Bide luzea daukat
Alde Zaharreraino
argi peatonala
gorri dago, joino!
autobusaren kea
espaloian laino
taxi bat hobe nuen
karua da baino
bateatu baino
kaminoa pasata
noa atxintxinka
aurrean paratu zait
neska bat polita
Partido Humanista
siglak erantsita
rolloa beste bati
agur señorita.
Andre tente bat doa
gauzak estututa
pasarela bezala
kalea hartuta
ta ni ari begira
mekagüen la puta
zapatak zikindu dut
takatan sartuta
txakurra ahal duenangatik
nire osti hotsa
baina nire arreta
beti da arrotza
Espaloian edonoiz
ai ze neska motza
begirada beroa
ukimendu hotza
Kale bat aurrerago
pare bat kaskajo
labana erakutsiz
tio que te rajo
sosak eman dizkiet
umil eta majo
hola/kotan ezin da
kukurrukua jo
Oraindik pasa gabe
paloaren broma
atso bat hurbildu zait
eskean zegona
gaur salbo dago nire
borondate ona
"lehen eskatu didate
barkatu, amona.
Pare-parean tipo
deskanpanantea
pasatzean bultzaka
beste tunantea
semaforo bat gezi
dena da jendea
kale kantoia sarri
sorpresaz betea
ondo zaindu beharra
zapatarenpea
txakurren zera edo
munipa tentea
baina ez da komeni
dena esatea
ez da aburritua
Bilbon egotea
No hay comentarios:
Publicar un comentario