2024/11/29
Pin pan pin (Oskorri)
2024/11/28
Lore Haziak (Kiñu gaztetxea)
2024/11/25
Korapiloak (Gabezin)
2024/11/24
Pottoka (Oskorri)
POTTOKA OIHANEAN ZELARIK PASEAN POTTOKAK HATZEMAN ZER
XORI URDIN KANTARI. KUI, KUI, KUI, …
POTTOKA OIHANEAN…
BELE BELTZA KANTARI. KRO, KRO, KRO…
POTTOKA OIHANEAN…
OILO GORRI KANTARI. KLO, KLO, KLO…
POTTOKA OIHANEAN…
TTIRRIT GRISA KANTARI. KRI, KRI, KRI…
POTTOKA OIHANEAN…
LAGUN PILA UGARI.
KUI, KUI, KUI, …
KRO, KRO, KRO…
KLO, KLO, KLO…
KRI, KRI, KRI…(BIS)
2024/11/23
Guantanamera (Hertzainak)
2024/11/18
Oroimen txarrak (Hertzainak)
Agindua zorra dela
ahaztu dutenak dira horiek.
Arau zaharren trukatzaile
disenuzko ideia berriekin.
Promesa handiak baina gero
ekonomistek agindutakoa egin.
Anakronismoak mantentzen
apatia eta nahasketa lantzen.
Hauek ez dira laguntza eske ibiltzeko garaiak
politika fikzioak garaitzen du errealitatea.
Zeren
bertsio ofizial faltsuen erresuma da Historia.
T.B.ri so diren hiritar zintzoen goxamenerako.
Informazio pozointsuaz bonbardeatuak gara egunero
benetazko zerbait maltzurki moldatua dena zuzen dagoela
sinistarazteko.
Oroimen txarra dugu eta
hau ote merezi duguna?
Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria?
Hemen geratuko gara ia zerbait gertatzen den
banakokeri garai hau noizbait amaituko da.
Krimenak maskaratzen dituzte onkeriaz edo zuzenez.
Gerra zikina egiteko ere inolako lotsarik ez.
Bere zeregina betetzen omen dute.
Itxurakeria eta ustelkeria.
Baina oroimen laburra dugu
komeni ahala sinistea hobe
ez dakigu nolakoak garen ere
eta horrek ez gaitu kezkatzen.
Zeren
Bertsio ofizialen erresuma da Historia...
Oroimen txarra dugu eta
hau ote merezi duguna?
Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria?
Hmen geratuko gara ia zerbait gertzatzen den
banakokeria garai hau noizbait amaituko da.
Hemen geratuko gara itxaropen gabe lasai
askatasuna zerutik baletor bezala.
2024/11/13
Oi Pello Pello (Mocedades)
Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero, gero, gero,
irun ezan eta gero, gero, bai.
Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta, gero, gero, gero,
Astalka zan eta, gero, gero bai.
Oi! Pello, Pello, irun diat eta
jinen niza ohera?
Harilka zan eta, gero, gero, gero,
Harilka zan eta, gero, gero, bai.
Oi! Pello, Pello, harilkatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos ezan eta, gero, gero, gero
jos ezan eta, gero, gero, bai.
Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan ohera?
Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
Argia dun eta, jinen iz bihar.
2024/11/12
Lanbrora (Itoiz)
Zure oroimen hau blaitzeko
Memoriaren leihoen kristalean
Bustia lagatzeko
...tantak txirristaka
Antsia... kristala...
Atxumarkatzeko
Lanbro artean galtzen naiz
Kaleko koordenadetan
Ateak eta portalak
Ostirala eta
Txirrindulari karrera
Espero nituen kamelu eta biserak
Eta zer... tabernak
Topaketa prestatzeko
Nire buru galdua argitzeko
...eta EGAN herriko plazan
Rock'n roll en zipristinak
Eraman ninduten zuregana
Ile luze
Hire lotsa ezkutatzen
Kalatxorien karrankak helduko ote
Ziren
Mendi hotzetaraino
Zure begiak harrapatzera
Zure gorputz goxoarekin jolastera
Ai... hemen, lanbrora nihoa
Itsu eta antsietatez
Haitzetan itsasotzera
2024/11/11
Bi minutuero (Hertzainak)
Quai de la Gare geltokiaren
gainetik iragaiten diren altzeiru
bortitzak
ortzaiz mugatutzat jo ditzazkezunean.
bihotza tinkatzen zaizu
hegoko itsasoraino tren bat doala pentsatzen
hasten baldin ba zara
bi minutuero
herrimina.
Karrika zurpail desolatuetan haizea altxatzen
abenidetako hosto gabeko arboien puntak makur
eraziz, txori traketsen gisara udaberri hilean
molekuletan ilargiraino airatzeko gogoa hazten
hasten baldin bazara
bi minutuero
herrimina.
Larru lehortua euriak umilki bustitzen dizunean
zauri zabalaren ziztak piskat jabalduz, etxera eta
lagunei telefonatuko duzula
bietan zin dagizunean gero beldurrak
kurutzefikaturik kabinan ikaratzen
hasten baldin bazara
bi minutuero
herrimina.
Izaizko lau taulen artean betiko etzana pausatzen
imaginatzen zarenean, gutizia oro jaten dizun
xangre malizurra zeluletan barna
hedatzen balitzaizuke behintzat zoriontsu izango
zinatekela asmatzen
hasten baldin bazara
bi minutuero
herrimina.
2024/11/09
Ez beti da ez (Aldakan feat Idoia Asurmendi eta Laura Marcos)
2024/11/07
Printzesak eta printzeak (ESTI MARKEZ feat Olatz Salvador & Sara Azurza)
2024/11/05
Lau teilatu (Itoiz) bideoklipa
Hemen gaude
Ta poztutzen naiz
Ta ziur zure aita ere bai
Ta zer ondo zelan dijua
Zure bufanda txuria
Lau teilatu gainian
Ilargia erdian eta zu
Goruntz begira
Zure keia eskuetan
Putzara batekin putz!
Nengana etorriko da
Ta berriz izango gara
Zoriontsu
Edozein herriko jaixetan
Goxo goxo
Kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt
Negarrik ez
Txuri zaude ta malkoak
Zure kolorea kentzen dute
Lau teilatu gainian
Felix, Felix bihar
Berriz egongo gara
Txanpain apur batekin
Diru gabe baina
Izarrak gurekin daude
Piano baten soinuaz
Lau teilatu gainian
2024/11/03
Egun motela (Itoiz)
Autobusetik behera
zigarroa lurrean lausotuz
eskailera gora giltzaren metal hotsa
ate hau gizendu dela dirudi
argia piztu behar
iluna desegin
zapatak aparkatzeko tokia
tokia bilatu behar
sukaldean hotzgailua
hilkutxa dirudi
afaltzeko gogoak
kafe bero batean urtu ditut
zigarro bat piztu nahi
hauxe da egun motela
berriz aspertuko naiz
beti histori berdineaz
tokataren gain dagoen diskoak
hautsa azalean eseri behar naiz
oinak bilusik fmen gainean
telebistaren zaratak betetzen aidea
iheserako botoirik banu
autobideen arrai horiak
bukatzen diren puntura joateko
ta modernoak "english speaking"
hauxe da egun motela
berriz aspertuko naiz
beti histori berdineaz