2025/02/27
Durangak (Haize arrosa)
2025/02/24
Kantatzen duen herria (Patxi Saiz)
2025/02/20
Barneko disdira (Brigade Loco)
2025/02/18
Altabizkarko kantua (Benito Lertxundi)
Altabizkarko kantua
Oihu bat aditua izan da
eskualdunen mendien artetik,
eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik,
ideki tu beharriak eta erran du:
“Nor da hor? Zer nahi dautet?”
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena
altxatu da eta karrasiz
Altabizkarren inguruak bete ditu.
Ibañetaren lepoan harrabots
bat agertzen da,
urbiltzen da, arrokak esker eta eskuin jotzen dituelarik;
hori da hurrundik heldu den armada baten burrunba.
Mendien kopetarik guriek errespuesta eman diote;
berek duten seinua adierazi dute,
eta exeko jaunak bere dardak zorrozten tu
Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia!
Nola zer nahi kolorezko banderak
heien erdian agertzen diren!
Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik!
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi.
Bat, biga, hirur, hamairur, hamalaur, hamabortz,
hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hogoi.
Hogoi eta milaka oraino.
Heien kondatzea denboraren galtzea liteke.
Urbilt ditzagun gure beso zailak,
errotik athera ditzagun arroka horiek.
Botha dezagun mendiaren patarra behera.
Heien buruen gaineraino;
leher ditzagun, herioaz jo ditzagun.
Zer nahi zuten gure mendietarik
Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira gure bakearen nahastera?
Jaungoikoak mendiak in dituenean, gizonek
ez pasatzea nahi izan du.
Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira,
tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude.
Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!
Eskapa! Eskapa! Indar eta zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma
beltzekin eta hire kapa gorriarekin;
hire hiloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago;
bere zangartasuna beretako ez du izan.
Eta orai, eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek;
Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardak
eskapatzen direnen kontra.
Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzezko sasi hura?
Non dira heien erdian ageri ziren zer nai
kolorezko bandera hek?
Ez da gaiago zimiztarik ateratzen heien
arma odolez betetarik.
Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi.
Hogoi, hemeritzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz,
hamalaur, hamairur, hamabi, hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi,
sei, bost, laur, hirur, biga, bat.
Bat! Ez da bizirik agertzen geiago.
Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahalzira zure zakurrarekin.
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera.
Zure darden garbitzera eta altxatzera, zure tutekin
eta gero heien gainean etzatera eta lo itera.
Gabaz, arranoak joanen dira aragi puska lehertu horien
jatera.
Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.
2025/02/12
Betirako agur (The Lio)
2025/02/11
2025/02/02
Ttun kurrun ttukun (Jon Bergaretxe Julen Lekuona)
2025/02/01
Seaska kanta-Amaren bularra (Antton Sarasua Miren Agur Meabe Maite Mutub...
Amaren bularra haurraren janari haurraren negarra beti hunkigarri, baratz honen erdian goseak nago ni zure bular laztanen antsiz ta egarriz. Zure bular politak zerrien jostailu edertasunak kontuz gorderik behar du, zaude ixilik haurra ez egin negarrik munduak ez du eta malkoen beharrik. Haunditzen zerenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio duen, jarrai zure bidetik hobe da horrela gauza denen gainetik haizea bezala. Amaren bularra haurraren janari aterpe xamur hortan lo hartu nahi dut nik.
2025/01/31
2025/01/29
Haurra seaskatxoan (Uretxindorrak)
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Hara sehaskatxoan
haur sortu berria
loak hartu diola
dirudi begiak
Ametsetan zer dion
nahi nuke aditzea
horren polita bait da
horren aurpegia
Musu bat ematean
esnatu liteke
eta esnatutzea
inola nahi nuke
Bihotza zertan daukan
asmatu diteke
horren lo hain goxoa
horren musu eder…
Ixo, ixo, haurtxoak
irri egiten du
norekin hitz egin eta
nor ikusi du?
Ixo aingeruekin
bat egin dezagun
maitetxo esan eta
Agur
Agur
Agur