Mirari taldearen "Askatasun oihua" abesti berriaren bideoklip ofiziala.
-----------------------------------------------------------
Hitzak:
Hegan noa, hegan noa...!
Hasiera baten lehenengo hegaldiak
Lasterketa baten lehenengo izerdiak
Nire munduan bizi nire erabakia
Nire bihotzarena da nire bizia
Ez zaitut ikusten mozorroaren azpian
Polita al da nire bizkarra, maitia?
Ta hitz egin, berdin zait dagoeneko
Zuk zuea, nirea nik
Bakean utzi, ahoa itxi
Nahikoa duzu zure buruarekin
Nire modura egingo dut hegan
Orain eta beti
Ei! Aizu! Nire munduan bizi nahi duzu
Ta entzun, zure hitzen gainetik
Hegan noa, hegan noa!
Non gauden, nortzuk garen
Jakin behar derrigorrez
Epaiketa bate(a)n
Bizi gara etengabe
Ta hitz egin, ta hitz egin
Bla bla bla bla bla bla
Behar nauzu, badakit
Baina banoa hemendik
Ei! Aizu! Nire munduan bizi nahi duzu
Ta entzun, zure hitzen gainetik
Hegan noa! Hegan noa!
Haizeak eramango nau urrun hemendik
Eta oihu bat entzungo da
Libre naiz! Libre naiz!
Argi izan!
Ei! Aizu! Nire munduan bizi nahi duzu
Ta entzun, zure hitzen gainetik
Hegan noa, hegan noa!
Ta orain hemen
Haizeak dakarren askatasun oihu hontan
Nire modura egingo dut hegan
-----------------------------------------------------------
Musika eta letra: Urko Milagro
Ekoizpena: Adrián Vallejo eta Mirari
Grabaketa eta masterizazioa: Estudios Musiikki
Teknikaria: Adrián Vallejo
Kolaborazioa: Amaiurtxu
Bideoklip ekoizpena eta zuzendaritza: Unai Cabañas
Diseinatzaile grafikoa: Iranzu Aguirre
Bestelako lanak:
Baga-biga produkzioak
ESKERRAK:
Eskerrik asko Adrián Vallejo bideoklipa estudioan grabatzen uzteagatik eta beti egiten duzun lan ikaragarriagatik.
Mila esker Amaiurtxu, zure umore ona eta profesionaltasuna gurekin elkarbanatzeagatik.
Mila mila esker Mirari entzuten duzuen guztiei, zuek gabe ez gara deus.
No hay comentarios:
Publicar un comentario