Alex Cabeza Trigg eta Marc Cuscó
Kolore doiketa: Marc Cuscó
Grafikak: Martín Mur
'Herri Txiki' kantaren audio grabaketa:
Teatre de Ca l'Eril estudioan grabatua 2024ko udan.
Gitarra eta ahotsak: Gorka Urbizu
Baxua, ekoizpena eta nahasketa: Jordi Matas
Bateria, ekoizpen eta nahasketa laguntzailea: Joan Pons
Masterizazioa: Dave Cooley, Elysian Masters (Los Angeles, Kalifornia, AEB)
Non izan zara, seme lerdena?
Non izan zara, gazte kuttuna?
Tupust egin dut hamabi laino-menditan,
ibili naiz sei bide zartatutan,
izan naiz zazpi baso tristetan,
egon naiz hamaika itsaso hiletan,
sartu naiz mila hilerritako hobietan,
latz ere, latz ere, latza, jasa latza,
euri jasa latza dator.
Zer ikusi duzu, seme lerdena?
Zer ikusi duzu, gazte kuttuna?
Otso arteko haur jaio berri bat,
jende gabeko diamante bide bat,
ardaxka beltz bat, odola isuriz,
mailu gorridun gizonen gela bat,
mihi gabeko hamar mila hiztun,
pistola ta ezpatak umeen eskuetan,
latz ere, latz ere, latza, jasa latza,
euri jasa latza dator.
Zer entzun duzu, seme lerdena?
Zer entzun duzu, gazte kuttuna?
Trumoi gogor bat, abisu ozena,
uhin bat oro ito zezakeena,
suzko eskudun ehun danbor-jotzaile,
mila xuxurla entzulerik gabe,
bat gose handiz, hamaika barreka,
estoldan hil zen poetaren hitzak,
kaleko pailazo baten negar hitsak,
latz ere, latz ere, latza, jasa latza,
euri jasa latza dator.
Nor topatu duzu, seme lerdena?
Nor topatu duzu, gazte kuttuna?
Topatu dut haur bat pony hil batekin,
gizon zuri bat txakur beltz batekin,
gorputza sutan zuen emazte bat,
neska bat eman zidana ortzadar bat,
gizon bat eri amodio minez,
beste gizon bat gorrotoz eria,
latz ere, latz ere, latza jasa latza,
euri jasa latza dator.
Oi, eta orain zer, seme lerdena?
Oi, eta orain zer, gazte kuttuna?
Banoa hasi baino lehen euria,
joango naiz baso ilunetara,
non lagun ugari esku hutsik dauden,
non pozoi pilulek ura lohitzen dieten,
non haraneko etxea ziegaren mugarri den,
non borreroak bisaia ondo ostentzen duen,
non zatarra den gose izatea,
non beltza den oro, zenbaki gabea,
hori pentsatu, mintzatu, arnastuko dut,
ororen ikusgai mendian islatuko dut,
gero itsasoan naiz urperatuko,
nire kantua dut aurrez ezagutuko,
latz ere, latz ere, latza jasa latza,
euri jasa latza dator.
Haize-arrosaren "Durangak" abesti berriaren bideoklip ofiziala.
Videoclip oficial de "Durangak", la nueva canción de Haize-arrosa.
Plataforma guztietan entzungai🔥: https://orcd.co/durangak
--------------------------------------------------------------------
Hitzak:
Anbototik mugarrara, laralala
Elkarrekin pasa daigun sorgin-gaba
Ezpainen muxu baladan
Oparituz patuari pausu bana ta zirri
Eta algara
Artizarrak ikusi gaitu santanan
Ilargipean dantzari, ta
Irrintzika mariren alaba bi.
Orain garenak
badu nintzenetik, izan zinenetik,
Orain garenak badu, sutan
erretakoetatik. Abuztu hartan
ginen tartean hamaikatik,
hegan izarretatik Zigorra euki
arren, aske bizi izateagatik.
Falta izan arren arnasa sarritan
Santana plazan gure desioa zen
demasa Urteak, denbora pasa
markatuz kanten konpasa
mantekin estaliz anabasa.
Falta izan arren arnasa gustora
ein dogu jolasa Gora geure
anabasa
Gora motzen anabasa Izar
gainean jolasa
markatuz kanten konpasa bi
duranga santa-ana plazan.
--------------------------------------------------------------------
Abestiaren egilea: Haize-arrosa taldea
Letra: Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania
Grabaketa: Lorentzo Records, Aitor Ariño
Nahasketa: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor García, Ultramarinos estudioak
Bideokliparen gidoia: Edurtzeta Ania
Bideograbaketa eta ekoizpena: Mikel Quesada
Grabaketa laguntzaileak: Saioa Cabañas
Aktoreak: Iholdi Beristain, Nazaret Froufe
Kolaborazioa: Idoia Otadui
Laguntzaileak: Elorrioko Arriola /Ateneoa , JOSTUNAK denda (Ixone Gil)
Oihu bat aditua izan da eskualdunen mendien artetik, eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik, ideki tu beharriak eta erran du: “Nor da hor? Zer nahi dautet?” Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena altxatu da eta karrasiz Altabizkarren inguruak bete ditu.
Ibañetaren lepoan harrabots bat agertzen da, urbiltzen da, arrokak esker eta eskuin jotzen dituelarik; hori da hurrundik heldu den armada baten burrunba. Mendien kopetarik guriek errespuesta eman diote; berek duten seinua adierazi dute, eta exeko jaunak bere dardak zorrozten tu
Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia! Nola zer nahi kolorezko banderak heien erdian agertzen diren! Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik! Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi. Bat, biga, hirur, hamairur, hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hogoi.
Hogoi eta milaka oraino. Heien kondatzea denboraren galtzea liteke. Urbilt ditzagun gure beso zailak, errotik athera ditzagun arroka horiek. Botha dezagun mendiaren patarra behera. Heien buruen gaineraino; leher ditzagun, herioaz jo ditzagun.
Zer nahi zuten gure mendietarik Norteko gizon horiek? Zertako jin dira gure bakearen nahastera? Jaungoikoak mendiak in dituenean, gizonek ez pasatzea nahi izan du. Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira, tropak lehertzen dituzte. Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude. Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!
Eskapa! Eskapa! Indar eta zaldi dituzuenak. Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma beltzekin eta hire kapa gorriarekin; hire hiloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago; bere zangartasuna beretako ez du izan. Eta orai, eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek; Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardak eskapatzen direnen kontra.
Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzezko sasi hura? Non dira heien erdian ageri ziren zer nai kolorezko bandera hek? Ez da gaiago zimiztarik ateratzen heien arma odolez betetarik. Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi. Hogoi, hemeritzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz, hamalaur, hamairur, hamabi, hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, laur, hirur, biga, bat.
Bat! Ez da bizirik agertzen geiago. Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahalzira zure zakurrarekin. Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera. Zure darden garbitzera eta altxatzera, zure tutekin eta gero heien gainean etzatera eta lo itera. Gabaz, arranoak joanen dira aragi puska lehertu horien jatera. Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.
Abesti hau "Itxaropena Kontraesana" diskaren parte da. 2024ko iraila eta urria tartean Iruñako Sound of Sirens estudioetan grabatuta, nahastuta eta masterizatua izan da Julen Urzaizen eskutik.
Bideoklipa Izaro Gallastegi eta Asier Leozek grabatu eta nahastu dute.
Kolerea: Asier Toledo
LETRA
Azkeneko agur bat eman nahiean
Orri txuri baten gainean
Hasi nondik ere ez dakit gaurko honetan
Esperantzaren preso nintzen eta
Nire burua gezurtzen
Gutxinaka ikusten joan nintzen iluntasuna
Eta garai berriak ez dakar argirik
Hilerrira zuzen eta ez ihesbiderik
Baina esaidazu nola lurperatu
Aspaldi hilda bazegoen hori
Bihotza eskuan odolez bustirik
HEMEN UTZIKO DITUT
ELKAR PASATUTAKO
MOMENTUEN ERRAUTSAK
HAIZEAREKIN DANTZAN
EA ORAINGOAN BEHINGOZ
ALDE EGITEN DUZUN
NIRE AMETS GUZTIETATIK
ETA NIRE ERRAIETATIK URRUN
BETIRAKO AGUR
Urte luzez joan eta etorri ibili eta gero
Aurkitu dugu helmuga
Bidea zaila bezain polita izan da