2024/12/26

The Fairytale of (Bilbao Deiedra Rebel folk) bideoklipa

2016az geroztik, nire koaderno, eskuizkribu eta orri solteetan gabon kantarik onenaren moldaketa egiteko ideiak galtzen dira. Shane MacGowan zendu behar izan zen iaz, kantuari bukaera emateko.Twitterren karaoke bertsio zikin bat birala egiten zen bitartean, gure taldeko kideren batek bazterbide batean bukatu zuen bizitzaren kolpe ugarien ondorioz. Beharbada, eta beste gauza askoren artean, musika bizi nahi izateagatik, eta ez musikatik bizi nahi izateagatik. Horregatik, abesti honek, gainbehera eta berpizkundearen esentzia osoa du… Gordinean grabatu ta sortu zelako. “Gaur Bilbo, bihar New York” abesten zuen Ladys Ramonek. Horregatik, Santurtzitik Bilbora metroan doazen arratoiek Bilboko maitagarrien ipuina sortu dugu. Hiri honen neurrira egina, talde su-emaile hark abesten zuen lez, mierda, rock & roll. Kantu honetan, Leire (Lorelei Green) dugu bidelagun, gure abesti batzuetan entzuteko aukera duzuen laguna. Bera zen aproposena kantu honetarako eta orain entzunda, argi esan dezakegu ez dugula huts egin. HITZA Mozkorren ziegan txiro batekin azken gabonak ziren berarentzat. Poeta kaxkarra xuxurlatu zidan ta zu hor zinen nire ametsetan. Apustan garaile Hau bai suertia urterik onena dator guretzat. Gabon zoriontsuak asko maite zaitut gure ametsa eskuetan dugu. Luxuzko kotxeak ta urrezko errekak ohitura zaharren Kontrako haizeak. Elkarrekin geunden eguberri horretan, Bilbi niretzat zela esan zenidan. Ziratsa! panpoxa! Bilboko printzesa orkestak jo zuen beste bat guretzat. Laboa kantari, mozkortiak dantzari ta gu musuka kantoi ospelean. Abesbatzakoek Txoria txori abesten eguberriko ezkilak Jingle jangle. Alferra! Pankia! Zu, berriz, drogen menpe bizi den atso doilorra zara. Kakaren pareko zizare bat zara, otoi egiten dut zure hiletaren zain. "... Norbait izan ninteke, bai edonor izan daiteke norbait aurkitu zintudanean ametsak apurtu zenizkidan zureak hartu ta nireak egin nituen. Orain, bakarrik ezin dut zurekin sortu nuelako guzti hau zurekin, zugatik nigatik maitia maitia informazio gehiago: celtic_outlaw@hotmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario