2026/03/10



Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,

Ez nauk logaleta ez diat nora joan.

Hi, panderogizona, kantu bat joidak,

kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.

Nahiz jakin arratsaren erresumak,

hondar bihurtuz,

eskutan galduz,

hemen utzi nauela, itsu, baino lo ez.

Nekeak txunditua naik, hanka biak minez,

nire zain inor ez,

ta kale zaharra hilegi da egiteko amets.

Hi,  triepanderogizona, kantu bat jo idak,

ez nauk logaleta ez diat nora joan.

Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,

kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.

Eraman bidaian hire ontzi birakarian

joan zaizkidak zentzuak,

senti ezinik eskuak,

mindurik behatzak

takoia ren bultz daren zain zeudek.

Ni edonora joateko prest,

prest nauk desagertzeko,

neure baitan galtzeko,

sorgindantza egidak,

jausiko nauk, zin degiat.

Hi, panderogizona, kantu bat joidak,

ez nauk logaleta ez diat nora joan.

Hi, panderogizona, kantu bat joidak,

kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.

Nahiz barre bat entzun jira,

bira, eki inguruan,

ez dik inor buruan,

ihesa dik heburuan,

eta zerua salbu, ez zeukak hesirik,

eta entzuten baduk errimarik jokoan,

panderoren erritmoan,

soilik duk pailazo bat,

kasurik ez, ahaztu ezak

hik ikusten duan itzal bat segitzen dik.

Hi, panderogizona, kantu bat joidak,

ez nauk logaleta ez diat nora joan.

Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,

kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.

Desagerraraz nazak igaroz kezko uztaiak,

denboraren hondarrak, zein hosto izoztuak

ta zuhaitz beldurtiak, hondartza haizetsurat

nahigabe zororik ez den lekuraino,

Bai, diamantezerupean

esku askearekin dantzatzeko

itsasoa tarteko,

zirkuko hondarretan,

patu zein gomut ekin

hondora elkarrekin

uztidak gaurkoaz ahazten bihar arteo.

Hi, panderogizona, kantu bat joidak,

ez nauk logaleta ez diat nora joan.

Hi, panderogizona, kantu bat jo idak,

kanpai hotsen goizean izango nauk ondoan.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario