Demonioak. Batzuetan ez da erraza gure burua behar bezala maitatzea eta zaintzea. Gure barnean ideia mingarriek indarra hartzen dutenean, mundua gainera datorkigu. Min horretatik, eta esperantzatik, sortu da Demonioak. Aurrera egiteko nahitik, argi izpi txikienetik. Abeslaria: BEÑAT Abestiaren konposizioa: Beñat Arizabaleta Irure Abestiaren produkzioa: Jagoba Ormaetxea Dantzariak: Julen García eta Iñigo Rementería Bideoaren ekoizpena: GAUA Zuzendaria: Guille Rivas Argazki zuzendaria: Adri Nogales Kamera operatzailea: Helí Suarez Kamera laguntzaileak: Aitor Rojo eta Iñigo Arkauz Argiztapena: Ibai Muñoz Ekoizpen zuzendaria: Iker Villa Arte zuzendaria: Naiara Cabezas Elektrizitatea: Noa Nicolás, Ruth García eta Uxue Martinez Muntaia: Guille Rivas Kolorea: Helí Suarez Grafismoa: Iker Villa Esker bereziak: María Vaquerizo
Aspaldian galdu dut irribar zintzoa aspaldi ezabatu negar arrastoa minaren ondorioz zauriak laztantzen iragana galduta orainaren truke ez dago inon izan nintzen umearen arastorik ez da geratzen izan nuen ilusio bakarrik Demonioak dantzan hasi dira gutxien maite ditudan ideiekin gelditu gabe dabiltza barruan Baina berdin du, ni ere dantza egitera noa! Dantza egitera noa! Zenbat alditan ez dut ikusi nire mina ta zenbatetan ez dut ikusi nahi izan ikusten ez duenak ez duela sentitzen horrela engainatu nahi izan nintzen nahi izan nintzen Demonioak dantzan hasi dira gutxien maite ditudan ideiekin gelditu gabe dabiltza barruan baina berdin du, ni ere dantza egitera noa! Dantza egitera noa! Ispiluak ematen dizkidan begiradetan aurkitu nahian lasai egoteko arrazoiak zergatik enaiz ikusten bertan? Demonioak dantzan hasi dira gutxien maite ditudan ideiekin gelditu gabe dabiltza barruan baina berdin du, ni ere dantza egitera noa! Dantza egitera noa! Dantza egitera noa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario