2026/02/28
Aker batek, gogotik,hasten delarik ametsetan, berak ez du, ez, lotsarik, altxatzen baldin bazaio segidan!! Ni aldiz, gaixua, oi, amets bekatiak gorde behar, ai, ai, tumatxa!! Ni aldiz, jauna, oi, amets bekatiak gorde behar, ai, ai, tumatxa... Alhalketzen nintzen!! Tabu soziala, zintzilik gorderik mon "Eminence", "untzi txipi", peu ou prou... Sexual, sexualitatea, aker "histoire", mende eta mendetan, ah, quelle histoire!! Ni aldiz, gaixua, oi, amets bekatiak gorde behar, ai, ai, tumatxa!! Ni aldiz, jauna, oi, amets bekhatiak gorde behar, ai, ai, tumatxa... Alhalketzen nintzen!! Ene fale txun txun... ai, ai, tumatxa!! Ene maitea, zer duzun? Ene maitea, zer duzun? Norekin loa egiten duzu? Ene maitea, zer duzun? Ene maitea, zer duzun? Enekin lo egin beharko duzu!! Ene maitea, zer duzun? Ene maitea, zer duzun? Zein kolore hain txarrak dituzun... Zure koloreak untseko, enekin lo egin beharko duzu!! Ene fale txun txun... ai, ai, tumatxa!!!
2026/02/25
Biharra izan. Arene 6 x Sua.
Ernairen Gazte Topagunea 2026.
Apirilak 2-5 Abadiño.
Zuzendaria: Xabier Suarez
Argazki zuzendaria: Xabier Beloki
Kamera laguntzailea: Oier Abarrategi eta Aitor Rojo
Kamera auxiliarra: Iraitz Iriarte eta Iñigo Arkauz
Arte zuzendaria: Maren Duran
Arte-laguntzailea: Naia Ugarriza
Argazki finkoa: Oier Arostegi
Gaffer: Iker Aranguren
Elektrikoa : Ander Maio eta Sandra Apausa
Grabazioa eta nahasketa : Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor García
Kolorea: Lucas Prado
Eskerrak:
Bizinahi auzogune autogestionatua.
Epic Films.
Letra:
Nostalgia inguruaz bereganatzen denean
Hautatutako bidea laino artean galtzen da
Itsututa! Munduaren begiradaren aurrean
Mugatuta! Ukatuta! Askatasuna!
Baina lainoa desagertu da!
Hortzak estututa begietan sua!
Bihotz taupada bakarra batasuna!
Hasi zirenen suak gugan dirau!
Herri aske baten bidean, garaipenera
Nortasuna ukatzea ipar dutenen aurrean
Bidea hasi zutenen amorrua gaurkotuaz
Gazte borrokaz biharra izan
Bizi dugun garai latzean, gezurrak, promesak
etorkizuna ekinez egina
Kapitulu berri bat hasia da jada!
Antolakuntzaz! Independentzia!
Biharra izan. Arene 6 x Sua.
Ernairen Gazte Topagunea 2026.
Apirilak 2-5 Abadiño.
Zuzendaria: Xabier Suarez
Argazki zuzendaria: Xabier Beloki
Kamera laguntzailea: Oier Abarrategi eta Aitor Rojo
Kamera auxiliarra: Iraitz Iriarte eta Iñigo Arkauz
Arte zuzendaria: Maren Duran
Arte-laguntzailea: Naia Ugarriza
Argazki finkoa: Oier Arostegi
Gaffer: Iker Aranguren
Elektrikoa : Ander Maio eta Sandra Apausa
Grabazioa eta nahasketa : Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor García
Kolorea: Lucas Prado
Eskerrak:
Bizinahi auzogune autogestionatua.
Epic Films.
Letra:
Nostalgia inguruaz bereganatzen denean
Hautatutako bidea laino artean galtzen da
Itsututa! Munduaren begiradaren aurrean
Mugatuta! Ukatuta! Askatasuna!
Baina lainoa desagertu da!
Hortzak estututa begietan sua!
Bihotz taupada bakarra batasuna!
Hasi zirenen suak gugan dirau!
Herri aske baten bidean, garaipenera
Nortasuna ukatzea ipar dutenen aurrean
Bidea hasi zutenen amorrua gaurkotuaz
Gazte borrokaz biharra izan
2026/02/23
2026/02/20
2026/02/19
Zuzendaritza: Nerea Musatadi @nereamusatadiArgazki zuzendaritza: Clara Martínez @_claramart Arte laguntzaileak: Jon Agirre @agirrejon2 eta Kattalin Antillera @kaattaliinn Produkzio laguntzailea: Inhar Arrien @inhar_arrien Abesti nahasketa: James Morgan MagicBox Musika eStudio Letra: Horman zuri beltzean Zaude hautsez beteta Galdu izan naiz baina Zure begiradetan Gaur ere, erlojua aurrera doa Zure zain nago Berriro, orratzak nik mugitu ditut Zure zain nago Mezu bat du atzean Argi esan zenidan Ahaztu izan zarena Izan zuk nahi duzuna Gaur ere, erlojua aurrera doa Zure zain nago Berriro, orratzak nik mugitu ditut Zure zain nago (x2) Zure zain nago, Zure zain nago...
Hondarribian izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioko hirukotea, "Sekula santan" abestia berreskuratzen. Hainbat galera eragin zituen naufragio baten berri ematen du kantak. Beti bezala, bertsio berritua egin digute Maria Amolategik eta Iker Laurobak. Sekula santan oritzeko dut gaizumeko igandea saindu guziak estaltzen ziran egun oroipen garria, Lazaro eguna señalamente iluna eta tristea orduantxen arrtugenduen gure malurren astea. ¡Oi ai! orain artean eztut deklaratu; bainan amore on batean bear ginduzke kantatu, bear ginduzke kantatu. Gure bornuko bi gizon gaztek kuraya emanik elgarri, bat zen bornuko txanparter eta bertzea Beiñat Labadi, larru gorrian biluxi eta eman ziraren igeri, beren arimak ofreiturik zeruko Jinko jaunari. ¡Oi, ai! ..., etc."
2026/02/16
ETSren 'URTE BETE' bideoklip ofiziala / Videoclip oficial de ETS 'URTE BETE'.
🎧 Entzun 'KONKISTA': https://orcd.co/ets_konkista
SPOTIFY: https://open.spotify.com/artist/1Z6pq...
WEB: https://entolsarmiento.com/
INSTAGRAM: / entolsarmiento
FACEBOOK: / entolsarmiento
TIKTOK: / entolsarmiento
Urte bete pasa da
abuztuaren 20tik
Urte bete galduta
Urte bete oso bakarrik
Ez zait aldatu mina
agurtu ginen unetik
Oroitzapenen kutxak
bahituta nauka oraindik
Eta orain
Iruñeako hotel zahar honetan
norabide berria aurkitu nahian
idatziko dizut azken gutuna
Eta orain
jaiotze berri baten atarian
erruak utziko ditut atzean
ta etxera itzuliko naiz azkenean
Urte bete ondoren lehortu ditut begi bustiak
apurka arinduz doaz, barneko min guztiak
Urte bete ondoren gaur hasten da nire konkista
Oraingoan niretzat sortu dut abestia
Gure abesti kuttunak
ez ditut oraindik ahaztu
Askotan nostalgiak
berarekin eraman nau
Jendearen aurrean
irribarre egiten dut
bihotzean ordea
hutsune hau ezin kendu
Urte bete ondoren gaur hasten da nire konkista
Urte bete ondoren gaur hasten da nire konkista
Urte bete ondoren gaur hasten da nire konkista
nire konkista, nire konkista
2026/02/15
Iruñean izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioko hirukotea, "Hemen natza ortzirik" XVI. mendeko abestia berreskuratzen. Beti bezala, haren bertsio berritua egin digute Maria Amolategik eta Iker Laurobak.
© Joan Amendux
2026/02/11
Euskara eta kulturartekotasunaren asterako sortutako abesti ederra, herriko umeek abestua.
Letra:
Txipirtin-txirripitin, elkarrekin pal-pal ekin
Herriaren arimak ez dezala palt egin
Jos dezagun Lekeitio denon artean
Tostartean..
Inor ez dago hemen sobera
Txatal piloa, hau da aukera
Jostorratz eta_hari, arraun aurrera
Urruneko zena orain (h)urre da
Zirripriztin-zipriztin, urre hori barik ezin
Zelan lortu euskara denon altxorra_izan dadin?
Ortzi-muga ez dago hain apartean
Tostartean...
Inor ez dago hemen sobera
Txatal piloa, hau da aukera
Jostorratz eta_hari, arraun aurrera
Urruneko zena orain (h)urre da
Inor ez dago hemen sobera
Txatal piloa, hau da aukera
Jostorratz eta_hari, arraun aurrera
Urruneko zena orain (h)urre da (X2)
_____________________________________________
Antolatzaileak: Lekeitioko Udala eta UEMA
Partaideak: Musika Musika Eskola, Azkue Natura Ikastola eta Herri Eskola
Doinua: @Copyright:Huntza "Buruz behera"
Hitzak: Naroa Ogando Ubiria
Produkzio lanak: Musikaia Musika Eskola
Gitarra: Aitor Losada
Eskusoinua: Oihana Etxabe
Ahotsa: Irati Bilbao
Soinua: AME estudioa
Irudiak: Traola Produkzioak
2026/02/10
Diamantea (Gorka Urbizu)
BAKAN II EP-tik erauzitako kanta
(c) Only In Dreams, 2025)
www.gorkaurbizu.eus
Bideoa: Arriguri
Hitzak eta musika: Gorka Urbizu Ruiz
Abbey Road Studios-en grabatua Studio #2 (Londres, UK)
Ekoizpena eta nahasketa: Jordi Matas
Ekoizpen laguntzailea: Joan Pons
Masterizazioa: Dave Cooley (Elysian Mastering, Los Angeles, US)
Personnel:
-Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra
-Jordi Matas: Baxua, gitarra, pianoa
-Karlos Arancegui: Bateria
Ardo ezpainak
Zerbait iluna begiradan
Harri azpitan
Onespen bila gabiltza denok
Bakardadea habitatu
Galdu bazara abisatu
Zure bila goaz
Aspaldi da gauaren erdian esnatzen garela
Itsasoa hemen hasten da
Harriak batu
Zubi bat eraiki
Erortzen zaigun arte
Ez gara
Ezertan lehenak
Ez onenak izan
Urteak labur
Eta egunak luze
Konturatuko zinen
Ni naiz
Nigandik urruntzen etengabe
Oraina gara
Animalia nekatuak
Ohituegiak —badakit—
Inori laguntza ez eskatzen
Ez dakizu zenbatetan gogoratu naizen zutaz
Azkenaldi honetan
Diamante landugabea da gure samurtasuna
Itsasoa hemen hasten da
Harriak batu
Zubi bat eraiki
Erortzen zaigun arte
Ez gara
Ezertan lehenak
Ez onenak izan
Urteak labur
Eta egunak luze
Konturatuko zinen
Neu naiz
Nigandik urruntzen jakin gabe
Batzuetan galdu, bestetan irabazi
Gaur ez dut ezer idatzi
2026/02/07
Lepoan hartu ta segi aurreraHitzak: Telesforo MonzonLa-la-rala-la-ra la-la-la-raLepoan hartu ta segi aurrera!Lepoan hartu ta segi aurrera!Gazte bat lurrean aurkitu dugulore gorriz beterik kolkoa...burdinen artetik ihesi datoreuskal gazteriaren oihua!Mutilak, eskuak elkar gurutza,ekin ta bultza denok batera!Bidean anaia erortzen bazaik,lepoan hartu ta segi aurrera!La-la-raEz dugu beldurrik,ez dugu lotsariknor geran,zer geranaitortzeko!Ez gaituk lapurrak,ez eta zakurrakkataiaz loturik ibiltzeko!Gizonak bagera,jo (de)zagun aurrera,gure herriaren jabe egin arte!Askatasunaren hegal azpiankabia egiten ohituak gare!Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,otsoak eskutik hartu gabe!La-la-raArrotzek ezpataz hil nahi ba nauteizituko gaituztelakoan,zutitu ta euskaraz mintzatuko naiznere hiltzailearen aurrean!Mutilak, ez gero nigarrik eginerortzen banaizgau ilunean,izar berri bat piztutzera noaEuskal Herriko zeru gainean...Euskal Herriko zeru gainean...La-la-raLa-la-ra la-la la-la-raLepoan hartu ta segi aurrera!Lepoan hartu ta segi aurrera!
2026/02/05
Esperantzak (Neomak)
Musika eta hitzak: NEOMAK (Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe eta Leire Etxezarreta Learreta)
Ekoizpen musikala eta grabaketa: Pau Brugada Vilà eta Vic Moliner Abos
Nahasketa: Haritz Harreguy (Haritz Harreguy Studio)
Masterizazioa: Victor Garcia Guartmoner (Ultramarinos mastering)
BIDEOKLIPA
Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri
Ekoizpen burua: Liam McDonnell
Ekoizpen laguntzaileak: Adrian Gonzalez eta Aitor Abio
Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Milikua
Steadicam: Imanol Iraizoz
Arte zuzendaritza: Mikel Godoy
Kamara laguntzailea: Aitor Rojo
MUAH: Lexark eta Iraxxe
Gaffer: Iker Aranguren Ramírez
Diseinu grafikoa: Mikel Gardz
Elektrika: Saioa Contreras
Jantzigintza: Garikano Studio
Kolorea: Julen Arregi Milikua
Lettering-a eta kredituak: Mikel G.Ardanaz
ESKERRAK
Iñigo Aranburu eta bere familia eta ECPV
Espektatibak, aldaketak, mugimendua… hori guztia eta hori besterik ez da bidea. Onartzen ditugu zalantzak eta beldurrak, onartzen gara zaurgarri. Onarpenaren ondorengo barne lasaitasun horretatik idatzi dugu kantua.
Zein garrantzitsua den beldurra emozio on gisa identifikatzea eta arriskuei dagokien tokia eta tamaina norberak ematea: ez gehiago, ezta gutxiago ere.
Eta kaos honen erdian kantatzen jarraitzen dugu..."mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza...", bidean elkar zaintzen jarraitzen dugun bitartean.
Horregatik inguratu gara jende onaz, loratzen ikusi nahi gaituen jendeaz, bide berrietarako: Eider Villalbaren tekla soinuen laguntzaz eta Etxahun Urkizuren erritmora egingo dugu dantza zuzeneko kontzertuetan.
Esperantzari ozen kantatuko diogulakoan, elkarrekin!
LETRA
Nekatzen nau nostalgiak
(e)ta batzutan esperantzak;
nigan nahi ditut beldurrak,
hanka sartzeak, zalantzak.
Behingoz aldatu ditzadan
espektatiben norantzak.
Berdin ez denez hautua
(e)ta erabaki beharra,
noraino heldu daiteke
zama huts baten indarra,
behean mantentzen nauena
hutsunea bera bada?
Larara…
Itsaso berean elkar
eusten (e)ta itotzen gabiltza,
guk geure buruen kontra
eman dugunetik hitza.
Mundua dantzan jarriko
nuke jainkosa banintza.
Berdin ez denez hautua
(e)ta erabaki beharra,
noraino heldu daiteke
zama huts baten indarra,
behean mantentzen nauena
hutsunea bera bada?
Larara…
Argi! Ez diezaiezun zure barne-eskeman
gauzei dutena baino toki gehiago eman!
Argi! Ez diezaiezun zure minen eskeman
gauzei dutena baino toki gehiago eman!
Argi! Ez diezaiezun zure bizi-eskeman
gauzei dutena baino toki gehiago eman!
Argi! Ez diezaiezun zure bizi-eskeman
gauzei dutena baino toki gehiago eman!
Mundua dantzan jarriko nuke
jainkosa banintza…
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)