Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean,
«Amets bat»-ean Alaitz eta Maiderren
kantuen zoriona
gu bion artean,
Kistiñe eta Amaia ere hantxe,
«104 ilargi bete»-tzen gauean
eta azkenean Gozategiren xarma
«Nor-nori-nork» emango muxu ezpainetan!
Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean
gure Etzakit «Zergatik ez» kantatzen,
urrun dagoena gertu sentitzen denean,
nola ahaztu Maixa eta Ixiar
eguna «Iluntzean» uraren ertzean.
Zoriontsuak ginen epoka hartan
pandero eta triki baten konpainian!
Hanka-punttetan
gauetan
gure herriko plazetan-kapunttetan
maitatzen ginen
herriko plazetan
zoriontsu ginenean.
Gu biok zoriontsuak ginenean!
Pasilloan
barrena
isilik hanka-punttetan
irribarrezka
elkarren
konplizidadean
Iragana
denbora
isiltasunaren zama
umore ona
bizitza
soinuarena da!
erromeria baten alaitasunean,
«Amets bat»-ean Alaitz eta Maiderren
kantuen zoriona
gu bion artean,
Kistiñe eta Amaia ere hantxe,
«104 ilargi bete»-tzen gauean
eta azkenean Gozategiren xarma
«Nor-nori-nork» emango muxu ezpainetan!
Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean
gure Etzakit «Zergatik ez» kantatzen,
urrun dagoena gertu sentitzen denean,
nola ahaztu Maixa eta Ixiar
eguna «Iluntzean» uraren ertzean.
Zoriontsuak ginen epoka hartan
pandero eta triki baten konpainian!
Hanka-punttetan
gauetan
gure herriko plazetan-kapunttetan
maitatzen ginen
herriko plazetan
zoriontsu ginenean.
Gu biok zoriontsuak ginenean!
Pasilloan
barrena
isilik hanka-punttetan
irribarrezka
elkarren
konplizidadean
Iragana
denbora
isiltasunaren zama
umore ona
bizitza
soinuarena da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario