2026/04/07
MASKAK — EZ NAIZENA Ideia : Maskak Zuzendaritza : Mario Lezaun Zuzendaritza artistikoa : Haitian Olhagaray Ekoizpena : Mario Lezaun Gidoia : Itziar Lamarka Argazki zuzendaria : Julen Arregi Gaffer : Iñaki Agirrezabalaga Arte zuzendaria : Alba Murias Arte laguntzailea : EiderAmuriza Casting : Mikel Kaye Argazki finkoa : Haitian Olhagaray Edizioa : Mario Lezaun Kolorea: Julen Arregi Estudioa : Zinealdea Oiartzun Argiztapen Materiala : Kinolux Ahotsa: Patxi Cazenave Gitarra : Betti Albor Teklak : Battitt Etchart Bateria : Thomas Saragueta Hitzak : Aetz Etxart Sarasola Grabaketa : Paxkal Etxepare Nahasketa : Paxkal Etxepare Masterizazioa : Simon Capony Komunikazio arduraduna : Haitian Olhagaray Managment : Bidean Produkzioak Hitzak : Ez naizena ote naiz ni azkenean Edo bilakatzen horrela pentsatzen dudanean Nor haiz hi nire itzala Niri so bahaki bezala Hire Itxura kriminala gordetzen duk ene azala Ene gezurrak, hire egiak ezin lasai hets begiak Nora doaz ene helburu ta amets hegalariak Ez naizena ote naiz ni azkenean Edo bilakatzen horrela pentsatzen dudanean Ni hiri so baina zoin naiz ni Baina zoin naiz ni edo haiz nahi ez dudan hori Duda muga ta helmuga, beti pentsaketan ari Haizena ta naizena, noiz izan gintezken bi Nork ez du babesik behar bere bizitzean zehar ohartzerakoan zahar ta norbera etsai Bakari Ez naizena ote naiz ni azkenean Edo bilakatzen horrela pentsatzen dudanean Burua airean, zangoak lurraren gainean Nor ote naiz mundu zabalaren heinean Ez naizena ote naiz ni azkenean Edo bilakatzen horrela pentsatzen dudanean Burua airean, zangoak lurraren gainean Nor ote naiz mundu zabalaren heinean
(EUS) "HERIO", "SUTAN" disko berriko abestia da. Iruñako Sound of Sirens Studioetan Julen Urzaizen eskutik grabatua eta nahastua izan da eta Ultramarinos estudioan masterizatua Victor Garciarengatik. (ENG) "DEATH" is a song from the new album "SUTAN". Recorded and mixed in Sound of Sirens Studio (Iruña, Nafarroa) under the supervision of Julen Urzaiz and mastered in Ultramarinos estudio by Victor Garcia. (ESP) "MUERTE" es una canción del nuevo álbum "SUTAN" que pronto saldrá a la venta. Grabado y mezclado por Julen Urzaiz en Iruña (Nafarroa), en el estudio Sound of Sirens y masterizado por Victor Garcia en Ultramarinos estudio. ................................................................................................................................. (EUS) HERIO 1936a lehen lerroan, gudariak! Aurrez aurre Mola generala Zabaldu zen deia, Eusko Gudarostera! Zenbat tiro hots! zenbat odol! Zenbat malko! harrotasunez Bizkaian herio! Herri baten defentsan Burdinezko Gerrikoa Traidore baten beldurrak beltz bilakatuz etorkizuna Solluberen tontorretik Urkiolaren bihotzera “Gernika” izuaren oihartzuna Bizkargi menditik Artxandaren magalera erresistentzia, odola eta sua Zulo blindatuz, lubakiz eta metrailadore postuz osatutako 200 gotorlekudun 84 kilometroko esperantza! Alejandro Goikoetxearen traizioaz, 1937ko ekainaren 12an, Elkolo eta Gaztelumendi (Larrabetzu) inguruan zuloa zabaltzea lortu zuten faxistek, ekainaren 19an Bilbo bereganatu zuten arte. PORROTAREN AURREAN, DUINTASUNAREN AZTARNA, HARROTASUNEZ BORROKATU! BURUAZ TENTE HIL!
Musika ekoizpena: Denso Beldurrik Gabe Ta beldurrik gabe, etorriko den horrei Pasa dittugula asko ta jarraitzen dugu hemen Akats mordo bat atzian ta kolpeka ikasten... Leku askon aroma dut buruan egon ginelako, izan ginelako Zuen babespin, dena da desberdin Etxe bat ez delako etxe ez bada zuekin Ta hemen gabiltza berriro beste arratsalde baten Eguzki edo euriya bino berdin jarraitzen dute Urrezko katia daramat amonan omenez Ta galduta banabil zuekin galdu nahiko nuke Kanta hau eskertzeko dela, Aurpegi berdinak oholtza gañian ta taberna zuluan Garaitezinak batea gauden hoietan Ta beldurrik gabe etorriko den horrei Pasa dittugula asko ta jarraitzen dugu hemen Akats mordo bat atzian ta kolpeka ikasten Arazo bat ez delako arazo zuek bazaudete (X2) Errepikatu dut behin eta berriz eta hala ere ezin sinetsi Ez nagoela bakarrik, ez nagoela bakarrik… Irentsi ditugun traguak kontrako zintzurrera pasa izan direnez Nahasi zaizkidan uretan, gazi eta gozoetan ito izan naizenez Barkamena eskeini nahi diot bidelagun zintzoari Beldurrez jokatu badut inortaz ezin fidatu Nik zainduko dut zure disdira Zu etzan lasai gora begira Loa oztopatzen digutenak damutuko dira Ta beldurrik gabe etorriko den horrei Pasa dittugula asko ta jarraitzen dugu hemen Akats mordo bat atzian ta kolpeka ikasten Arazo bat ez delako arazo zuek bazaudete (X2) Konposizioa eta ahotsak: Aitor Bengoetxea eta Olaia Inziarte Letra: Olaia Inziarte eta Aitor Bengoetxea Musika ekoizpena: Denso Grabaketa eta nahasketa: Densok, “Sendosound” estudioan. Masterizazioa: Victor Garciak, “Ultramarinos” estudioan. Bideo Ekoizpena: MUGA Zuzendaritza: Maitane Campos Edizioa: Maitane Campos Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Kolorea: Julen Arregi Argazki finkoa eta portada: Iker Gozategi Cast: Iban, Najua, Sasha, Grace, Pello, Udane eta Ekaitz Esker bereziak: Iban, Najua, Ane, Sasha, Ekaitz, Pello, Udane, Grace, Urkabe Baitako familia eta LaRutan
2026/04/02
MUSIKA ETA LETRA: AltxaliliGRABAKETA, NAHASKETA ETA MASTERRA: Josu Erviti ZUZENDARITZA, KAMERA ETA EDIZIOA: Iker Perez eta Miren Gomez ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: June Lasarte ARTE ZUZENDARITZA: Maruxak GAFFER-A: Oskar Elso ESKERRAK: Alakrania Soinua eta Saioa Oneka LETRA: Haizea preso da mendien artean luzaz gordeturik gure etxaldean zeru mehatxua, ortzantza airean bizi behar girea beldurrean gurena mugatuz, horiek diotenez denak gira preso sortzez La, la, la… Eskerrak zueri trans, pede, mariak ertzo lumadunak, bollera gorriak batu dituzue bitxi bereziak sortu gira Altxaliliak orai behar dugu zuen oroimenez borrokatu bide berez La, la, la… Lagunak otoi ez galdu esperantza faxismoari bota gustian ezantza bedatsia hor da, atera da hartza ta irauliko dugu plaza nahiz eta besteek uste duten ezetz zuk ere ahal duzu Piarres La, la, la… Zuk ere ahal duzu Piarres
2026/04/01
IXILDUKO BALIRA ...
KANTU HONEN HITZAK NAHIKO OZEN ENTZUTEN AL DIRA?
GEZURREI EMANEZ BIRA,
BETI AURRERA BEGIRA!
ENTZUNGO BALIGUTE ...
ZIUR EGIAK OIHARTZUN HANDIAGOA LUKE!
SOKA LAISTER ETEN LITEKE,
BIZI NAHI DUGU ASKE!
NORK ESA DU MUNDUAN,
EZ ONARTZEKO GU BESTE GUZTIEN MODUAN?
ERRITMO HONEN DOINUAN,
EUSKAL HERRIA BATU NAHI DUGU GUK KANTUAN!
IXIL DAITEZELA BETIKO ...
ALPERRIK DA GUK EZ DUGULAKO INOIZ ETSIKO!
EZ GARA EZKUTATUKO
ETA EZ DUGU AHAZTUKO!
ENTZUN GAITZATELA OZEN ...
GAZTE ZATOZ BILDU ETA ANTOLATU GAITEZEN!
ELKARREKIN BETI DANTZATZEN,
(E)TA ETORKIZUNA PIZTEN
NORK ESAN DU MUNDUAN ... (X2)
NORK ESAN DU MUNDUAN ... (X2)
2026/03/30
2026/03/18
2026/03/16
2026/03/15
Ala negarra eragiten duena
Dantzan egiten duena
Ala zintta-dantza ematen duena
Ahula izaten dakiena
Ala ahurra markatuta uzten dizuna
Zalantzak dituena
Ala zerbait demostratu behar duena
Zu, ze gizon genero za zu?
Esan zu, ze gizon genero za zu?
Esku zabala dena
Ala esku luzea duena
Arrakalak dituena
Ala derrigorrez arrakasta behar duena
Arrazoiek dituena
Ala aitzakiak baino ez dituena
Pausu bat atzera ematen dakiena
Ala lehen lerroan beti bizi dena.
Zu, ze gjzon genero za zu?
Esan zu, ze gizon genero za zu?
Pentsatu al duzu inoiz
zerk egiten zaituen gizon
Zetk egiten zaituen andra
Zetk egiten zaituen zer zaren ZU!
Zu, ze gizon genero za zu?
Esan zu, ze gizon genero za zu?
Sustrai Berriak taldearen aurrerapen kanta. 2025ko urrian Sound of Sirens estudioan ekoiztua Julen Urzaizen eskutik. Grabazioa: Julen Urzaiz (Sound of Sirens) Bideoa: Javi Etxegarai (@javirck) AURRE EGIN Azkenaldian Galdu ditugu Zenbait influentzia eremu Ezkerraren Promesa faltsuen Hutsunea ongi bete dute Metaforetan Ibili garen heinean Abagunea profitatu dute Faxistak Enpresaz jantziak Jada gure auzoetan daude URTE LASAIEN OSTEAN KALEZ KALE BORROKATUKO DUGU EZ DA EUROPA KONTUA ZURE AUZOAN GERTATZEN ARI DA Aurre egin, poliziari, aurre egin Gimnasioan agurtzen zaitun horri Aurre egin, bizilagunari, aurre egin Alokairuan bost etxe dituenari URTE LASAIEN OSTEAN KALEZ KALE BORROKATUKO DUGU EZ DA EUROPA KONTUA ZURE AUZOA DA! EZ DUZU BESTE AUKERARIK! [CAS] AURRE EGIN Últimamente Hemos perdido Varias áreas de influencia Han llenado bien el hueco De las promesas falsas De la izquierda Mientras andamos Con metáforas Han aprovechado la oportunidad Fascistas Vestidos como empresas Ya están en nuestros barrios DESPUES DE AÑOS TRANQUILOS PELEAREMOS EN LAS CALLES NO ES CUESTIÓN DE EUROPA ESTÁ PASANDO EN TU BARRIO Hazle frente, al policía, hazle frente A ese que te saluda en el gimnasio Hazle frente, al vecino, hazle frente A ese que tiene cinco casas en alquiler DESPUES DE AÑOS TRANQUILOS PELEAREMOS EN LAS CALLES NO ES CUESTIÓN DE EUROPA ¡ES TU BARRIO! ¡NO TIENES OTRA OPCIÓN!
2026/03/13
2026/03/10
Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,
Ez nauk logaleta ez diat nora joan.
Hi, panderogizona, kantu bat joidak,
kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.
Nahiz jakin arratsaren erresumak,
hondar bihurtuz,
eskutan galduz,
hemen utzi nauela, itsu, baino lo ez.
Nekeak txunditua naik, hanka biak minez,
nire zain inor ez,
ta kale zaharra hilegi da egiteko amets.
Hi, triepanderogizona, kantu bat jo idak,
ez nauk logaleta ez diat nora joan.
Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,
kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.
Eraman bidaian hire ontzi birakarian
joan zaizkidak zentzuak,
senti ezinik eskuak,
mindurik behatzak
takoia ren bultz daren zain zeudek.
Ni edonora joateko prest,
prest nauk desagertzeko,
neure baitan galtzeko,
sorgindantza egidak,
jausiko nauk, zin degiat.
Hi, panderogizona, kantu bat joidak,
ez nauk logaleta ez diat nora joan.
Hi, panderogizona, kantu bat joidak,
kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.
Nahiz barre bat entzun jira,
bira, eki inguruan,
ez dik inor buruan,
ihesa dik heburuan,
eta zerua salbu, ez zeukak hesirik,
eta entzuten baduk errimarik jokoan,
panderoren erritmoan,
soilik duk pailazo bat,
kasurik ez, ahaztu ezak
hik ikusten duan itzal bat segitzen dik.
Hi, panderogizona, kantu bat joidak,
ez nauk logaleta ez diat nora joan.
Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,
kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.
Desagerraraz nazak igaroz kezko uztaiak,
denboraren hondarrak, zein hosto izoztuak
ta zuhaitz beldurtiak, hondartza haizetsurat
nahigabe zororik ez den lekuraino,
Bai, diamantezerupean
esku askearekin dantzatzeko
itsasoa tarteko,
zirkuko hondarretan,
patu zein gomut ekin
hondora elkarrekin
uztidak gaurkoaz ahazten bihar arteo.
Hi, panderogizona, kantu bat joidak,
ez nauk logaleta ez diat nora joan.
Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,
kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.