2025/11/15
2025/11/12
Zilarra (Gorka Urbizu)
BAKAN II EP-tik erauzitako kanta
(c) Only In Dreams, 2025)
www.gorkaurbizu.eus
Bideoa: Arriguri
Hitzak eta musika: Gorka Urbizu Ruiz
Abbey Road Studios-en grabatua Studio #2 (Londres, UK)
Ekoizpena eta nahasketa: Jordi Matas
Ekoizpen laguntzailea: Joan Pons
Masterizazioa: Dave Cooley (Elysian Mastering, Los Angeles, US)
Personnel:
-Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra
-Jordi Matas: Baxua, gitarra, pianoa
-Karlos Arancegui: Bateria
-María Perera: Biolina
Batzutan ez daukat iritzirik
Galduta nago baina bizirik
Diok nik
Aaah ah
Batzutan asko ez omen da aski
Denak eman duenak badaki
zergatik
aaah ah ah
Ta badator negarra berriz....
Batzutan nere izena ahazten dut
Ta munduak berria ematen du
Nik baditut mila motibo
Ta badator negarra
Zure begiak, zilarra
Dena aldatzen ari da horren azkar
Denak etsita gaudenean jada
Jada...
Nola bizi daiteke
erantzuna duten galderak bakarrik eginez?
aah ah ah ah
Ta zerurantz begiratzen dute
egan egiten ahaztu dutenek
Ia denek, ia denek...
Ta badator negarra
Zure begiak, zilarra
Dena aldatzen ari da horren azkar
Denak etsita gaudenean jada
Dena...
2025/11/10
Gereziak (Olaia Inziarte)
Jarri musika eta emaizkidazu gereziak ahora
Eskuak dira lehen ukituarekin igotzen dutenak arbola,
eta gainean suge batek banatzen du kulpa kristaua doan
Eroriko naiz, baino ez du inporta hartzen al badut loa
Xoratuko zara, maitia
Xoratuko zara
Xoratuko zara, maitia
Xoratuko zara
Nola ote da posible aurreikusita zena, tripa beteakin, 'ta halere penaz
Ardiak lerroz-lerro mendi maldan eskapo, 'ta ni zure gibeletik zeharo
Aunitz maite duenak, aunitz sufritzen du eta
Ez galdetu, zeren ez dakit zertaz
Xoratuko zara, maitia
Xoratuko zara
Xoratuko zara, maitia
Xoratuko zara
Gosеz, gosez hil behar bai, baina
Elkar maitez, еlkar maite
Nik dudan guztia ez bada zuretako ere izango, ez dut deustako nahi
Yo nunca pude vencer nada muy grande
Caramelitos de miel, toma mi parte
2025/11/09
Mapa bat baino gehiago (Esne beltza - Amak)
Sakonki maite dut ene herria.
Mapan marraztu dut herri zahar bat
gaur Euskal Herri berria,
mapan marraztu dut herri zahar bat
gaur Euskal Herri berria.
Mapa bat baino gehiago da
gure nortasunaren irudia,
euskaraz zeharkatzen dugun
hizkuntzaren zubia,
mapan gu gara Euskal Herria.
Zazpi herrialde
etorkizunari elkarri begira,
zazpi herrialde
etorkizunari elkarri begira.
Mapa bat baino gehiago da
gure nortasunaren irudia,
euskaraz zeharkatzen dugun
hizkuntzaren zubia,
mapan gu gara Euskal Herria.
Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa
Lapurdi, Araba,
Zuberoa, eta Baxenafarroa,
zazpiak bai baina bakar bat elkartuz dantzan,
abesti beraren seme-alabak gara.
Zuekin eskutik
2025/11/08
Hitza hitz (Xiberoots-Gatom)
Ra-ta-ta-ta xiberootsen ataka, ez da gure lehena sekülan ez azkena
Begira ezak banana rastaman, eguzki pean, aigü dantzan
Hitza Hitz lehen Maulen, müsika freska heben
Hitza Hitz lagünak biltzen, elektronika reggae skanking
Oi-oi-oi-oi Herridxe garbi udaletxi loi
Mozorrorik jantzi barik sistemien morroi
Izen barin ta izan barik ezin leike bizi
Horregaitxik xiberootsek argi dino beti
Ronpopopon mauletik bermiora
Xiberoots ragamuffin original style
Ronpopopon mauletik bermiora,
Laguntasune landuten, right now
Bana banandutendu maitasune leko danatan
Landutendu nortasune bana banaka goizetan
Erritmuri emoten sue gara betiko sorginen ondorenguek
Zerora altxatzen eskuek
Lagun artin beti, gugana etorri,
ta beti ta beti ta beti bardin
Dirorik barik baie beti pozik
Gudari fighters unity
Hitza Hitz lehen Maulen, müsika freska heben
Hitza Hitz lagünak biltzen, elektronika reggae skanking
Grabaketa, nahasketa, mastering: Jérémie Garat
Klip bideo egilea: Oier Arregi
Bateria: FOUCHER Jordi–gital
Gitar apala: POUVRASSEAU Rémi – la momie
Gitarra lead : STASSINET Antoine – Tonio
Gitarra ritmikoa/back : JAH–RAGOYHEN Pette
Teklatüak: DHERS Txomin – Mine
Perküzioak: FAROPPA Thierry – Titi
Lehen botz: ETXEKOPAR Jon – Pulporiginal
Feat : GATOM
Sohütan grabatürik, “lükainka faya” studio barnean, 2022ko Üztailan
2025/11/07
Muga bat beti hor (Anje Duhalde)
TXOMIN DUHALDE: Bateria, perkusioak eta ahotsak
IÑIGO TELLETXEA: Baxua
REMY GACHY: Gitarrak, pedal steel eta ahotsak
MIKEL IRAZOKI: Ekoizpena, grabaketa, nahasketa
Grabaketa: Berako “MIK ESTUDIOA”
Musika: ANJE DUHALDE
Hitzak: XABIER AMURIZA
Eskerrak. IÑAKI GOGORTZA, JOSEBA IRAZOKI
Banabil Iparrean
banabil Hegoan
batean naizenean
bestea gogoan.
Inork ez dit galdetu
mugan oraingoan
nondikan heldu
naizen edo nora noan.
Ibili naiz munduan
ene kantu maitez
eta txalotu naute
mira eder batez.
Dohatsu sentitu naiz
nintzena izatez
eta ene herria
hain gora ikustez.
Hala itzuli nintzen
pozik eta baikor
baina barne-barnean
muga bat beti hor.
Grina bat nuen eta
betea dut dena
agian ez osoki
agian gehiena.
Maite dut berritzea
ene oroimena
eskura izan baitut
desio nuena.
Zer edo nola izan
ninteke gehiago?
Zirkulua joan da
geroz handiago.
Gelditu naiz pentsatuz:
«Hemen ongi nago!
Iritsia naiz uste
baino aitzinago».
Hala itzuli nintzen
pozik eta baikor
baina barne-barnean
muga bat beti hor.
2025/11/04
Hil artean bizi (Ilargi ft Ines Osinaga Marina Landa)
Musika eta letra: Ilargi Arrizabalaga
Ahotsak: Ilargi Arrizabalaga, Marina Landa, Ines Osinaga
Bateria: Mikel Zubiria
Gitarra: Manu Moro
Ekoizpena, Grabaketa eta nahasketa: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor Garcia (Ultramarinos Estudioa)
Aktoreak:
Elena Guinea
Lur Serrano
Aritz Aranburu
Gidoia, errealizazioa eta muntaia:
Jon Alberto Lejardi
Figurazioa:
Mª Carmen Lasurtegi, Mayu Olalde, Maoxe Arana, Aintzane Artola, Edurne Sáez, Norma Andrade, Peru Kortabarria, Uxue Kortabarria, María Guinea, Aritz Aranburu, Saioa Alonso, Oihana Arakistain, Lorea Anacabe, Marta Díez, Maren Díez, Eli Bergaretxe, Amaia Zabala, Amaia Ullate, Lorea Martínez, Nahia Intxausti, Sandra Barkaiztegi, Naiara Ormazabal, Elena Rodrigo, Irati Urionaguena, Ane Larruscain, Marixa Berriozabal , Onditz Mendizabal, Jone Unzalu, Ione Pagonabarraga, Arrate Igarza, Eba Tomasena, Yolan Ibarzola, Janire Vazquez
Eskerrak:
Kontxi Gorrotxategi
Eliza Zaharra Elkargunea
Iñurri elkartea
“Amore emateko beti da goizegi”
Leire Pagadizabal Igarzabal (Lesaka), 2024ko Urtarrilaren 14an mibiziaz hil zen, 22 urte zituela.
Notizia baten bidez
Bizitza aldatu zen
Ziklo baten hasiera
Luzerako joango zena
Ezezkoak ematen behingoz hasi
Unean unez bizitzen ikasi
Taldea indarrez eta goxo eutsi
Iñurrien antzera:
Hil artean bizi Lehen ileei agur esan
Bular barik ageri bihotza
Ospitala lantoki berria
Nire bilaketa ispiluan
Ezezkoak ematen behingoz hasi
Unean unez bizitzen ikasi
Talde indarrez eta goxo eutsi
Iñurrien antzera:
Hil artean bizi
Hutsunez beterik hil artean bizi
Hutsunez beterik hil artean bizi
Badaude bi titi dituzten emakumeak,
titi bakarrak ere bai
eta bagaude ere titirik ez daukagunak
Bakoitzak ahal duen moduan eraman dezala
Hutsunez beterik hil artean bizi
Hil artean bizi
2025/11/03
Tantaka (Burutik)
Musika: Burutik
Produkzioa, grabaketa eta nahasketa: Josu Erviti
Ko-produkzioa: Peio Martinez
Bideoa: Peio Martinez
Kanpo irudiak: Hatortxu Rock
Ohore, agur bero.
Zurekin oroituko naiz inoiz huts egin ezkero.
Betiko zirudien, ta non geratu ziren ikusiko ez dutenak
maitasuna ez dela orain erregaiaz neurtzen?
Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria,
izanda gaindia iragandako iragan guztia.
Orok jarriaz zuhaitz, belar,
lore ta harritxoak osatzen da
gure basoa nahiz horrenbeste espero sute eta furtiboak.
Hargatik ez dirudi ez gaudenik eroak.
Estadistikei buruz estadistikak dio huts egin lezakeela.
Tinko jarraitzen dugu, nahiz esanez adio.
Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria.
Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia.
Nork emango dizu bat eraman ezkero
milak jarraituko dugularen bermea?
Arauak ez gaitu egingo herri askea!
Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria.
Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia.
2025/11/01
Flash begi batean (Itoiz)
Gero...
astindu gauaren hormak
zein suaz urtzen saminak...
musikaz?
gero...
magiaz igortzen nau guztiz
zigarroak suzko begi bat dirudi.
Ilunare ilunare ilunare
pizten ari zaizu ilea...ez?
zure sare barruan nago.
Gero...
i love ezpain bilduma
txirrinduak gure zai arean gurpilez gora
gero...
eseri uhinetan
utopien museotatik ezin ihes.
Haizebare haizebare haizebare
pizten ari zaizu ilea... ez?
Zure sare barruan nago.
2025/10/30
Punpaka (Ziztada & Rlantz, Komadü ft Mad Muasel)
Dancehall erritmo beroak, gorputza mugitzeko sortua!
Instagram: / ziztada_rlantz
Bandcamp: https://ziztadarlantz.bandcamp.com/
Kontratazioak/ Contrataciones: ziztadarlantz@gmail.com
Ahotsa 1: / irune.ziztada
Ahotsa 2: / madmuasel
Produkzio/Nahasketa: / rlantz.wav
Saxoa: / inigo.komadu
Bideoa: / anderprms
Punpaka letra:
(Estribi)
Auzoa piztu da, danak batuta,
Dancehall-an dantzaren tanda heldu da
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira,
Dantzatokietan hau da gure maila
(Ziztada)
Lasai, lasai, heltzekotan garaiz
Errezetatik hiru sendagai
Alai, alai, nor aterako zain
Atzo ez zen eguna, gaur berriz bai
(Mad Muasel)
Igo bolumena, nire inguruan onena
Gora gure sormena, dantzatzen gorabehera
Iraupen lasterketa, banaka eta taldeka
Hau ez da lehiaketa, jarri arreta
Reggae dancehall-a da elkargunea,
Gero ta habilago sortzen sarea,
Ahizpekin dantza tokia da etxea,
Lehentasuna da jende askea
(Ziztada)
Pikete onena jantzi dut ta gehiegi da,
Ez dut ordurik burua galtzeko egina,
Ez dut ardurarik momentua iritsi da,
Mila gorputzen artean zurearen bila
Basati bazara, gerturatu ta gozatu beheraino joanda
Lotsari bizkarra, lagunekin gozatzeko duzun beharra
(Estribi)
Auzoa piztu da, danak batuta,
Dancehall-an dantzaren tanda heldu da
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira,
Dantzatokietan hau da gure maila
Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira
Dantzatokietan hau da gure maila
(Mad Muasel)
... Parrandan beti rimatzen korroan
... Pozik gaude gure artean partekatzen
... Poltsikoan daramat behar dudana
Party party bai gaur da sound system
Punpaka, paka, goazen gozatzera
Punpaka, paka, dator datorrena
Punpaka, paka, aire freskoa
Punpaka, ziztada! Eh
(Ziztada)
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko
(Atmosfera sortzen, belaunaldi desberdinen arteko lotura)
Abesten duen herria ez da inoiz hilko
(Reggae music, errespetuaren kultura)
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko
(Tenpo, tenpo mantendu tinko, tinko)
Dantza askea ez bada ez naiz jeitsiko
(Sendo, sendo, mantendu tinko, tinko)
(Bis)
(Estribi)
Auzoa piztu da, danak batuta,
Dancehallan dantzaren tanda heldu da
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira,
Dantzatokietan hau da gure maila
Piztu dana, batu banda, orain dancehall MC-en tanda
Gogoa baduzu hurbildu gure jaira
Dantzatokietan hau da gure maila
Egiegia (Olaia Inziarte - Baztango koro ttiki)
Deus ez bada egiegia zer dugu kantatuko?
Garai makurrak gazteendako…
Zer dugu kantatuko?
Deusere ez bada egiegia zer dugu kantatuko?
Garai makurrak gazteendako;
Zer dugu kantatuko?
Toki bat ez aukeratzea
bat aukeratzea da
Zer dugu kantatuko?
Zer dugu kantatuko?
Ume hilak, urtebetetze bat,
nola egin aberats
“Get ready with me”, gerra badela
eta erosi kandelak
Kontuz aita, gaur ez dakigu
zer izanen den bihar
ez du kristalak egin guk dugun ebakia
Lehertu aurretik ezagun duguna
urak itogarri bihurtu baino lehen
nahi nuke lan egin esperantza pizten
(baino) ereserkietan ez gara kabitzen
Ume hoien bizia konpondu
posible izanen balitz
aurrekoen akatsak ulertu
aurrera eginen badugu
Ume hoien bizia konpondu
posible izanen balitz
Ume hoien bizia konpondu
Blu (Sara Zozaya)
Igande gau bateko sentsazioa da ‘Blu’ attä lan berriko aurrerapen kanta. Irratia altuegi, afaltzeko zopa hotza eta bihotza ere hotz.
‘Blu’ es el adelanto del nuevo EP, ‘attä’. Esa sensación de domingo por la noche con la radio demasiado alta y sopa para cenar.
Poema: Castillo Suarez
Produkzioa: Ke Lepo
Mix, Master: Eñaut Gaztañaga
Design Aise
Director, Edit : Iker Gozategi
Styled by Santiago Martin
Fashion assist Patricia Álvaro
Muah: Alba Herrera
DOP, color : Unax Silva Oñez
Gaffer : Borja Herran
Eskerrak: Dinamoa
Letra:
Iritsiko da astelehena, ahaztuko dugu maitasun denak direla, ahaztezinak.
Iragana desegiten da.
Ahaztuko dudana, gorpuak ondo gordetzen du,
ahoek ere, ixilik nago, beti egon da hor.
Toe-ren kantua, euriak ikutu eta ederrago egiten du.
Galduta nago, beti egon da hor, beti egon gara.
Iritsiko da astelehena, iritsiko da astelehena, lehor hitz egingo didazu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)