2026/08/27
Ni naiz txakurra deitu zizuna (Xabier Silveira)
Kaixo Felix ixasilver naiztxakurra deitu zizuna modu polita ez zela aldez aurretikan jakituna baña lortu nun bai lortu ere horrrekin bilatzen nuna ahantzi bazaizu, porsiakasore hona nere erantzuna Denbora joana ausnarketari etzaionez lagun txarra Kazetariek zabaldu zuten bertsio bat ta bakarra zalantzan jarri eziña bera ez al da bitxi xamarra ze kristo izan zen ados etzena ixilarazi beharra? Zuk telebistan,, irratietan eta egunkarietan lau haizetara zabaldu zenun beldurra modu denetan sentiaraziz bizitza bera beldurgarria benetan eta txertoen ondorioz zenbat hil dira azken urtetan Donostiako hospitaleko ZIUek nolako sona hartu zuten zu ziñen ezkero bertan buru zen gizona bapatean uy, gogoratu dut han larri gaixo zegona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona Negazionista esan zenidan argudiotan zein urria gelditzen ziñen, nahiz ta iraina ez den taktika berria gaitza inorrek ezzun ukatzen baina bere jatorria isolatu ez den birus bat zen? ze igerlek igerria? jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona PCR-ak diagnosian erabiltzeko autua ongi dakizu izandu zela maltzurkeriz gauzatua hola bihurtu zenuten zirku intzidentzi metatua argi utziz hau dela herri bat arras manipulatua jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona gorritu gabe aipatze hutsa asintomatikoena haseran broma ziren ta gero haserrea eta pena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena
2026/08/24
Iraultzaren metxa (NAFARROA 1512)
2024ko azaroaren 16 an Durangon ospatutako Pintor Rock, Bonus trackaren jaialdian grabaturiko kontzertuko bideoaIrudiak eta muntaia: Javi Etxegarai eta Johan (Bukara films) / bukara_films Abestia Iruñako Sound of Sirens estudioan grabatua eta Masterizatua dago Julen Urzaizen eskutik 2023ko maiatzean. ........................................... Kontaktua: 1512nafarroa@gmail.com Instagram: https://instagram.com/nafarroa_1512_ .......................................... LETRA (EUS) Errautsetan beti da sugarra, ezkutuan baina hor da. Otzan gaitza dena azkenean, indarrez lehertuko da. IRAULTZAREN METXA PIZTU ZEN, ERRAILETATIK AT, ETSAIA AKATZEN SAIATZEN, BIHAR EGUNKARI GUZTIEK GUTAZ HITZ EGINGO DUTE Donostian bada dinamita Lehen ekintza armatua Trena gertu eta lehertuko da Gure mezu militarra IRAULTZAREN METXA PIZTU ZEN, ERRAILETATIK AT, ETSAIA AKATZEN SAIATZEN BIHAR EGUNKARI GUZTIEK GUTAZ HITZ EGINGO DUTE Metxa piztu zen iraultza errailetan hasi zen Metxa piztu zen hazia dinamita izan zen IRAULTZAREN METXA PIZTU ZEN, ERRAILETATIK AT! ETSAIA AKATZEN SAIATZEN BIHAR EGUNKARI GUZTIEK GUTAZ HITZ EGINGO DUTE Sugea negualditik esnaz aizkora zorrozten Sugea negualditik esna aizkora zorrozten
2026/08/23
Burua galtzen (Ezpalak ft. Iratxe Txuleria, Joder)
“Burua galtzen” Ezpalak taldearen "Bi alde" Ep-ko lehen kanta. Jarraitu Ezpalak YouTuben: https://bit.ly/3ezBrFb Jarraitu Ezpalak hemen: Instagram: / ezpalak Facebook: https://www.facebook.com/profile.php?... Bideoa: Juanjo Berasain. Audioa: Musika eta hitzak: Ezpalak. Ekoizpena grabazioa, nahasketak eta masterizazioa: Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak). Hitzak: Zazpiterdik jadanik Ta ez nun irten nahi Argi izpiak esnatu aurretik Egarri naiz Astero berdin nago Ta urteak aurrera doaz Astero berdin nago! Astero berdin nago! Ta ez, ez dakit hemen Noiz arte gauden Gorputza hasi da Burua galtzen Zu ere hor zaude Zerbait Itxoiten Ta ez da ezer aldatzen, ez! Nahi gabe Lurretik nabil berriz ere Ta nahi nuke Jakin garaiz alde egiten Orain ez da negar iteko ordua Bihar biharkuak Datorrenerako prest! Ez dakit hemen Noiz arte gauden Gorputza hasi da Burua galtzen Zu ere hor zaude Zerbait Itxoiten Ta ez da ezer aldatzen, ez! Burua galtzen, burua galtzen, burua galtzen! Ez, ez dakit hemen Noiz arte gauden Gorputza hasi da Burua galtzen Zu ere hor zaude Zerbait Itxoiten Ta ez da ezer aldatzen, ez!
Pijama Party (Aimartz - Txuso)
lyrics by Aimar Zuriarrainprod by Txuso BIDEOA: Zuzendaria: Rita Gratacos AC: Alex Martos GIRLS: Aroa, Bihotz, Dani, Maren, Nora eta Weny Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Pijama party Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Pijama party PIJAMA PARTY Lokartu garuna Ta loratu dira sentimenduak Borragoma ta arkatza Berridazten liburua Azkeneko orrialdeak Txakurrak birrin zitula Esango diot arrebari Ikusten badigu me mata Ta ez da izan behar maga Pa saber lo q pasa Ortzimugan zein ez da erori No me juzges hermana Que tu sabes que ahora yo soy el que le manda Pijama party Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Botakodeu azken siesta Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Lokartu pijama festan Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Pijama party Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Pijama party Nire pijamak gordetzen ditu Azken eguneko aztarnak Nire esku barnean margo zenitun Zugana iristeko markak Loreak bezala uda berrian Polinizatzen zu gerturatzean Errekako ura doan moduan Doa dena azkar gela barruan Larrutan Biok besarkatuak Ezkutatuak Ahaztua Gaur gertatutakoak Gelditzen da Paktatuta Batzutan Guk sentitutakoa Haustuta Sutsua Izango da maitatua Barruan ditut tripazorrik Y yo tmb bien zorra Kanpoan ditugu denak begira Y es q esto el lo k toca Toka toka toka me Ke yo decido el cuando el donde y con quien Y aunque dije kiero ser tu bebe Este año mentir se me dara bien Pijama party Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Botakodeu azken siesta Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Lokartu pijama festan Bota bota bota boboro Bota bota bota boboro Bota bota bota Pijama party Loka loka loka loloro Loka loka loka loloro Loka loka loka Pijama party Pijama party jolasten partxis Te como la pieza y luego achis
KALENTURA 🔥(XSakara)
Millesker bidxotzez bideo honen parte izen ziñien pertsona guztixeri, eta espero bideo honetaz disfrutetie guk egun horretan disfrute genun beste! Holan eitzen dizeniko gauzek bakarrik geratzen da disfrutetie :) Sharaut @astragernika espazidxue itxitziarren, niretzako pertsonalki bigarren etxeko moduko bat zarie eta politxe da ikustie urtiek aurrera duzela eta bertan segitenzuiela, gora gune autogestionauek! BIDEOKLIPA zuzendaria @jonearriola argazki zuzendaria eta muntaia @rita.gratacos gafferra @xsua_ AKTOREAK @libestebaranz @lizarraldenerea @anepe.acedo DANTZARIAK @zurii_7 @araiijaioo @iraidemacias @maialenth ESKER BEREZIAK @cesarherphoto LAGUNAK @feli_felixa @iratierauskin @euskowboy @ariariariariaritz @biltxo @junemartincea @xabipulla @maitecaru @bewezii @itxasnegutiez @jonnarvaezz PRODUKZIO MUSIKALA rec: @asier.renteria prod eta master: @onepathjb kontratazioak: mikel.amundarain@lasttour.org
Nire aitaren etxea (Fernando Unsain)
Nire aitaren etxea
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soroak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldarik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
2026/08/16
Harrapatuta Mobilen Menphiseko bluesarekin (Markos Untzeta)
Harrapatuta Mobilen (Menphiseko bluesarekin) · Markos Untzeta & Falcone · Markos Untzeta · FalconeEraman bidaian hire ontzi birakarian. 1965-1966 Producer: Gaztelupeko Hotsak Traperoa birak blokean marrazten, zcrgatik galdetu nahi, baina ez du hitz egiten. Neskek goxo hartzen naute zeloa emanez, baina badakit jakin, ezin dut egin ihes. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Shakespeare kalean da, kanpai eta zapata puntadun neska frantses bati mintzo, omen dudana lagun. Mezua igor nezake salatu nauen galdez, - baina postetxean lapurreta, postontzi irekirik ez. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Monak esan zidan trenbidera ez joateko inola; langileek ardoa legez edaten dute odola. Ez nekiela esatean, hark, “nik bat ezagutu nuen, zigarreta bat bezala erre egin ninduen” Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Aitona hil berri, lurpean dago haitzetan, baina ustekabe latzaz jarraitzen dute hizketan, baina nik espero nuen kontrola galtzea, kalean sua piztean tiroka hasiz inola. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Senataria azaldu zen pistola erakusten, semearen ezkontzako sarrerak doan ematen. Ni ia hil ninduten ta ez litzateke zortea sarrera gabe kamioi baten azpian egotea. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Predikaria isilik galde egiterakoan zertan duen hogei libra izenburu golkoan, ta sorgindu egin ninduen frogatzean. Nik esan nion, "ostendu ezin, gu berdinak gara, pozik honekin ?': Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Euri-gizonak bi edabe zizkidan atera, Texaseko jarabea eta treneko ginebra. lnozo, nahastu nituen, burua itota, guztiak zatartu ziren denboraz ahaztuta. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Ruthiek deitzen dit joateko aintzirara bisitan, bals dantzatzen ikusteko Panamako ilargi-argitan. Nik diot, "zuk zer dakizu nire hasi berriaz", ta hark, "badaki zer behar duzun, bai nik ere zure nahiaz". Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Adreiluak Grand Streeten neoi eroak hara igota, han jausten dira hain ondo, hain sinkronizatuta. Pazientziaz eseri naiz prezioa jakiteko, zenbat ordaindu behar den hau bitan ez bizitzeko. Arna, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin.
2026/08/15
Etxetxuria (El Dominiko)
EL DOMINIKO-ren diska berriaren aurrerapen kantua -Musika eta Hitzak: Txomin EL DOMINIKO Sanplea "Beetlejuice" -Soinu Grabaketa: Alkimia Prod -Bideo Ekoizpena: UZTARO Eskerrak Elorri, Kattalin, Iban, Mirentxu eta Reso-ri ! ETXEXURIA BARDA ETXEXURIAN ODOL XURIA SUKALDEKO CARRELAGAN ISURI DA ZARTAK HITZ ITSUSIAK XURETAKO GUZIAK BIHURTU XITU ZIKIN UNTZI BAT OH EMAZTEN ZAPALKUNTZAREN SINBOLOA DIOTE DELA BURKA OH ETXERATU ORDUKOTZ SENARRA HASTEN ZAUXULARIK OIHUKA TA EMAITEN EPELAK TU EGITEN AURPEGIRAT ERTZOTZEN DELARIK ERGELA EZ DA EGON BEHAR BER GELAN EUSKAL ETXE KOLORETSU APAINDUA DOTORETUA LORETXUZ BATZUTAN USPELAK GORDETZEKO MAKILLAGA BESTERIK E’TXU GALTZEN DIRA GALARROTSA BATZU ETXEKO ANDEREA DA ABANTZU DENA DEN GAUZA ORO DA ANTZU EZPADUGU EMAZTE JOA ENTZUN O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OT OT OT OTOITZ GUZTIEK EZ’TUZTE USPELAK KENTZEN EZIN XUTI EZIN IBIL EZIN EZAGUT LAGUNA ZARTA BAKOTXAK EZARTZEN XITU PLANTTA TXARRIAN GRAXANA O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OD OD OD ODOL XURIA AMODIOARENA EZ ZEN EZTUXU MAITATUKO SEKULAN ASKI BETI ATXEMAN BEHAR DU ZERBAIT GAIZKI HARTU DITUXU USPEL MARKAK ARGAZKIZ POLIZIARA JOAITEKO 5 GARREN ALDIZ DENEN BEGITAN EZTA XU BEZAIN ETXEKANDERE AZKARRIK ALTA ASPALDI SENAR BASATI BATEK XITU ATXILOTURIK NOLA SARTU DIXUN BURUAN EZIN XINUKELA HORTIK JOAN ETSIPENA GOGOAN MADARIKATZEN DUXU ARROPA XURIA MEHATXU BATEN ONDOAN OHERATZEKOTAN NAHIAGO XINUKE BARKATU BAINO AHANTZI BIHAR MENTURAZ ARITUKO ZAUXULA JOKA BIZITZA BIKOITZA HORTAZ JENDEAK BALAKI ODOL XURIA BERRITZ ISURI DA ETXEXURIAN ETSIPEN XURIA ETSAI XURIA INPERNO XURIAN ODOL XURIA BERRITZ ISURI DA INPERNO XURIAN O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OT OT OT OTOITZ GUZTIEK EZTUZTE USPELAK KENTZEN EZIN XUTI EZIN IBIL EZIN EZAGUT LAGUNA HEGALAK PIZUEGI AIRATZEKO BOTA BEHAR OTE ERAZTUNA O O ORIKO XORIAK ETS ETS ETS ETSAIA ETXEN OD OD OD ODOL XURIA AMODIOARENA EZ ZEN OD OD OD ODOL XURIA AMODIOARENA EZ ZEN
2026/08/14
Agur Euskal Herriari (Urko)
Zazpi Eskualherriek bat egin dezagun Guziak bethi, bethi, gauden gu Eskualdun. Agur eta ohore Eskualherriari: Lapurdi, Basa-Nabar, Zibero gainari; Bizkai, Nabar, Gipuzko, eta Alabari. Zazpiak bat besarka lot beitetz elgarri. Haritz eder bat bada gure mendietan, Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan, Frantzian, Espainian, bi alderdietan: Hemen hiru 'ta han lau, bat da zazpietan.
2026/08/13
Quisiera ser turista (MCE)
Letra eta ahotsa: MCEMusika originala: Quisiera ser alcalde (Urko) Grabaketa, nahasketa eta masterra: Akademix Beats Irudia: Mikel Casal QUISIERA SER TURISTA I (bat) Quisiera ser turista, Donostiakua Quisiera ser turista, Donostiakua Pintxok ta hondartza, helatuk Zara, selfiak barandillan (ai, ai, ai) Ta Igeldo jaitsi, funikularren, erdi garraxika Quisiera ser bañista, Zurriolakua Quisiera ser bañista, Zurriolakua Eukiko nuke, si akaso iluntzen, uretan tokia (ai, ai, ai) Bainatu ezinik, nahiz eta ipini, bandera berdia Quisiera ser rentista, Mirakontxakua Quisiera ser rentista, Mirakontxakua Biziko nintzan, sultanen gisa, urrezko pixuan (ai, ai, ai) Ta bizilagun, eukiko nitun, Errealekuak Quisiera ser Chillida, Haize Orrazikua Quisiera ser Chillida, Haize Orrazikua Eskuk zikinak, burun burdina, laguna mailua (ai, ai, ai) Haizeak nola, olatuk ola, orraztu goikua Ze Joxemari, hartukoiau pote bat edo? Bat edo bi! Hi haiz hi ardozalea gero… Ardoa? Gaseosa hombre, La Casera. Bueno, bueno, bueno…ze esatek? Ba entzutekena, Patxi, medikuk hala gomendauta Ai ene Joxemari, quien te ha visto y quien te ve, quien te ha visto y quien te ve… Quisiera ser la gilda, Bar Antoniokua Quisiera ser la gilda, Bar Antoniokua Egunak barran, babak ta parrak, piperran gainian (ai, ai, ai) Irentsi orduko, ikusiko dek, a ze pikantia
2026/08/12
Kristalezko eguna (Marte Lasarte)
•Marte Lasarte: Pello Armendariz, Borja Antón, Lore Nekane Billelabeitia, Alex Alonso•Musika/Música: Borja Antón, Pello Armendariz •Hitzak/Letra: Pello Armendariz •Koroak/Coros: Eider Villalba •Ekoizpena/Producción: Borja Antón, Pello Armendariz •Grabaketa eta nahasketa/Grabación y mezcla: Haritz Harreguy •Masterra/Máster: Jon Badi (NorthWavesSound) ***************************************************** •Bideoaren ekoizpena/Video: Aitor Arruti •Zuzendaritza eta edizioa/Dirección y edición: Aitor Arruti ***************************************************** •Extrak/Extras: Pablo, Tere, Val, Afu, Piti, Omar, Ander, Naiara, Balda, Uxue, Idoia, Lucia, Xixili, Iñigo, Iraia, Mer, Amaia, Jone, Iña, Mala eta lagunak •Esker bereziak/ Agradecimientos: La Bodeguilla EUS/ Ahaztuta arazo horiek Segurtasun dosiz Euforiara bide Kale argitsuenetik Aspaldiko lagunen irribarre Ta besarkadak gutxi ez diren Txokora heldu da Hain une leuna Kopa hori altxatu Litro erdiko latak Topa egin ta apurtu Kristalezkoak gara Itzalak zenbatzen zurea ez zen Faltan bota zaitut lurrean Hori izan da eguna Ia perfektua
2026/08/11
Zure orbaina (ETS-La Fúmiga)
ETS eta La Fúmiga-ren 'ZURE ORBAINA' bideoklip ofiziala / Videoclip oficial "ZURE ORBAINA" d'ETS i La Fúmiga. WEB: https://entolsarmiento.com/ INSTAGRAM:
/ entolsarmiento
FACEBOOK:
/ entolsarmiento
TIKTOK:
/ entolsarmiento
ZURE ORBAINA (orig.)
Pentsatu nahiko nuke ez zinela joan
Ez zela izan bakarrik nire errua
Baina badira ere bizitza honetan
aurreikusten ez diren kolpeak
Ilunabarretako garagardo hotzak
Elkar banatzen genituen bidaiak
Baina ez ginen ausartu azken urtetan
esatera gure arteko egiak
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait, zure orbaina
I no he tornat als llocs perquè encara no puc
A casa ja no queda ni una foto amb tu
Però cada vegada que jo tanque els ulls
el teu olor em torna a la vida
Orain nigandik hain gertu baina hain urrun
burutik gure abestia ezin kendu
Zergatik egon ginen hainbeste egun
sinisten gure arteko gezurra?
Aurrera egin arren beti hor zure orbaina
Zure orbainak irakatsiko dit nola ihes egin zauritik haratago
Zure orbainak gogoraraziko dit zergatik naizen lehen baino askeago
I ja no queden roses que parlen del passat
Vam viure en un incendi que tot ho va cremar
Farem la nostra vida i el temps ho curarà
Però d'esta ferida, cicatriu quedarà
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait, zure orbaina
Farem la nostra vida perquè el temps no para
2026/08/10
@hatortxurock egon gineneko bideo laburpena "Begi Bat" abestiarekin batera. 📸@mikel_calvo_ grabatua eta ekoiztua. Emaila: streetwise.iruna@gmail.com BEGI BAT! Beroa barruan sartu zait, bihotzaren taupadak berriz gora badator beste behin haren izena jakin beharko nuke eta nik zer esango dut nik, kalean tabernan edo alboko dendan astean dotore ohi da jantzi bere zer eginak ederki dakizki eta nik zer esango nuke, kalean tabernan ikusten badute beti inguruan dago ta badakit nor den ezkutatzea ez da bere bertute zomorro baten antzera nire inguruan dabil hegan uste dut atzetik dudala ziur naiz atzetik dudala badakit nire atzetik doala Begi bat zabaldu ta badaezpada Begi bat zabalduta badaezpada Ez ezazu bizkarra eman Ez baidakizu hurrengoa zu izango zaren Begi bat! Hiru bider desagertu da baino aldiz bapatean hemen da berriz banekien urrun ez zegoela inor ohartu gabe hemen da aldiz Zomorro baten antzera nire inguruan dabil hegan uste dut atzetik dudala ziur naiz atzetik dudala badakit nire atzetik doala Begi bat zabaldu ta badaezpada Begi bat zabalduta badaezpada Ez ezazu bizkarra eman Ez baidakizu hurrengoa zu izango zaren Begi bat!
2026/08/09
Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez. Mobilizazio nazionala, Irailaren 13an Donostian. Irabaztera: Orainaren oihua borrokarako beharra garai ilunetan itxaropena. Mezu bat doa zabalduz Euskal Herriko kaleetan bidea aurrean dugu heldu eskua. Ez dago beste auketarik irabaztea besterik... Garaiak borrokari eta borroka garaia Erraietan sua gaztetik gaztera. Konpromiso, ilusioa, nortasuna, maitasuna. Herria ta borroka, bakarra hautua. Ez dago beste aukerarik irabaztea besterik. Airerik har ez dezaten bihurtuko gara biok askatasun haize. Garaiaren iluna borrokaz argitzera Zu ta biok batera Herria askatzera Esker bereziak: Peio Uribeetxebarria Madinabeitia Malen Azpiazu Zubeldia Xabier Zuazabeitia Garmendia Irene Larrañaga Alvarez Markel Eguren Toledo #EHirabaztera
2026/08/08
Gasteiz, martxoak 3 (Gorka Knörr)
Hitzak eta musika:Gorka Knörr Pianoa i arranjaments: Carles Cases. Biontxeloa: Sveta Trushka Baxoa: Matthieu Haramboure Soinua: Aitor Furundarena Kaleak hustu egin dirade Austerregun arratsean jendea han hemenka dabil suak eta barrikadak espaloian odola eta amorrua aurpegietan Bi hilabeteetan egon dira huelgara, kalera emanak demokraziaren oinarriak gogor eragin asmotan bainan etsai basati hoiek gerturik dute erantzuna. Langileen eskabidea ezta zilegi haientzat etsai basatiaren legea gaur baita lege bakarra eliz-barruko jendearen aurka tiro jo dute erantzuntzat. Langileen eskabidea ezta zilegi haientzat etsai basatiaren bidea gaur baita bide bakarra eliz-barruko jendearen aurka tiro jo dute erantzuntzat.
2026/08/07
Gazte karpa loratuz (Maddi, Estoldetan eta Peiotxu)
Ahotsak: Maddi Gonzalez de Heredia eta Oihan Finke Bajoa: Elena Lezaun Kitarra: Lander Alkorta Tronpeta: Mario Carril Tronboia: Unai Ruiz de Viñaspre Saxofoia: Peio Martinez Perkusioa Iker Iriondo Talde kolaboratzailea: ESTOLDETAN Nahasketa: Peiotxu Masterizazioa: Peiotxu Portada: Izaro Pardo Letra: Berriz nabil galdezka buruan mila kezka errutinaren preso bizitzan gainezka Hazi eta Loratu Zainduz elkar Indartu Bidea eskuetan Zatoz ta amestu Gazteona indarra Eraldatu iparra Margo, kantu ta algara Etengabe aurrera Mugimenduan gaude Beti herriaren alde Barnera begiratzen Lokaztuz ikasten Herriz herri auzoz auzo kalez kale pausoz pauso tantak olatu euskal herria askatu herriz herri auzoz auzo kalez kale pausoz pauso gazte antolatu euskal herria askatu
2026/08/06
Babesgune (Streetwise)
STREETWISE - BABESGUNE Bideoaren grabaketa eta edizioa: Imanol Iraizoz Abestiaren grabaketa: Julen Urzaiz (Sound of sirens studio) Argazkia: Ander Feligreras Eskerrak: Patron, Haizea eta egun horretan gurekin egon zineten guztiei. BABESGUNE: Nere buruak askotan jokatu dit Oraindik ez dut ezagutzen Urteak ikastaro bat dirudite Beti zerbait berria jasotzen Neu naiz nire etsaia Gurutze herdoildua daramat bizkarrean Eta zu zara nere babesgune Ilun zena ARGI bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Eutsi nuen zeruan zehar Eguzkia joan geroztik Beti hor da laguntza emateko prest Hitzik ez dira behar Bizitzaren enbatak gogor jotzen nau Bidean galdu duguna Badakizu suak itzaltzen Behar zaitut, ta nahi zaitut beti nire alboan Eta zu zara nere babesgune Ilun zena, ARGI bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Baina hori zela bakarrik umeen ipuin Eta zu zara nere babesgune Ilun zena, argi bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Eutsi nuen zeruan zehar Eguzkia joan geroztik joan geroztik...
2026/08/05
Ardi latxen herrian (Merina Gris feat Cris Belako)
Music by Merina GrisLyrics by Merina Gris & Gartxot Unsain Produced by Merina Gris Mix & Master by Ed Is Dead (Airaka, 2022) Esker bereziak Cris, Edurne, Jonan, Arriguri eta ekipo osoa, Airaka, Ur Kirolak, Axi eta Belako 💕 -------------------------------------------- EUSK: Zerk egiten zaitu gaizto? Aiztoa beti zorrotza, garratzak zure hitzak Zenbat laino beltz Besarkada bat behar duzu baina kiratsa jasanezina da Bakarrik zaude Begizuloak malkotan, errua ez duzu inoiz bilatzen zure etxean Segi zuloan, ilunpetan ikustezina omen da zure zauria Ez da zure errua sentitzen duzuna Baina zurea da, egindako mina Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak Ze pena! Musikan ere polizia Zuena urrea eta gurea ke Etxea sutan da, eta zu txioka Chico ¡cállate ya! #esanbeharnuen Hemen edonor jainko da, fededun bakarra bera den arren Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, hotzaren aberrian Laino beltzen erdian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, berde zuri gorria Hotzaren aberrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, gerrien deserrian Ardi latxen herrian, hari latzen erdian Ardi latxen herrian, baina olatu berrian Ardi latxen herrian, “nahi eta ezinen” herrian Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak Baina zurea da, egiten duzun mina Zuk nahi ez arren, laino beltzek hitz egiten jarraituko dute Eta zer? Ekaitzaren barruan beraiek daude
2026/08/03
Amaaaa! (Odik)
ODIK bakarlaria "AMAAAA!" single berriarekin dator. Resakaren inguruan hitz egiten duen kanta dantzagarria da.
Mode (Oskorri - J C Perez)
Mutil zuzena, tipo normala,gorputzez ez naiz meharra, armarioa irekitzean hasten da nire marmarra, praka pare bat pasatutxoa, bestea kutre samarrra, gure ama zen niri zer jantzi seguru zuen bakarra, jazteko ezer onik ez eta kalera irten beharra! Alkondaratik fularretara saltoka daukat begia, batak itzali besteak erre ohi dute nire aurpegia, nabarmentxoa, hotza, motela, nauna eta argia, izpilu oker traidore horrek non dauka bere egia? Alde batera neutroa nago bestera sexiegia. Konbinaketak egin nahi eta sortzen zait logaritmoa, luzimenduko bizio honek badauka bere monoa, hiru ispilu pitzatu ditut, hau ez da oso sanoa, ingredienteak baditut baina falta zait nire tonoa, ideia gabe nago berriro eta dendara noa.
2026/08/01
Erriñi bat (Lea eta Anuxka - Berçaits anaiak
Bideo originala: https://youtu.be/XpLxxDUk3ZU?si=xSVMWdWUaXTrP5Hq Paroles et musique : Dominika Etchart - Inspiré du poème “Le don du sourire" de Jean-Marie Audrain. Erriñi batek dü, oi plazer egiten Ükeilea aberasten Emailea aldiz, ez da ez praubetzen, Bena bai boztariatzen Erriñi bat algarri, zoin den hazkürri Dezagün eman egün, bihar eta etzi… Bihotza trixterik bizi denarentzat Erremedio haütüa Bere üngürüan, etxen ta kanpoan, Batzarrizko erria Hartze düan erria ez badük ükeiten, Eman ezak hiria Ülünpean denari, bihotz gordinari, Piztüren ziok argia Erriñi bat algarri, zoin den hazkürri Dezagün eman egün, bihar eta etzi...
2026/07/31
Piribiri (Kaparrak)
Irudi grabaketa: Natalia ArtecheEdizioa: Kaparrak K.E. Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria LETRA: Poteotik irten eta Afterrerutza noiala Sekreta agertu da Amatxo balitz bezela Zaplasteko - Gaua hasteko Afterretik irten eta Poteorutza noiela Amatxo agertu da Sekreta balitz bezela Zaplasteko - Gosaltzeko
Bilatzen oreka (Nhil feat Lide Hernando)
2022ko ekainaren 3an grabatua Bizi Bagina Bezala diskaren aurkezpen kontzertuan Zaldibar antzokian (Eskoriatza). Irudiak eta edizioa: Beñat Abasolo Abestiaren nahasketa eta masterizazioa: Santi Quizhpe Abestiaren grabaketa: Asel Errasti, Ander Sevilla eta Santi Quizhpe LETRA: Berdin jantzi naiz, gaur ere. Aurpegia busti dut, betiko lez. Monotoniaren jarraitzaile bihurtu naute. Aldaketak ditut, nik maite. Uneoro nire ta hemen. Monotoniaren jarraitzaile, berriz ere. Zulo hutsean, amildegi ertzean jausteko aukera. Hanka puntetan, gorputza eutsi nahian, bilatzen oreka bilatzen oreka. Lider ikusezinen morroi bihurtu naiz barnetik tiraka, arrastaka. Zintzo ta libre, jokabiderik gabe zure esku dago ta ez jarraitu lerroa. Zulo hutsean, amildegi ertzean jausteko aukera. Hanka puntetan, gorputza eutsi nahian, bilatzen oreka. Jada jausi naiz, aurpegia laztandu ta bizirik naiz. Ta berriz hasteko, aukera dudanean, etsipenak eten nau.
2026/07/27
Pailazoen matxinada (Motoxne, Pililo eta Titipunt)
Euskal Herriko eta mundu osoko pailazo guztiei omenaldi beroena. Motoxne, Pililo eta Titipunt, 2026ko uda. motoxnepililoetatitipunt@gmail.com Pailazoen Matxinada Txikitatik esan ziguten Nagusitan nola izan behar genuen Nola irri, nola zirri, bost axola zuri Bizitzaren joan etorriak Maite ditut biziki Momentu dibertigarrienak Egundoko barre algarak Salto negar barre pozik Gora behera eskuma ezkerra Gustora bizi naiz ni Salto negar barre pozik Gora behera eskuma ezkerra Izan zaitez bihurri --------------------------- Abenturak sopresak Daude gure zain Igo zaitezte guztiok pailazoen matxinada Martxan da martxan da Piztu da piztu da Heldu da eguna Pailazoen Matxinada Salto negar barre pozik Gora behera eskuma ezkerra Gustora bizi naiz ni Salto negar barre pozik Gora behera eskuma ezkerra Izan zaitez bihurri Salto negar barre pozik Gora behera eskuma ezkerra Gustora bizi naiz ni Salto negar barre pozik Gora behera eskuma ezkerra Izan zaitez bihurri -------------------------------- Eskerrik asko amona, eskerrik asko aitona Emandako maitasunagatik Nire ametsak errespetatu Eta hegan egiten laguntzeagatik Aurrera Euskal Herriko Pailazo txiki haaaaaaandiak
2026/07/26
Galdu Gattezen (Bengo, Alaitz eta Maider, Xabi Solano)
Musika ekoizpena: Denso GALDU GATTEZEN Galdu gattezen edozein herriko jaietan Udako gau luze honetan azkena balitz bezela Abuztuko ilargi hitz egingo bazenu Zenbat elkarrizketa zure azpin Irrifarren lekuko edo malko batekin bino zenbat momentu zurekin Zortzi lagun ginen argi azpiyan ta zu lotsatiya zen horrei begira Doayak ezkutun itxura serio batian gordeta Gaztetxeko barran nere kaosa ta aurresku artian zure arriskua Ke artin zebilen nere silueta zurekin Galdu gattezen edozein herriko jaietan Udako gau luze honetan azkena balitz bezela Gure omenez abestuko dugu txoznetan Dantzatu betiko kaletan Ilargi azpiyan batera Galdu gattezen x2 Farolekin bueltaka gabiltzala Gaur pena guztiyek ez dute lekua Begiraden artin ordu txikitan (ta,ta,ta) Igo yon, emayon, algaren artian gabiltzala ondo, goraino, beraino Aiako Harriyan itzaletan pasatzen dena hor gelditzen da Zortzi lagun ginen argi azpiyan ta ni lotsatiya zen horrei begira Izarren itzala atzian utziz hor egunsentiyan Gaztetxeko barran nik banekila Kanta horren doinuak esantzila ta badakit nola bukatuko den hau zurekin Galdu gattezen edozein herriko jaietan Udako gau luze honetan azkena balitz bezela Gure omenez abestuko dugu txoznetan Dantzatu betiko kaletan Ilargi azpiyan batera Galdu gattezen x2 Alaitz eta Maider ta Bengo Oiartzundik mundura Betiko lekutan gaude “Esayek Xabi”, “Esayek Denso” Betiko lekutan galdu gattezen Galdu gattezen!
2026/07/22
Euskalduna NAZ (NAZ)
Insta: @naz.taldie—— Letra: NAZ Bideoklip: NAZ Triki eta pandero: Malen Zobaran Prod: Iban Hernández eta Ibai Bengoa Kamara: Iñigo Eiguren —— Letra: Txosnetako gaupasak, poteo, erromeriak Txosnetako gaupasak, poteo, erromeriak Arrantzalen zapiz dauz josita kaliak Aurresku ta fandango, oskorrin abestiak Kalimotxo edota gure bertsolariak Mundutik bueltaka ibili baina Beste iñun ezin aurkitu Euskaldunon beste erritu Eguenetan antzoki, San Mames ta gabarra Badakizu zuk ondo Bizkaitarra bazara Txuriurdin kaliak Jaietan tamborrada Txakolina nahibozu Hurbildu Gipuzkoara Ardoa ta patata Lursail oso zabalak Jakinzazu Araban Dagoela kapitala Mundutik bueltaka ibili baina Beste iñun ezin aurkitu Euskaldunon beste errituuu Beste iñun ezin aurkitu Euskaldunon beste erritu Miloi bat urte edo eginez atzera Hasi zen erabiltzen ba gure euskera Bazoaz Euskal Herrian gora ta behera Iñork ez du egiten euskalki berbera Baña ez du axola ulertzen bagera Mundutik bueltaka ibili baina Beste iñun ezin aurkitu Euskaldunon beste erritu Mundutik bueltaka ibili baina Beste iñun ezin aurkitu Euskaldunon beste erritu Txosnetako gaupasak, poteo, erromeriak
2026/07/20
Ez banaiz iristen (Esanezin) zuzenean Topicen, Xabi Zeberiorekin
Ispilu hartan ikusten nintzen,
itzaletan argi bat pizten
Berdin dio ez banaiz iristen,
amore ematean ez gara hiltzen
Gaur ere ez dut jakin hobeto egiten,
kantatuko dut nola hautsi nintzen
Zure begitan berriro amiltzen,
zure begitan berriro amiltzen
Ez banaiz iristen, berriro amiltzen
Ez banaiz iristen, berriro amiltzen
2026/07/18
24/7 (Maskak)
MASKAK — 24/7
2026/07/16
Aitatxi (Mikkl)
Letra/melodía : Mikel Eugi (Mikkl) : / mikkl.eugi Productor musical , mix and mastering : Sergio Rodriguez : / serch.music Director audiovisual del video y edición : Aitor Zabalza: / zabalvision Directora maquillaje y peluquería : Mariate Ruiz : / mariateruizm / mimarmemakeup Esker bereziak/Agradamientos especiales: Brian Martinez : / briaan_e30 ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Aitatxi "letra": Atzoko gau argi bete zen hiria dantzan eta begirada batek dena esan zuen Ez promesik ez galderik uneak itxi bakarrik zarataren artean Biharko ilusioa ezagutzea da amets bat bezain azkarra da Ohean sartuta dana erraza da gauak estaltzen nauenean (x3) Ezer esan gabe, eta dena ulertu zen , baina ikusi nituen zure eskuak nik besarkatzen , eta Ez promesik ez galderik uneak itxi bakarrik zarataren artean Biharko ilusioa ezagutzea da amets bat bezain azkarra da Ohean sartuta dana erraza da gauak estaltzen nauenean (x3) Biharko ilusioa ezagutzea da amets bat bezain azkarra da Ohean sartuta dana erraza da gauak estaltzen nauenean (x2)
2026/07/13
Borrokarako (Mirotz-Berandu baino lehen-Ktarsia)
2026/07/12
Musturrek sartunde (Gatibu) Alkondarie!
Musturrek sartunde (edo Alkandorie!) Gatibu taldearen abestia da. 2002an Ohiuka diskoetxearekin argitaratutako Zoramenak albumean plazaratu zuten, taldearen lehen diskoan. Hitzak ere taldearenak dira. Taldearen abesti ezagunenetariko bat da Erdi lo hartu nindun zure telefono deixek ez dau inor etxien eta pasatu zaitez Geldi egon ezine sortu eustan gorputzien ta nerbioso pareu segundo bakarrien. Ta prakak ezin sartu helduko nazela berandu ezin lotu alkondarie eskilarak beherantz ba noie Eskutik heldu ginen eskuak zutan ziren di-da gure artien sortu zan rollotxue Portaleko atien lehenengo kalentoie igogailu barruen fuera lotsa gustixek Ta prakak ezin kendu ezin izengo dot inoiz ahaztu ezin kendu alkondarie sofaren ganien etzunde Bildur barik irrintzika erropak etxien ziher botata ta zu biluxik Zoro moduen maitatu ginen ta probatu gendun estixen musturrek sartunde. Zoro moduen jarri ginen ta gosatzen heldu zan goixa Erdi lo hartu nindun zure mutilaren deixek kotxie aparkatu dot laster gorantza noie Ta prakak ezin sartu ezin ixengo dot inoiz ahaztu ezin lotu alkondarie eskilarak beherantz banoie Agur esan barik banoie, banoie Deitu nahi dozunien Ta zoro moduen jarriko gara ta probatu gendun estixen musturrek sartunde zoro moduen jarriko gara ta gosatzen goiza helduko da alkarreri lotuta Ta zoro moduen jarriko gara ta probatu gendun estixen musturrek sartunde Zoro moduen jarri ginen ta gosatzen goiza helduko da
2026/07/11
Compostelako Erromesa Remix (Tapia eta Leturia x Maruxak x 3k4in)
Compostelan egon nintzenLehengo udan erromes Noizbait iritsiko nintzen Joan izan banintz oinez Tulalaro lalo lalo... Arribatu nintzeneko zain neukan Maruxiña A zer serora parea Bera ta lehengusina! Tulalaro lalo lalo... Genozidioaren aurrean, aurrera Palestina! Genozidioaren aurrean, aurrera Palestina! Orain guztiok oihuka: Askatu Palestina! Tulalaro lalo lalo... Marikoia zabaldu zen Perrean tabernan. Marikoiazabaldu zen Perrean tabernan. Maruxak elkartu ziran herriko enparantzan. Tulalaro lalo lalo... Santuari ez nion nik Ez kaixo ez adio: Compostelaraino gabe Astiarran Santio! Nahiz gaita jotzen ez jakin Sentitzen naiz gallego Herritasuna noiz behinka Aldatzerik balego
2026/07/10
Ilunpeko argizpia (Kiimak)
LETRA:Nonbait gorde omen ditut Zure mezu amaigabeak Zure argazki, marrazkiak Hitz ta ipuin luzeak Nonbait gorde ditut Zure ezpainen egiak Bihurtuz gaur zure hitzak Nire esaldiak Nire ipuinen printsesa Gauetako ilargia Zuk erakutsi didazu Aske izaten ausardiaz Basoetako sorgina Ibaietako lamia Sustraietatik indarrez bizi den emakumia Ilunpeko argizpia, nire beldurren ausardia zure begien istoria ta zure irria Eman didazun guztia urrezko bihotza zuria josi dezagun bion artian bizitzaren haria Eta nire begietan Murgildu ahalko bazina Momentu batez ikusiz Zaren erregina Beti zin egin didazu Zu hor egongo zarela Eta jakin betirako Egongo naizela Ilunpeko argizpia, nire beldurren ausardia zure begien istoria ta zure irria Eman didazun guztia urrezko bihotza zuria josi dezagun bion artian bizitzaren haria Ta eman didazun guztia urrezko bihotza zuria zure begien istoria ta zure irria Ta eman didazun guztia urrezko bihotza zuria josi dezagun bion artian bizitzaren haria
2026/07/09
Isle of hope isle of tears -euskaraz- (Zutik euskal kantak) Brendan Grahan
ZUTIK EUSKAL KANTAK 1985 urtean Irlandar abeslari dan Brendan Grahan ek argiotaratu zuen abesti eder hau. Orain Urdaibai Kantaguneko Haitz Karakuel ek euskaratu eta Josu Erezuma abestutakoa. Taldeal maiatzean Irlandako CORK hiriko festibalean abesteko beste 22 euskal kantakin batera Mila zortziehun laurogeita, hamabigarren, urtarrilak bat zuen, Ellis irla ireki zen, atea igarotzen lehena, itxaropen irla hartan, Annie Moore Irlandakoa, …...hamabost urteetan Isle of hope, isle of tears, isle of freedom, isle of fears, but it's not the isle you leave,…. behind That isle of hunger, isle of pain, isle you'll never see again, but the isle of home is always on your mind. Zakutoan badaramatza, bere... iragana, ta geroko ametsak, bake ta itxaropena, ta kemena dun indarra, iragana galtzean. baina hamabost urterekin, gerorik ez atzean. Isle of hope, isle of tears, isle of freedom, isle of fears,……………….. Mende erdi igaro eta, …...Ellis itxi zen, abaro bila hara, hamaikatxo joan ziren, udaberrian nentorren, hango moilan nenbilen, hamabost urterekin hi, nola sentitzen hintzen?. Isle of hope, isle of tears, isle of freedom, isle of fears,…………. (bis) but the isle of home is always on your mind.
2026/07/08
Phuntzionariat (Itoiz)
PhuntzionariatHego haizearen "Rapsody in blue" Ikustearen "Velvet" gorria Nire etsai ttikiena. Mentearen urdin argia Berrogeitazazpigarren mailako izakia "Phuntzionariat". Burua jeiki eta ikus Pentsagailua jeiki eta ikas Begiak iriki eta itzali gero. "Aita gurea zeruetan zagozana..."
2026/07/07
Esan ezin (Esanezin)
"Esanezin" gara eta 2021ean argia ikusiko duen lan berriaren aurrerapen gisa "Altzagarate" eta "Esan Ezin" abestiak aurkeztera gatoz. Hitzak eta ahotsa: Ianire Aranzabe. Musika Oriol Floresen laguntzaz sortua izan da, eta berak ekoitzi du Bartzelonako El Turonet estudioan Claudi Arimanyrekin eta Zestoako Gaztain Estudioan Eñaut Gaztañagarekin. Pianoak: Garazi Esnaola. "Esan Ezin" abestian Lain taldeko Leire Berasaluzek parte hartu du. Masterizazioa: Aberin estudioak. Esan Ezin Norbere haitzulo bihurtzen denean bizitzak zentzua galtzean zuek bide ilun hau argitzeko iparrizarra Espero gabeko begiraden lurrikara geldiezina da Esan ezin diren hitzetan aurkitu gara esan ezin diren hoiek abesteko Norbere gabeziak besarkatu kateak argiz puskatu Esan ezin diren hitzetan aurkitu gara esan ezin diren hoiek abesteko.
2026/07/06
Urdiaingo kantaita (Mielotxin)
Mielotxin folk taldeak, beste aurrerapauso bat emateko asmoz, errepertorio zein ikuskizun berri bat aurkezten du. Lan honen gosegarri gisa, Urdiaingo San Juango kantaita duzue honakoa, kanta herrikoia eraberrituta. "Kantatzen eta dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko" entzun dugu maiz, eta horregatik gure herriko kantak eta dantzak luzaroan mantentzeko aldarria egiten dugu abesti honen bidez. Balaunaldi ezberdinen arteko transmisioa islatu nahian, Urdiaingo neska gazteekin zein emakume helduekin kontatu nahi izan dugu. Mielotxin sugarretatik berpizten den era berean, Urdiaingo herria ere urtero berpiztuko da. Orain arte belar, hemendik aurrera, gari! Egu bai egun honek San Juan diruri Ez da San Juan bañan hala alunbra bedi. Guazen San Juanera gaur arratsian Etorriko gerala biar goizian. Guazen San Juanera berduratara Berduratara eta han egotera. Juan nintzan Fraintziara etorri maiatzian Zalditxo urdinian astuaren gainian. San Juango iturriaren ondotik Zazpi iturri urre kainuetatik, Zortzigarrena metal zurietatik Zortzigarrena metal zurietatik. San Juango iturrien dago ura berde Amurraitxo freskuak hantxen dirade, Lernizko eskuak eta gero musua San Juango iturriaren freskua! Jesukristoren lengusua da Aita San Juan Bautista, Aingeruak dantzan dabiltza, Dabiltza baia dabiltza San Juanen pozian dabiltza! Andra mutur maketsa Aingeruak dantzan dabiltza, Dabiltza baia dabiltza San Juanen pozian dabiltza. San Juan garagarrilian Denbora galantian! Maizik eta garik ez dagonian etxian! Orain arte belar hemendik aurrera gari!
2026/07/05
Ate zaharrak bota (EHtopaketak)
Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketak 2026.Maiatzak 29-30 Elorrion. Batu Gaztetxeen aldeko borrokara! Amets bat nire ahotan Zabaltzen dut aldiotan ate zaharrak bota Batuta borrokan Amets bat gure ahotan ez diguna uzten lotan ate zaharrak bota Entzuten al duzu loratzen ari da Gaztetxe berri bat Entzuten al duzu Gaztetxe berri bat Da mundu berri bat Orainai Begiratu Ezinezkoa egi bihurtu Bi ke pote Aireatuz Etsita daudenak esnatuz Entzuten al duzu loratzen ari da Gaztetxe berri bat Entzuten al duzu Gaztetxe berri bat Da mundu berri bat Amets bat nire ahotan Zabaltzen dut aldiotan Ate zaharrak bota Batuta borrokan Entzuten al duzu Entzuten al duzu Amets bat gure ahotan Entzuten al duzu loratzen ari da Entzuten al duzu loratzen ari da Gaztetxe berri bat Entzuten al duzu Gaztetxe berri bat Da mundu berri bat Entzuten al duzu loratzen ari da Gaztetxe berri bat Entzuten al duzu Gaztetxe berri bat Da mundu berri bat Amets bat gure ahotan Zabaltzen dut aldiotan ate zaharrak bota Batuta borrokan
2026/07/04
Bazoaz (Akëer)
Ez doztez balio zure hitz hotz horrekTa gero bazoaz botata itzite Ta nik Ta nik Ez dakit zer egin Ez itzi hemen bakarrik Ezin dozu esan Geratuko zarela Ta ni nau hemen aurpegi honegaz geratu naz Ez dakit zegaitik baina atea izten dozu Ta nik Ta nik Ez dakit zer egin Ez itzi hemen bakarrik Ezin dozu esan Geratuko zarela Ta nik Ta nik Ez dakit zer egin Ez itzi hemen bakarrik Ezin dozu esan Geratuko zarela
Guregatik (Kiimak)
Guregatik - KIIMAK Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Mikel Kazalis (Fidelenea) Zuzendaria: Jon Valier Zuzendari laguntzailea: Oihan Loiti Ekoizlea: Ane Odriozola Gaffer: Aratz Otero Argazki zuzendaria: Gorka Santos Arte zuzendaria: Irati Lizarralde Dantzariak: Uma Bracaglia eta Aitor Hernandez Musika eta letra: Kiimak Esker bereziak bidelagun zareten guztioi LETRA: Begiratu ninduzun udazkeneko gau beltz baten Ta nik enekien zergatik ezta nor zinen Irrifar batekin hurbildu eta urrundu zinen Tabernako argien antzera oihu eginez Izarren distira lainoek estaltzen zuten arren Kaleko argiak egia esan nahikoa ziren Lotsak kalimotxoz bustita desagertu ziren Barrako patxaranak guregatik topa eginez Ezin amets egin… elkarrekin… Amets egin… amets egin… Eta egin! Apustu egin! Zuregatik eta… Abestiekin eta algarekin Ilunabar eta goizeko argiekin Eskuen dardara begi lasaiekin Ta zure doinuak… Abestiekin eta algarekin Ilunabar eta goizeko argiekin Eskuen dardara begi lasaiekin Ta zure doinuak nire melodiekin… Izarren distira lainoek estaltzen zuten arren Kaleko argiak egia esan nahikoa ziren Lotsak kalimotxoz bustita desagertu ziren Tabernako argien antzera… Abestiekin eta algarekin Ilunabar eta goizeko argiekin Eskuen dardara begi lasaiekin Ta zure doinuak… Abestiekin eta algarekin Ilunabar eta goizeko argiekin Eskuen dardara begi lasaiekin Ta zure doinuak nire melodiekin… Nire melodiekin
2026/07/02
Otsaila (Eñaut Elorrieta)
Musika: Eñaut Elorrieta / Hitzak: Nerea IbarzabalEkoizleak: Bryce Dessner eta David Chalmin Bideoa: Arriguri Diskoa: Festina Lente Hitzak: Leiho bat egongelan, urdin, bare. Haizeak zabaldu du parez pare, umeak ta zaldiak esna daude, sukaldean ahotsak esna daude etorriko zaren esan gabe. Nor zaren, zer zaren, non zauden jakin gabe. “Zoaz”, diozu, “Zoaz, egin alde”. Otsaila da, loreak esna daude. Esan zenizkidanak esan gabe, nire leiho hegian esna daude, berdin du ondoan ez bazaude. Loreak zu gabe esna daude. Errekan gora igo naiz. Hasieratik hasiko naiz hasierarik balitz. Eta zugana iristean, eguna egunen artean ezkutatu da berriz. Loreak zu gabe esna daude.
2026/07/01
Ardura duten gauzak (Nabil)
https://linktr.ee/nabilunaiegiaHITZAK/LETRA ARDURA DUTEN GAUZAK ZER DAKIT NIK KRESALAZ? SIRENEN KANTUAZ? HAIZEAREN SOINUAZ? ZER? KOSTALDEKO MARKETAZ? ARKAITZEN IZENEZ? OLATUEN HIZKUNTZAZ? ZER? NOIZ IRTEN ITSASORA? NOIZ EGIN PORTURANTZ? NOLA LOTU TXIKOTAK? ABRATIK OGELLARA KANPOTIK BARRURA ENDAITIK GORATZ GOAZ ZER EGIN ARDURA DUTEN GAUZAK EZINEZEAN BADOAZ? ZER EGIN ARDURA DUTEN GAUZAK HALABEHARREZ BADOAZ?
2026/06/29
NOR NORK NORA -Afro House Style- (LOLA ETA)
NORNi Zu Hura Gu Zuek Haiek Jon eta ni Miren eta zu Ane eta hura Lagunak eta gu Irakasleak eta zuek Haurrak eta haiek NORK Nik Zuk Hark Guk Zuek Haiek Jon eta nik Miren eta zuk Ane eta hark Lagunek eta guk Irakasleek eta zuek Haurrak eta haiek NON Etxean Eskolan Kalean Mendian Tabernan Lanean Jon eta ni etxean Miren eta zu eskolan Ane eta hura kalean Lagunak eta gu mendian Irakasleak eta zuek lanean Haurrak eta haiek tabernan NONDIK Etxetik Eskolatik Kaletik Menditik Tabernatik Lanetik Jon eta ni etxetik Miren eta zu eskolatik Ane eta hura kaletik Lagunak eta gu menditik Irakasleak eta zuek lanetik Haurrak eta haiek tabernatik NORA Etxera Eskolara Kalerako Mendira Tabernara Lanera Jon eta ni etxera Miren eta zu eskolara Ane eta hura kalera Lagunak eta gu mendira Irakasleak eta zuek lanera Haurrak eta haiek tabernara LOLA ETA
Jazinto eta Simona (Lide Hernando eta Iker Lauroba) SOS kantak arriskuan Mungian
Mungian pasau dala barrabaskeria, barrabaskeria, barrabaskeria. Jazinto eta Simona haserratu dira, haserratu dira, haserratu dira. Simonak esan deutso, ai Jazintori, ai Jazintori, ai Jazintori: ─Bizkaitarra ez bazara, ez nigaz etorri. Jazintok esan deutso ai Simonari, ai Simonari, ai Simonari: ─Ni baino gurago dozu zeure banderori, zeu/re ban/de/ro/ri, zeu/re banderori edo ─Zuri baino gurau deutsat nire banderea/i. Domingok esan deutso, ai Jazintori, ai Jazintori, ai Jazintori. ─Ondo probetxau deutsazu neska muturrari.
Euskera oi euskera (Gernika) bideoklipa
Euskera, oi euskarazutan da gorderik mendez mende egoki euskaldun gogoa. Euskaldun jaio nintzen euskaldun hazi euskara hutsik amak zidan erakutsi. Euskara maite, maite zabiltz ne(re)kin beti, euskara hil ezkero ez nuke nahi bizi Euskera, oi euskara... Euskara egunaz eta euskara gabean zahar ta gazteak beti aditu gaitan guztiok mintza dezagun pozteko euskara bihotzetik esana euskaldunak gara.
Betirako dela (Eider Saez)
Argazki zaharretan ikusten da
Lumairean (Julie Rouault)
Lumairean live bertsioan Larreko gelan 2025ko urrian Senperen. Version live de Lumairean à la salle Larreko de Saint Pée sur Nivelle en octobre 2025. EKLORE kontzertua / Concert EKLORE Kantari + gitarista : Julie Gitarista + koruak : Mélissa Castillon Gitarista elektrikoa : Xabi Albistur Baxu-jostzaile : Goog Navailles Bateri-jostzaile : Pierre Sangla Soinua : Ibai Indart Argia : Pierre Laurent Mix : Paxkal Etxepare Bideoa : Julien Dizdar Lumairean Hegoaldetik heldu da haizea Hegal egiten dute ileek Hatsa bezala bero ta bizia Oroitarazten nau garai eder bat Haizearen soinu goxoa Luma bat dabil hegalka Zeru osoa margotzen du Maitasunaren kolorez betea Haizean dantza arima Luma bihurtu da airean Jarraitzen nau nonahi Betirako askatasuna Lumairean da xuria Bakea eramaten ari Ni bezala idazten mezua Ta bidali gure bihotzeri Nire begiaren aintzinean Parisen, Londresen, denetan Agertzen ta eskutatzen da Nire ondoan joko bat bezala Nungoa zira ? Zer esaten didazu ? Zer ulertu behar dut ? Zer egin behar dut ? Zu zira ? Lumairean Zu zira ?
Niagara (Nehor)
Bideo originala: https://youtu.be/eukG469whr8?si=dfGmuhLmB5Ue_weF
Abestia, ekoizpena, nahasketa eta masterizazioa: NEHOR
Bideoklipa: Anje Arlan eta Asier Corchete
Eskerrik asko Aitor eta familia bideorako baserria utzi izanagatik.
Eskerrik asko zuri.
Hitzak:
Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara
Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara.
Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak
ikusi nahi ez den egia baten ikara.
Ez naiz damutzen ikaraz
Begiz-begi neukala kendu izanaz begirada
Izutzen nau gabak, hego haize boladak
Me siento majara y te siento tan rara...
Idatzi ditut baladak
Ito naiz beldurretan parrafadaz parrafada
Y tanto pa' nada...
Aspertu ditut kamaradak
Olerkiz olerki, paradaz parada.
Ta zu
Taberna zulotan ez zaitut aurkitu
Nahi baino gehiago bisitatu ditut
Ta zu ez zaitut inondik aurkitu.
Gogoan dut
Ardo kopa baten isladan gu,
Zerua oraindik laru.
Gosez hil behar baina
Bizia gugan daukagu.
Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara
Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara.
Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak
ikusi nahi ez den egia baten ikara.
Sestra-kurbak urdailean
Dardarak jotzen nau hemen ez zaitudanean
Baina esan egia, maitia,
Kanta honek iraun bitartean.
Itsasoaren bestaldean
Ba al dago negarrik nire konpas berean?
Urederra masailean
Baina oroitzen dut nola zenuen...
Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara
Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara.
Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak
ikusi nahi ez den egia baten ikara.
Zure begitan ur-jauzi bat, Niagara
Eta ni buruz jausi nintzen zure begietara.
Zero azpitik hiru gradutan hotzikarak
ikusi nahi ez den egia baten ikara.
2026/06/23
Amoriua · Oskorri Datorrena Datorrela Zeruan ez da gizonen fama eskatzen duan izarrik; argitasuna daukanak ez du alabantzaren beharrik. Enkantatuta a(u)rkitzen naiz ta bihotza daukat zabalik: pentsamendutik ezin det kendu e(z)nagoela bakarrik. Nere maitea ez da usoa, nahi bada, ez da airosa. Azala ere beltxarana du, horrek ematen dit poza. Nabarra ez da zuria eta zuria ez da arrosa, baina arantzak dauden artean, larrosa beti larrosa. Bere betera abiatu da denboraren baliua; desditxatuen bakardadeak ikusi du heriua. Frutu beltzaren izerditikan egiten da oliua; Pasiuaren arratsaldian sortu zait amoriua. A(u)rkitu nuen fortunarekin a(ha)ztu nuen dolorea; nahiagatikan ezin det gorde bihotzaren amorea. Dena ematen ari naiz, baina jasoko luke doblea, baldin baneuka zer eskainirik bertsoa baino hobea, Ozpinik ez da ardo bihurtzen, nahiz ta ardoa ozpindu; ilusiozko bertsoak ezin pesadunbrerik arindu. Sobra leudeke, urte haietan berak maitatu banindu; geroztik nere bihotz gaxuak ametsa franko egin du.
2026/06/22
Sex sua bai (Aimartz, Kiliki, Mattin)
Lyrics: AIMARZ eta KILIKIProd: MATTIN Mezcla: SUNNYWRIGHT IV Bideo ekoizpena: Ziaboga Grabaketa: Aner Olaizola, Hegoi Rekalde eta Danel Ezpeleta Edizioa eta muntaia: Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola Grafismoak: Aner Olaizola Letra: Kotxen argiez zegata galduet zure palanka Jolastu nahi nun pentanka Baina utzi zaituzte manka Zure eskua eskaiolatu Nere zenbakia firmauta Gauen ipurdia dar darka nokiak itendu aaaa Deitzen nau soilik Lauretatik aitzik Eiten dit un booty call Ta ez dugu iten lorik Ez du nahi emerik Ez du nahi poperrik Baina sexua bai sexua bai muxu bat zulo bi Gizon hiru 3 makil gau hontan kotxetan belaunak bustirik ni erbi Zu azeri zure buztanarekin gaur sexua bai sexua bere minifalda mimitanga bat dirudi belauniko ikusi nahi nau eta nik aldiz biluzik berak nahi duena eginen dudala badaki goxo como garrotiko baina baddie komo cardi dei nazazu bihar baita ta inen ditugu nahi dituzun guarradak biok batera ematen nazka Ta inen ditugu nahi dituzun guarradak burua emaidazu Kotxe hoien tartean Txintxo aurpegia dauka Bakit gezurra dela Ikus gaitzatela Argia hasten denean Ikus gaitzatela Argia asten denean burua emaidazu Kotxe hoien tartean burua emaidazu Kotxe hoien tartean burua emaidazu Ikus gaitzatela Ikus gaitzatela Bakit gezurra dela Bere txandala leggin pare bat dirudi belauniko ikusi nahi nau eta nik aldiz biluzik berak nahi duena egingo dudala badaki Goxo mochi bat bezala baina txulo como sonic dei nazazu bihar baita ta inen ditugu nahi dituzun guarradak biok batera ematen nazka Ta inen ditugu nahi dituzun guarradak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)