Zuzendaritza: Arriguri
Ekoizpen burua: Xabier Fernán
Arte zuzendaritza eta Jantzigintza: Paloma Merino
Argazki Zuzendaritza: Adri Nogales
Kamara laguntzailea: Unax Silva
Kamara auxiliarra: Aitor Dañobeitia
Gaffer: Borja Herrán, Sandra Apausa
Elektrikoak: Ander Beizama, Maider Gartzia, Pablo Santurde, Iker Aranguren
Grip: Iñaki Agirrezabalaga, Cesar Fernandez Laucirica
Kredituak: Markel Urrutia
Gatibu gaztetan: Xabier Paz, Unai Benguria, Mario Abad, Albar Cirarda
Extrak: Iñigo San Anton, Xanti Salvador, Jorge Pacheco, Ekain Alzola, Xabier Bengoa, Artzai Iraurgi
Eskerrak: Cinelab Rumania, Musta Producciones, Zinealdea, Panda Artist, Popatik Estudio Kreatiboa
Bidai honetan barriro
maletak hartu behar
agur eta kitto
gaba da portuen
ilargia uretan muga begixetara
amaitu bako azken kantuan
Gora kopak zugatik
Ze momentu onak,
parreak algarak
da lainoak ur tartean
maite_eta bizi bildurrik barik.
Bizitza erre,
azken momentura arte.
Joan arte
Haizea soberan,
askatu txikotak
bela gaindien,
abante iparrera
Agur kapitaina
Hemen batute gauz
kitarra zaharrekin
Ron botilak eta oroimenak
hiru trago zugaitik
Berriz ikusiko gara
edo agian ez
Baina hor gelditzen dire
bizitzako momentuek
Maite_eta bizi
bildurrik barik.
Bizitza erre,
azken momentura arte.
Maite_eta bizi
bildurrik barik.
Bizitza erre,
azken momentura arte.
Joan arte
2025/06/12
Besterik ez (Esanezin)
Hitzak:
Honaino iritsi zaren ulertzen
pauso bakoitza neurtzen
ustez galdutako trenak zenbatzen
zenbat aukera merezi dituzte ametsek?
Bideak esan dizu hau ez dela uste zenuena
Ezta nahi zenuena, zarena besterik ez
Gauzak ez direla zerutik erortzen
dena ote da lorpena hemen
baita lortu ezin daitekena
ez jo segurutzat gertatutako dena
Bideak esan dizu…
Gertatzen dena
merezi edo merezi gabe
bilatu edo bilatu gabe
uste ala ustekabe
Baina batzutan besterik gabe, hor ez zaude
Une horretan, hor ez zaude
Besterik ez, hor ez zaude
2025/06/04
Bihar ere (Jagoba)
Bateria🥁: Oihan Agirretxe
Gitarra eta baxua🎸: Beñat Bobillo
Ahotsa🎤: Jagoba Mendizabal
Ezingo dut aurrera egin, ez baldin bada zuekin
zenbat urte, zenbat bizipen,
iluntasunean argi
Urte asko pasa dira, dena polita zen
egun osoa kalean, zoriontsu nintzen,
garai hartan ez nuen kezkarik
belaunak zartatu, gureak egin du
iluntzen hasi da, etxean zain ditut
ezin baitut, denbora gelditu...
Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
Ostatuko hormetan zailduak,
zenbat ume eta gazte, bidean galduak
bizitza halaxe delako
garai haiek ez dira inoiz itzuliko
Guztia aldatu da, hori badakit
dena galdu arren, ez nago bakarrik...
Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
ezingo dut aurrera egin
ez baldin bada zuekin,
zenbat urte, zenbat bizipen
iluntasunean argi...
Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
ezingo dut aurrera egin
ez baldin bada zuekin...
Kanturik ez bada (Esanezin) Ianire Aranzabe
Bideo originala:
• Esanezin - Kanturik Ez Bada
Hitzak eta musika: Ianire Aranzabe
Pianoa, sinteak, baxua eta kontrabaxua: Iñigo Asensio
Gitarra elektrikoa: Imanol Rubio
Ekoizpena: Esanezin
Grabaketa: Iñigo Asensio
Nahasketa eta masterizazioa: Iñaki Llarena
Bideoa: Imanol G. Gurrutxaga
Aktorea: Leire Berasaluze
Estilismoa: Maren Caballero
Alokairua: Cesar Hernandez, Ogeitalau camera solutions
Eskerrak: Korima Films, Adri Nogales, Aitor Arruti, Maddi Pecharroman
-----------------------------------------
Hitzak:
Aspaldi jeiki zara
ohean utzi dituzu izarak
Gaur kanturik ez bada,
nundik hasiko gara
Gaur dena bete du hotzikarak,
bihar akaso gai izango gara
Gu ta gure ikarak, gai izango gara
Nundik hasiko gara,
gaur kanturik ez bada

2025/06/02
Negua (Eider Saez ft Maren)
Egun berri bat, pauso berri bat
Udara amaitu denaren seinalea
Dena aldatzen dela esan zenidan
Bitartean, nik zure ametsetan
ikusten duzun hori izan nahi nuke
Soilik gaurkoz bada ere
Poetikoa al da pentsatzea
guztiok zerbaiten bila ari garela
Nahi dugun hori zer den jakin gabe?
Gure burua aurkitu, bidean zentzua galdu
Bukaerarik ez du
Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek
Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu)
Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria
Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan)
Neguan
Behin esan zenidan eta betiko gorde nuen nigan x4
Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek
Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu)
Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria
Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan)
Neguan
2025/05/31
Imajinatu libre (Gure Esku, Gozategi, Alaitz eta Maider Sua Enparantza)
Imajinatu peña bat Pirinio artean
joaldunak herriz herri Kantauriko partean
Marijaia almadian Zeledon Orhipean
imajina kuadrilla bat herri libre batean
Imajina konpartsa bat Aralarko parkean
Mielotxin eta Mari Kontxan izarpean
piratak libertimenduz kantari gizartean
imajinatu sorgiñak herri libre batean
Eo eo eo gero izango da gero
Gero gero gero dionak bego dio
Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai!
San Fermin eguna txupinazo eguna bai bai bai!
Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai!
Eskubidez bide atera bidera bai bai bai!
Imajinatu herri bat gasna zati batean
burujabe eta aske Europako atean
maskarada erraldoia dantzan giza-katean
imajina gure esku dagola bat-batean
Eo eo eo gero izango da gero
Gero gero gero dionak bego dio
Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai!
San fermin eguna txupinazo eguna, bai bai bai!
Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai!
Eskubidez bide atera bidera bai bai!
Bizi gaituen lurra Eskual Herria da
sortzen gaituen hitza mendetan euskara
esku denak bidean elkartzen bagara
libre ginenak berriz libre izango gara
-----------------------------------------------------------
Ainhoa Gozategi: panderoa.
Alaitz eta Maider: ahotsak.
Sua Enparantza: ahotsa.
Pirata: saxoa, tronpeta, tronboia.
Víctor Sánchez: grabaketa teknikaria.
Asier Erzilla: soinu teknikaria, produkzio musikala eta nahasketak.
Mikel F. Krutzaga: masterizazioa.
Aitor Altzibar: produkzioa.
Unai Olabarri: bateria.
Imanol Goikoetxea: kitarra akustiko eta elektrikoak.
Iñigo Goikoetxea: baxua, txarangoa eta ahotsa.
Asier Gozategi: triki eta ahotsa.
Xabier Sukia: letrak.
Adunako Elkar estudioan grabatua, Arantzazuko Balea Estudioan nahastua eta Amezketako Musikart estudioan masterizatua, 2025eko maiatzean.
Bideoaren grabaketa eta edizioa: ZAP! bideogintza.
Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztiei.
Salda badago (Mirua)
2025/05/28
Gora euskaldunak (Bordagarai anai arrebak)
JOJO BERNADETTE, (Elkar 1978)
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Munduko injustizia
ari da beti handitzen
eta gu hemen gira
euskaldun seme-alabak
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gure euskaldun semeak
Parisera joaiten dira
bainan zer ote dute
hemen baino agradable
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Historia gurea
sinple sinplenetarik da
kantatzeko unea
etorri zauku egun bat
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
Gora, gora euskaldunak!
Gora, gora Euskal Herria!
2025/05/22
Guk euskaraz zuk zergaitik ez (Urko)
2021/01/17an Donostian zuzenean grabatua "Victoria Eugenia"n.
Guk euskaraz, zuk zergatik ez Gabriel Arestiren hitzekin osaturiko abestia da, Urko abeslariak famatu egin zuena 1970eko hamarkadan, euskararen aldeko ereserkia bihurtuz.
Hitzak
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika)
Orain zuen birtutez
zuen indarrez. (bis)
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika)
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (errepika)
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
2025/05/20
Aralarko Dama (Zetak)
ARALARKO DAMA
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
Ihintzak busti du basoa
AMAZEYE
Etxejaunak ihesi ilargi argitan
AMAZEYE
Adarraren deia ta lamien kantuak
debekatuta Nafarroan
haren izenean
Baseliza bat eraiki dute Egiarretan
Ahaztuko badira kantuak
arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
Urederra gorriz tindatu da
AMAZEYE
Zezengorriaren zauri emaria
AMAZEYE
Basurdekumeak dira noraezean
Orbaizetako karriketan
ta xoxoak hegan
Kanpaiak ozen entzuten dira Amezketan
Ahaztuko badira kantuak
arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
Iruzki-sartzien galtzen den itzela
Hortan biyurtuaa
mendetan ta mendetan
siñistetu duun guzia
Ahaztuko badira kantuak
arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
Ahaztuko badira kantuak
arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
2025/05/13
Mathematikoon biltzarra (Unidad alavesa)
Jazapenari zaplasteko bat emanez Hondarribian
Garikoitz Amondarain beldurrez beteta bizi behar orain
Euskaltzalearena eginez estatu sozialean gora
Harroputza lehenak gure hiru jainkoen aurka
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
(...)
Estatu kolonialaren hatzaparretatik ihesi beti
Meritokrazia ur emankorretarantz eramanaz
¿Agosti xaoren? bandera ta matriarkia zaharrak
Etorkizunerako argi eta indarra
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
(...)
Jazapenari zaplasteko bat emanez Hondarribian
Etorkizunerako argi eta indarra
Bingen, Andoni, Gabirel mathematikoon biltzarra
Bingen, Andoni, Gabirel bide bakarra
2025/05/07
Bi t´erdi (Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K, ZETAK)
Hatortxu Rock 1999-2025
26 urte, 30 edizio eta agur bat. Preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan da Hatortxu Rocken helburua. Orain, ate itxi batek hamaika leiho berri zabaldu beharko ditu. Auzolana da gure ondarea; izan dadila etorkizunaren giltza.
Izenburua: Bi t’erdi
Artistak: Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K, Zetak
Ekoizpena: Mattin Zeberio
Grabaketa: Josu Erviti eta Mattin Zeberio
Nahasketa: Pablo Martin
Master: Pedro Viñuel
Bideoklipa: Arriguri
LETRA
Zuk heldu bat, nik beste bat,
orain abiatzeko bagara lau.
Nahi beste gau.
Nahi beste gau.
Zuk ardoa, nik zilarra,
elkar helduta bi t’erdi gara.
Batera bi t’erdi gara.
Argi printza bateko puntu urdin zurbil
batean
milaka milioi txiki dituzte handi gutxik
jaten.
Posible da beste mundu bat baina ez da
esaten.
Ez dago bakerik baldin badago gerra
klaseen artean.
Ezpainetan kolore falta, dardarka hezurrak.
Piztia beti da piztia nahiz eta aldatu ikurrak.
Bi t’erdi gara.
Zuk heldu bat, nik beste bat…
Bat, bi, lau, zortzi. Bat, bi, lau, zortzi… (x)
Bat, bi, lau, zortzi, hamasei, hogeita
hamabi.
Bakoitzari bere beharren arabera,
bakoitzak daukana jarri.
Denak gara eta bakarrak, inor ez da bat
bakarrik.
Zure askatasunak askatzen nau ni.
Zure berdina ez da zure etsaia,
Lakuntzan gaude ahizpa eta anaiak.
Inor bidean ez uzteko bide bakarra.
Hator, auzolanaren indarra.
Badator hotza.
Bi t'erdi gara.
Zuk heldu bat, nik beste bat...
Bat, bi, lau, zortzi. Bat, bi, lau, zortzi…
Bi t’erdi gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)