2026/03/01


Letra: Erabiltzen den bidexkan sasi zikinik ezta. Oroitzen duen herriak galbiderik ez. Ukabila altxatuz lurrean indarrez. Gazte berriek dezagun aske haizea eska. Egun senti berri baten lehen argi izpiek. Mundu berri baten alde pizten den suak. Elkarren hurbilean egin nahian pausuak. Indarra hartuko dute gure amets guztiek . Zer zen zu lotzen zintuena? eta zerk lotzen nau ni? Zer zen zu lotzen zintuena ? honek lotzen nau ni.. Supazterreko aulkiak bero dirau oraino. Larre berdeak loretan zu muxuak gorri. Kateak askatu ta nahi baduzu etorri. Herri hau iritsi dadin askatasuneraino. Zer zen zu lotzen zintuena? eta zerk lotzen nau ni? Zer zen zu lotzen zintuena ? honek askatzen nau ni. 14 eta 27 argituko dugu iluna. Soilik izanen baita aski askatasuna. Konposizioa: Peio Uribetxebarria eta Xabi Zuazabeitia Ahotsa: Ione Ibarretxe Gitarra: Peio Uribetxebarria