Muñagorrik diona
bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu
bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos
Madrilko bidian,
bultza zuten atzera,
gerra bere oñian.
Agintari onenak
preso daduzkate;
euskalduna izatia
du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto
guzien alkate:
zer gizon oyetatik
espera gentzake.
Carlos agertu ezkero
probintzi auetan,
beti bizi gerade
neke ta penetan.
Naiz kendu guk duguna
beñere ezer eman;
bost negar egiteko
nunbait jayo giñan.
Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuziyuak.
Trintxera lanetara
gañera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure pausuak.
Kordoiz inguratuik
kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik
bera eta gora.
Atzetikan frantsesak
itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik
iñundik iñora.
Atiak itxi ta
ogia garesti;
artua ere ari da
igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da
egunero emendik.
Nola bizi garen bada,
arritutzen naiz ni.
No hay comentarios:
Publicar un comentario