2025/10/02

Bihotzak sutan (Zarama)


Bihotzak daude sutan
gauez larunbatean
bero, giroa bero
alde zaharrean
ekaitza lehertzear dago
inguruan.
Odola arin zainetan
aire kargatupean
San Mamesetik etorritako baska
kalean dago oihuka.
Neska-mutilek
ke artean
edaten dituzte orduak
tragu haundika.
Ez galtzeko denborarik
bizirik sentitu nahirik
jende artean.
Manifa hasi baino lehen agertu
eta irteeretan kokatu egin dira
tabernetan sartu dira ostiaka
Norbaitek nahi izan du beldurra zabaltzea
Ekaitzarekin batera
kalean etengabean
guda hasten da... guda hasten da.
Baska guztiak dira bat
erantzun bat ematean
borroka benetan bero
orain bihotzak, inoiz baino gehiago
daude sutan, sutan, sutan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario