2025/09/08

Egunetik egunera (Hertzainak)


Egunetik egunera hiltzera noa
eta maitia, kuttuna, laztana
jadanik ez zaitut ikusten.
Hiri setiatuko alanbre latzen gainetik
kolerazko graffiti beltzez bonbatzeko balioko lukeen
brika gorrizko murru erraldoia
bilakatzen zara.

Nazka larriak gauero urkatzen nau eta
maitia, kuttuna, laztana
jadanik ez zaitut entzuten.
Galernen leize sakonetan barna itsas erdian galdu
paperezko ontzi traketsak sekulan ardietsiko ez duen
kosta amestu brumatsua
bilakatzen zara.

Paralisia sentimentalak joan naiz eta
maitia, kuttuna, laztana
jadanik ez zaitut hunkitzen.
Ormatze atomikoaren garai hitsetan
hospitale sikiatrikoetan zain minberak
trebeki moztuko lituzkeen medikua
bilakatzen zara.

Apokalipsia nitan dago.

2025/09/06

Ez esan maite (Xabier Lete)


Ez dezagun esan, maite gu ez ginela horrelakoak, munduak ginduela hondatu. Gu ere mundua ginen, materia ilun berberaz eginak, ez ginen besteek uste bezain makurrak ez guk nahi bezain zuzenak. Gugan zegoen argia itzali baldin bazen ez inori errukik bota ez kulparik egotzi, argitik ilunerako urratsa mila bider eman bai genuen hainbestetan orbandu elkarrekiko leialtasun lehena. Orain badakigu nun gauden eta zer geran eta zer itxoin genezakeen egunsenti batetatik.

Argiñe (Gontzal Mendibil)


Begi beltz du, beltzarana Lurraren ikur ta ahalmena. Zure izenak esan beza Izuzko andere xarmanta kiskali nauen txingarra Labea piztu didana. Gau hartako ilunean Usmatu nuen zeudela Oinazeko suaren mina Ur zapal miresgarria Suak pizteko ekanduaz Egin nindun nire eltxua. Argiñe, bitxi joria Neskatxa guri liraina Argiñe, izpi polita Zure 20 urtez iraungi ezina. Udaberriko egun lausoz Sorturiko maite mingots Lehiatu nintzen ordukoz hortxe ninduzuen lekuko atsekabez eta malkoz maitea joan zait betiko Arabako zelaietan Apirilako euria Edatu zituen ur tantak Bizkai gozokoa den barna itsaso dantza zijuan Utziz bidean oroiak. Argiñe, zuri omenez Nire bihotzeko kantu saminez Argiñe, ene txori maite Izarrak ari dira argitzen.

2025/08/31

Lore bat zauri bat (Xabier Lete) bideoklipaz


1.Hire bihotza, xori zauritu, ihes joan zain atseden billa,
ari mehe bat hunan bizitza urratua dun keiñu bortitzez,
oroitzapenen labe gorian gorputz arima tormentu luzez
azkeneraino irauneraziz bizi behintzenan deserri hortan.

2.Nahiko hunan, Beatriz, Chile libre batean
adiskide artean maitasuna dastatu,
nahiko hunan zentzuak, lore goiztarren gisan,
zorrik ordaindu gabe desiotan askatu.

3.Hire aitaren heriotzari ordaindu dion zerga astuna,
oihu lehertu bat utzi digunan zauri guzien siñu bezala:
ez dun nahi izan iraganaren erru haundia besteri itzul,
hainbeste beldur, hainbeste odol isil-silik irentsi ditun.

4.Nahiko hunan, Beatriz, poeta baten bertsoz
hire gaztetasuna ispilluan mirestu,
nahiko hunan, gaur ere, bizitzaren kaliza
ardo gorriz beterik gozamenetan ustu.

5.Errugabea hintzenan baiña pizti zordunak ez ditun urrun,
hire eskuen dardara hautsiak haien ogena oihukatzen din.
Har zan atseden betiko loan, gu gaitun orain azken beilari,
heriotz horren mezu larria ez baidinagu nehoiz ahaztuko."

Marylin sagardotegia eta jazzmana (Itoiz)


Marilyn: sagardotegia eta jazzmana

Atzo gabaz irten nintzen
ta ikusi ez neonezko argirik
Ameriketatik etorri zen
artzain haren baserrian
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Artzainaren mirespena
debozioa bihurtu zen
Marilynen ezpain luzeekin
irudi haundi bat
txintxilikatu zuen
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Ze festa eder ziran!
sagardoa eta jazzmana
rock'n roll-a , trikitixa eta
'latino' latino' 'latino' ere
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Atzo gabaz irten nintzen
ta ikusi ez neonezko argirik
Ameriketatik etorri zen
artzain haren baserrian
... oh Marilyn, Marilyn
larrosa eta klabelin
ximeldu da hire oroimena.

Marilyn...

2025/08/29

Musde herio (X kolektiboa)


X5 KOLEKTIBOA Karlos Giménez, Iñaki Salvador, Petti, Nerea Gorriti eta Francisco Herrerok osatutako taldea da. Karlos Gimenezek duela hamarkada batzuk, Imanol eta Xabier Leterekin zuzenean ari zenean, musika jarri zien abestiak berrikusi dituzte. Musde herio Ez hadila handi Musde herio, zonbaitek indartsü eta beldürgarri etsigarren ez behiz hala. Menperatzen dütüala uste dükanak, ez beitira hiltzen herio gaixoa, eta ez benaik eramanen. Hi üdüri diren pausa ta lotarik plazer hanitx dariok, ordüan hire ganik hanitxez haboro eta laister gure gizonik hoberenak hirekilan doatzik, hezürren pausü eta arimen askapen. Zoriaren, xantzaren, erregeren eta gizaki etsitüen esklabo hiz. Pozu gerla eta eritasünez bizi, lobelar lillürek bardin lokarazten hire ükaldiek beno segürrago. Loaldi llabür bat eta betiko iratzarriko gütük eta ez dük haboro heriorik, herioa hi hiz hilen.

2025/08/27

Musde herio (Pier Paul Berzaiz)


Musde herio(Hitzak: John Donne-Musika: Karlos Gimenez)

Ez hadila handi Musde herio,
zonbaitek indartsü eta
beldürgarri etsigarren
ez behiz hala.

Menperatzen dütüala
uste dükanak,
ez beitira hiltzen herio gaixoa,
eta ez benaik eramanen.

Hi üdüri diren pausa ta lotarik plazer hanitx dariok,
ordüan hire ganik hanitxez haboro
eta laister gure gizonik hoberenak hirekilan doatzik,
hezürren pausü eta arimen askapen.

Zoriaren, xantzaren, erregeren eta gizaki etsitüen esklabo hiz.
Pozu gerla eta eritasünez bizi, lobelar lillürek bardin lokarazten
hire ükaldiek beno segürrago.

Loaldi llabür bat eta betiko iratzarriko gütük
eta ez dük haboro heriorik, herioa hi hiz hilen.


2025/08/23

Su hau dena (Olatz Salvador eta Iholdi Beristain)


Su hau dena Olatz Salvador eta Iholdi Beristain Kantua: Hitzak: Aner Peritz / Aissa Intxausti Kantua eta Ekoizpena: Olatz Salvador / Jagoba Salvador Ahotsak: Olatz Salvador / Iholdi Beristain Grabaketa eta nahasketak: Haritz Harreguy Masterizazioa: Jon Badiola Bideoklipa: Zuzendaria: Iholdi Beristain Zuzendari laguntzailea: Aitor Zabala Ekoizpen zuzendaria: Sara Egia Ekoizpen laguntzaileak: Maialen Albisu / Aitor Zabala Argazki zuzendaria: Iñigo Sanz Kamera operadoreak: Iñigo Sanz / Garikoitz Mancisidor / Zihara Ugarte Gaffer: Garikoitz Mancisidor Muntaketa: Iñigo Sanz / Sara Egia Etalonajea: Garikoitz Mancisidor Grafismoak: Libe Amas Arte zuzendaria: Iholdi Beristain Arte laguntzailea: Maialen Albisu Makillajea: Izaro Martinez Esker bereziak: Ezkerraldeko gazte feministak / Sastraka Gaztetxea Feminismoa lubaki Baterajotzea, Zaldibar 2025 - 10.31/11.02 [hitzak] Igande goiz eder bat familiarekin Izozkia jaten Eskaparatean Erosiko ez duzun Etxea salgai Turisten hirian pintxoak zerbitzatzen Pisukidea Baina faltsua da Paradisu oro Bake horren Aurka hemen Hazten boteretzen Zerbait badabil Bidexka bat Ikusten da Lubaki honetatik Hitza kendu genion bilera hartako orojakinari Lurreraren defentsan Makineriari Bideak itxi zutik pixa egiten ari zirenen kalea geuk okupatu gordintasunari ez zaio muxurik zor Bake horren Aurka hemen Hazten boteretzen Zerbait badabil Bidexka bat Ikusten da Lubaki honetatik Zer dago geldi? Bikoteak, lanak Sukaldeak, aitak Alkilerrak, kulpak Bulegoak, mugak Betikoa Noiz arte da beti? Gurea ez da Partxe huts bat sisteman Gurea ez da Hitz bat gehiago leman Gurea ez da Gurea ez da Gurea da su hau dena Bake horren Aurka hemen Hazten boteretzen Zerbait badabil Bidexka bat Ikusten da Lubaki honetatik

2025/08/19

Txoria txori (Moonshine wagon)


Txoria txori

Hegoak ebaki banizkio

nerea izango zen,

ez zuen aldegingo.

Bainan, honela

ez zen gehiago txoria izango

eta nik...

txoria nuen maite.