2025/09/06

Ama Eukual Herria Magali Zubillaga


Ama Euskal-Herriaz naiz naigabetua, uzterat doalakotz betikotz mundua, bere seme alabez abandonatua; nork barka dezaguke gure bekatua? Baztertu dugulakotz zure maitasuna, desegin da betiko gure batasuna; gu baitan aditzen da gudu oihartzuna, hau da zuri bizia hekendu dautzuna. Hil hobi huntan noizbat norbait badabila, zure izaitearen herrestoen bila, lurpetik entzunen du deiadar bipila: hernen dago ama bat bere haurrek hila!

No hay comentarios:

Publicar un comentario