2025/06/04

Bihar ere (Jagoba)


Bateria🥁: Oihan Agirretxe Gitarra eta baxua🎸: Beñat Bobillo Ahotsa🎤: Jagoba Mendizabal Ezingo dut aurrera egin, ez baldin bada zuekin zenbat urte, zenbat bizipen, iluntasunean argi Urte asko pasa dira, dena polita zen egun osoa kalean, zoriontsu nintzen, garai hartan ez nuen kezkarik belaunak zartatu, gureak egin du iluntzen hasi da, etxean zain ditut ezin baitut, denbora gelditu... Bihar ere, hala izan dadila eskutik heldu eta gogora gaitezen bizitakoak barnean utzi eta urteak pasa ahala, itzuli daitezen Ostatuko hormetan zailduak, zenbat ume eta gazte, bidean galduak bizitza halaxe delako garai haiek ez dira inoiz itzuliko Guztia aldatu da, hori badakit dena galdu arren, ez nago bakarrik... Bihar ere, hala izan dadila eskutik heldu eta gogora gaitezen bizitakoak barnean utzi eta urteak pasa ahala, itzuli daitezen ezingo dut aurrera egin ez baldin bada zuekin, zenbat urte, zenbat bizipen iluntasunean argi... Bihar ere, hala izan dadila eskutik heldu eta gogora gaitezen bizitakoak barnean utzi eta urteak pasa ahala, itzuli daitezen ezingo dut aurrera egin ez baldin bada zuekin...

No hay comentarios:

Publicar un comentario