2025/09/14

Hau da debilidadea (Oskorri)


HAU DA DEBILIDADEA! (B. Martinez-X. Amuriza) Kantaldia bart gauean amaiera goizaldean lo egin dugu hotel merkean jaiki orduan goizean erdia falta zirean. Bidean kotxe gaixoa berotu ta pintxazoa karga- deskargan egun osoa non da bazkari gozoa? Háu ibilera zozoa! Hau da debilidadea ! ... Noizbait lekura iritsi zakurrak zaunkaka bizi umeak burla eta garraisi gainera euria hasi, hurrengorako ikasi! . Jarri digute toldoa itogina ta zuloa argia ere airean doa, hau da aukera bapoa afaltzera joatea. Hau da debilidadea! ... Ene bada, hauxe da debilidadea! ... Afaldu eta patxara osoan gatoz plazara jendea txistu eta algara. Barka gauerdia bada oraintxe hasiko gara. Hasi gara eta ekin zer izango da nork jaki n ! falta direnei mila eskumin besteok segi gurekin gaua eskarmenta dadin. Hau da debilidadea ! ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario